Edukira joan

Blenheimgo gudua

Koordenatuak: 48°38′42″N 10°36′00″E / 48.645°N 10.6°E / 48.645; 10.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Blenheimgo gudua
Espainiako Ondorengotza Gerra
The Duke of Marlborough Signing the Despatch at Blenheim, Robert Alexander Hillingfordren margoa
Data1704ko abuztuaren 13a
LekuaBlindheim, Bavaria
Koordenatuak48°38′42″N 10°36′00″E / 48.645°N 10.6°E / 48.645; 10.6
EmaitzaHabsburgotarren garaipen erabakigarria[1]
Gudulariak
 Frantzia
Bavaria Bavariako hauteslerria


Buruzagiak
Frantzia Tallardeko dukea
Frantzia Ferdinand de Marsin
Bavaria Maximiliano II.a Emanuel
Ingalaterra Marlboroughko Dukea
Eugenio Savoiakoa
Indarra
56.000 gudari
90 kanoi
52.000 gudari
66 kanoi
Galerak
20.000 erori edo zauritu,
14.190 preso
4.542 erori,
7.942 zauritu

Blenheimgo gudua (herrialde batzuetan Höchstädteko bigarren gudua bezala ezagutua) 1704. urteko abuztuaren 13an gertaturiko bataila garrantzitsu bat izan zen, Espainiako Ondorengotza Gerraren barnean.

Bertan, Aliantza Handiko kideak (Ingalaterra, Austria, Probintzia Batuak, Prusia, Danimarka, Hesse eta Hannoverrek osatua) Marlboroughko Dukea eta Savoiako Eugenio Printzeak gidatuak izan ziren. Frantziar eta Bavariarren aldetik, Marsineko Kondea, Tallardeko dukea eta Bavierako hautesleak izan ziren gidatze lanetan.

Höchstädtekoa garaipen garrantzitsua izan zen aliatuen bandoarentzako, Frantziak 40 urtetan jasandako porrot handiena zelako eta Viena franziar-bavariar ejertzitotik babestu zuelako. Guda honen ondoren Eguzki Erregeak Europa osoa menpean hartzeko zuen ametsa bertan behera geratu zen. 30.000 pertsona inguru zendu omen ziren bataila honetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Weighley. The Age of Battles: The Quest for Decisive Warfare from Breitenfeld to Waterloo. , 87 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]