Beira-trantsizioko tenperatura
Beira-trantsizioko tenperatura (Tg) material beiratsuetan pseudotrantsizio termodinamikoa gertatzen den tenperatura da; beraz, beiretan, polimeroetan eta bestelako material ez-organiko amorfoetan gertatzen da. Horrek esan nahi du, termodinamikoki hitz eginez, ez dela berez trantsizioa. Tg nahiko modu sinplean uler daiteke tenperatura horretan polimeroak dentsitatea, gogortasuna eta zurruntasuna gutxiagotzen dituela entenditzen bada; gainera, haren elongazio-portzentaia nabarmen murrizten da[1].
Materialaren urtutako egoeraren eta egoera zurrunaren arteko tenperatura da. Tg-ren azterketa konplexuagoa da polimeroen kasuan, molekula txikietako beste edozein materialetan baino.
Tg-aren gainetik molekulen bigarren mailako loturak molekulen mugimendu termikoa baino askoz ahulagoak dira; horregatik, polimeroa gomatsu bihurtzen da eta elastikotasuna eta hausturarik gabeko deformazio plastikorako gaitasuna hartzen ditu. Portaera hori polimero termoplastikoei dagokie bereziki, eta ez da gertatzen polimero termoegonkorretan.
Polimero termoplastiko guztiek Tg bat dute, amorfoak edo erdikristalinoak izan. Berotzean, polimero amorfoek trantsizio bakarra dute: Tg. Polimero erdikristalinoek bi dituzte: Tg eta kristalen urtze-tenperatura (Tm).
Oso balio garrantzitsua da Tg polimeroen ingeniaritzan, plastikoaren laneko tenperatura adierazten baitu, eta, beraz, zehazten du plastiko jakin bat aplikazio jakin baterako erabil daitekeen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).