Balio-kate
Itxura
Enpresan, balio-katea enpresak burutzen dituen jardueren multzoa da, ekoizten duen produktuari edo eskaintzen duen zerbitzuari balio erantsia eransten diotenak. Kontzeptua Michael Porter kudeaketa adituak sortu zuen 1985 urtean[1] eta geroztik horren analisia funtsezko tresna bilakatu da enpresaren abantaila konpetitiboak hautemateko eta garatzeko.
Hezkuntza mundura hedatu egin da enpresa mundutik datorren ikuspegia eta hezkuntzan ohikoak diren ebaluazio prozesuetan balio-kate eta balio erantsi kontzeptuak erabiltzen dira gaur egun.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Porter, Michael E.. (1985). Competitive advantage : creating and sustaining superior performance. Free Press ISBN 0-02-925090-0. PMC 11210989. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |