Butwal
Butwal बुटवल | |
---|---|
hiri handia | |
Butwal Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nepal |
Zona | Lumbini Gunea |
Posta kodea | 32907 |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°42′N 83°27′E / 27.7°N 83.45°E |
Azalera | 101,61 km² |
Altuera | 152 m |
Demografia | |
Biztanleria | 118.462 |
Dentsitatea | 1.166 bizt/km² |
butwalmun.org.np |
Butwal (nepaleraz बुटवल) Nepalgo Lumbini Guneko hiriburua da. 75.384 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siwalik mendien oinean eta Terai lautadaren iparraldeko mugan kokaturik dago, Katmandutik 220 kilometrotara.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar Butwal indiar eta nepaldarrak elkartu dituen merkatal hiria izan da. 1814 eta 1816 artean Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak Nepalgo gurkhekin izandako gerran toki garrantzitsua izan zen, britainiarrek Terai eskualdea hartu baitzuten eta nepaldarrentzat hil hala bizikoa gertatu zen hiria defendatzea, Katmandurako atea baitzen.
1968an Siddhartha errepideak Pokhararekin lotu zuen eta 1990an Mahendra errepideak Terai guztiarekin lotzean Butwal azkar hasi zen garatzen eta handitzen.
1932an Sivapithecus hominidoaren aztarnak aurkitu zituzten Tanau ibaian. 10 milioi urte omen dituzte.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hindua da nagusiki, baina musulmanak ere badaude.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katmanduren ondoren Butwal da herrialdeko hezkuntza zentru nagusia. Hiriburuko Tribhuvan Universityri elkarturiko eta bestetik Pokhara Universityri elkarturiko fakultateak ditu.