Edukira joan

Bertha Valerius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertha Valerius

Bizitza
JaiotzaStockholm1824ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm1895eko martxoaren 24a (71 urte)
Familia
AitaJohan David Valerius
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSuediako Arteen Errege Akademia
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta margolaria
Lantokia(k)Stockholm

Aurora Valeria Albertina (Bertha) Valerius (Stockholm, 1824ko urtarrilaren 21aibidem, 1895eko martxoaren 24a) Suediako argazkilari eta pintorea izan zen, Johan David Valeriusen eta Kristina Aurora Ingell-en alaba.[1]

Suediako Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen artea, eta geroago Düsseldorf, Dresde eta Parisen. Itzultzean, erretratuak margotzen hasi zen. 1860an bere ahizpa eta Kristina Nilsson kantariarekin egon zen, Parisen ikasten ari zela. Parisen egindako bigarren egonaldian, argazkilaritza ikasi zuen, eta itzultzean, bere argazki-estudioa ireki zuen. 1863an, Stockholmeko argazkilari garrantzitsuenetakotzat hartu zuten.

1864an Errege Gorteko erretratugile ofizial izendatu zuten. 1866an Kungsträdgården erakusketarekin saritu zuten. 1870eko hamarkadaren erdialdean, bere estudio itxi eta pinturan soilik jardun zuen, eta arrakasta handia izan zuen.[2]

Karitatezko kausa ugaritan parte hartu zuen eta, aberatsa ez zen arren, 150.000 koroa baino gehiago eman zizkien behartsuenei bere bizitzan zehar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Europeana. (2022-12-20). «5 Swedish Pioneering Female Photographers You Should Know» DailyArt Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  2. MeisterDrucke. «Christ by Bertha Valerius: Highest-quality art reproduction» MeisterDrucke (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]