Edukira joan

Barometro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barometro baten marrazki eskematikoa

Barometroa presio atmosferikoa neurtzeko tresna da.[1] Presio atmosferikoa, atmosferak azalera unitateko egiten duen pisua da.

Lehen barometroak bere goikaldea itxia zuen hodi batean hertsitako likido zutabe batez osatuak zeuden. Likido zutabearen pisuak, zehatz konpentsatzen du atmosferaren pisua. Lehen barometroak, Evangelista Torricelli matematikari eta fisikariak egin zituen XVII. mendean. Presio atmosferikoa, 10 metro inguruko altuera duen ur zutabe baten altueraren baliokidea da. Merkuriozko barometroetan, urarena baino 13,6 aldiz dentsoagoa dena, itsasoaren mailan, egun oskarbi batean presio atmosferikoak eutsitako merkuriozko zutabea, gutxi gora-behera, 760 mmkoa da.

Barometroak, atmosferaren egoera neurtu eta iragarpen meteorologikoak egiteko funtsezko tresnak dira. Presio altuak, euri arriskurik gabeko tokiekin bat datoz, eta, presio baxuak, berriz, ekaitz tokiekin.

Barometroek adierazten duten presio atmosferikoaren neurri unitatea, hektopaskala da, hPa laburtuta.

Barometro motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Barometro aneroidea, merkuriorik erabiltzen ez duen barometro bat da. Presio atmosferikoaren aldaketak adierazten ditu, bere barnean erabateko hustasuna egin den horma oso elastikodun metalezko kaxa bati, presio atmosferikoak eragiten dizkion txikiak edo handiak izan daitezkeen deformazioengatik. Alderaketaz, merkuriozko barometro batekin mailakatzen da, baina bere adierazpenek geroz eta zehaztasun gutxiago dute, malguki metalikoaren elastikotasunaren aldakuntzaren ondorioz. Lucien Vidiek asmatu zuen 1847an.
Barografoa
  • Abiazioan erabiltzen diren altimetro barometrikoak, funtsean, eskala, altuera metro edo oinetara bihurtuta duten ohiko barometroak dira.
  • Barometrotik abiatuta, barografo izeneko tresna bat dator, denbora tarte batean presio atmosferikoan egon diren gorabeherak erregistratzen dituena, sismografoetan erabiltzen den oso antzeko sistemarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]