Edukira joan

Betje Wolff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betje Wolff

Bizitza
JaiotzaVlissingen1738ko uztailaren 24a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHaga1804ko azaroaren 5a (66 urte)
Hobiratze lekuaTer Navolging Cemetery, Scheveningen (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Betje Wolff, Silviana eta Philogunes

Elizabeth (Betje) Wolff, jaiotzez Elizabeth Bekker, (Vlissingen, 1738ko uztailaren 24aHaga, 1804ko azaroaren 5a) herbeheretar eleberrigilea izan zen.

Betje Bekker Vlissingenen jaio zen familia kalbindar aberats batean. 1759ko azaroaren 18an, 21 urte zituela, Adriaan Wolff 52 urteko artzainarekin ezkondu zen. 1763an, lehen bilduma argitaratu zuen, Bespiegelingen over het genoegen. 1777an senarra hil ondoren, Aagje Deken idazlearekin bizi izan zen Frantzian[1]. Hortik aurrera bi emakumeek elkarrekin argitaratu zituzten lanak. Zaila da bakoitzak emandako ezaugarriak zehaztea, nahiz eta askok uste duten Betje Wolff izan zela egile nagusia, elkarrekin idatzi aurretik izandako ospe zabalagoagatik[1]. Samuel Richardsonen moldeko eleberri epistolarretan espezializatu ziren[2].

1788an Borgoinako Trévouxera joan ziren bizitzera. 1789an Wandelingen door Bourgogne argitaratu zuten. Frantziako Iraultzan hainbat arrisku jasan zituen, eta gillotinatik ihes egin zuen bere gogo presentzia handiari esker bakarrik. 1790ean Benjamin Sigismond Frossard suitzar abolizionistaren lan bai itzuli zuen. 1795ean Herbehereetara itzuli zen, eta Hagan bizi izan zen hil arte[3].

Betje Wolff museoa
  • Historie van Mejuffrouw Sara Burgerhart (1782)[2]
  • Historie van den heer Willem Leevend (1784-1785)[2]
  • Abraham Blankaart (1787)[2][3]
  • Wandelingen door Bourgogne (1789)
  • Cornelia Wildschut (1793–1796)[3]

1950ean, Betje Wolffen izena duen historia eta arte apaingarrien museoa sortu zuten Beemsterren, Betje eta Adriaan Wolff bizi ziren etxean. Museoak hiru mendeko garaiko estiloetan apainduta dauden aretoak eta XVIII. mendeko lorategia ditu[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Kellogg, Day Otis; Baynes, Thomas Spencer; Smith, William Robertson, eds. «Bekker, Elizabeth» The Encyclopaedia Britannica. 3 Encyclopaedia Britannica Company (argitaratze data: 1902), 511 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  2. a b c d (Ingelesez) Downs, Brian Westerdale; Jackson, Henry Latimer. (1921). A Manual of the Dutch Language. Cambridge: Cambridge University Press, 74 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  3. a b c (Ingelesez) Chisholm, Hugh, ed. «Bekker, Elizabeth» Encyclopædia Britannica. 3 Cambridge: Cambridge University Press (argitaratze data: 1911), 661 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  4. (Nederlanderaz) «Museum Betje Wolff» Beemster Info jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-05-31) (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]