Edukira joan

Brahmanismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brahmanaren eskultura Karnatakan

Brahmanismo Indiako jatorrizko erlijioa da, vedismotik sortua. Bertan sortu diren gainerako erlijioek, hala nola budismoak edo jainismoak, brahmanismoaren funtsezko gunea errespetatzen dute. Bi jarrera nagusi ageri ziren brahamanismoan: tradizionala, erritu zalea eta panteista alde batetik, eta jainko bakar eta pertsonalaren aldekoa, monoteista, bestetik. Brahmana eta Upanishadetatik aurrera, brahmanen kastaren nagusitasuna finkatu zen. Indian brahmanismo hitza brahmanen eragina eta berau justifikatzen duen dotrina izendatzeko erabiltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.