Bakteriuria
Bakteriuria | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | urinary system disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | Ginekologia eta obstetrizia urologia |
Arrazoia(k) | gernu-infekzio |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | methenamine (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | R82.71 |
MedlinePlus | 000520 |
eMedicine | 000520 |
MeSH | D001437 |
Disease Ontology ID | DOID:1412 |
Bakteriuria gernuan bakterioak egoteari (kopuru handietan) deritzo. Bakteriuriaz hitz egin ohi da gernu mililitro bakoitzeko 100.000 bakterio edo gehiago (koloniak eratzen dituzten unitateak) daudenean [1].
Bakteriuriak sintoma klinikoak eragin ditzake (gernu-infekzioa agertuz), baina asintomatikoa ere izan daiteke. Bakteriuria agerian jartzen da urokultibo baten bidez [2].
Urokultiboa egiterakoan ohikoa da laginaren kutsadura mikrobiologikoa, gernua gernu-traktuaren azken zatitik igarotzean bertan dauden bakterioz kutsatu ohi delako. Horregatik, txiza egin ondoren hartzen den gernuak bakterioak ditu (10 3 KEU/ml -KEU: koloniak eratzen dituzten unitateak-).
Lagin batean bakteriuria dagoenean Escherichia coli da gehien agertzen den bakterioa, gernu-infekzio gehienen eragilea [3].
Asintomatikoa denean bakteriuriak kasu gehienetan ez du tratamendurik behar, salbuespenak salbuespen (haurdun dauden emakumeak edo giltzurrun-transplante bat izan dutenak, besteak beste). Bakteriuriak sintoma klinikoak sortzen dituenean antibiotikoak erabiltzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. II, Ed. Reverté, 590 orr. ISBN: 84-291-1869-1
- ↑ Prats, G. : Microbiología clínica, Ed. Médica Panamericana (2007) 242-243 orr. ISBN: 978-84-7903-971-4
- ↑ Prats, G. : Microbiología clínica, Ed. Médica Panamericana (2007) 240 orr. ISBN: 978-84-7903-971-4