Edukira joan

Calamity Jane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calamity Jane

Bizitza
JaiotzaPrinceton1852ko maiatzaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaTerry (en) Itzuli1903ko abuztuaren 1a (51 urte)
Hobiratze lekuaMount Moriah Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfrontiersman (en) Itzuli eta army scout (en) Itzuli

Musicbrainz: 75feb98a-c8bd-4c2f-abd6-ece6438a77ec Songkick: 2605896 Discogs: 278369 Find a Grave: 166 Edit the value on Wikidata

Martha Jane Cannary edo Martha Cannary (deitura Canary gisa iturri batzuetan) ezizenez Calamity Jane (euskaraz, Joana Zorigaizto) Estatu Batuetako Mendebalde urrunaren konkista urteetako pertsonaia da.

Familia txiro batean jaio zen 1850eko hamarkadan Missouri estatuan, baina familiak zor auziengatik ihes egin zuen handik. 1862 eta 1864 artean urre sukarrean barneratu ziren Montana aldean. Ama Montanan hil zen zen 1866an eta aitak 1866ko udan familia Utah-ko Salt Lake City- ra, zuzendu zuen, non gizonaren arrastoa desagertu zen 1867an[1].

Umezurtz, Salt Lake Cityko familiek adoptatutako bere anai-arrebengandik bananduta, Marthak 12 urte ditu eta harrera familia batekin kokatzen da Piedmont herrian, Wyomingen. Han lanbide asko baliatzen ditu bizirik irauteko : sukaldaria, tabernako zerbitzaria, saloiko dantzaria.

1870eko hamarkadan, saiatu zen gizon mozorrotuta armadan sartzen, baina litekeena da 1874an George Custer jeneralaren armadako esploratzaile gisa aritu izana. Datuak daude diotenak Fort Laramie soldaduen gunean prostituzioan aritu zela ere. 1875ean, Walter Jenney irakasleak zuzendutako Black Hills mendietako espedizio geologikoan sartu zen. Bidaia horren kronika batean aipatzen da Calamity Jane ezizena lehen aldiz prentsan, Chicago Tribuneko artikulu batean. Espediziora joandako kazetariak argazkia ere egin zion, gizonezko jantziarekin[1].

Urte haietan inguruetako amerindiarren kontrako gerretan ari zen AEBetako Armada. 1876an izan zen Custerrek galdutako Little Big Horneko gudua, eta horren ondoren, indiarren kontrako gerrak sentsazionalismo berezi batekin tratatu ziren prentsan eta dibulgazio liburuetan. Giro horretan egin ziren famatuak Wild Bill Hickok, edo Buffalo Bill bezalako pertsonaiak, eta Calamity Jane izena ere agertzen hasi zen legenda edo kontakizunetan.

Hala ere, kontakizun horietako gehienek oinarria dute Janek berak 1896an argitaratutako Autobiografia batean, non hainbat gerrate indiarretan ageri den: Little Big Hornen bertan, Arizonako indiarren kontrako gerrateetan, mezulari gisa ere 140 kilometroko bidaia bat egin zuen abiadan behin Platte ibaia igerian igaroz...

Autobiografiako kontu hauek gehienak ez omen dira oso sinesgarri geroagoko ikerlarien arabera, eta lotuta daude Janeren urte haietako bizibidearekin: show ibiltarietan ibiltzea bere balentriak azaltzen, eta horretarako zennbat eta abentura gehiago, hobeto. Ikuskizun txikietan egoteaz gain, Buffalo Billen Wild West ikuskizun handian ere parte hartu zuen, eta 1901eko Pan-American Erakusketan ere bai. Hala ere, ikuskizunek ez zuten pobreziatik atera, eta gaixo eta pobre hil zen Deadwooden, Hego Dakotan, 1903an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Calamity Jane: Heroine of the West or Ordinary Woman? | WyoHistory.org» www.wyohistory.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  • McLaird, James D. Calamity Jane: The Woman and the Legend. Norman, Okla.: University of Oklahoma Press, 2005