Ofentsiba honek Alemania naziaren zentroko armada taldearen suntsipena lortu zuen (guztira, 17 dibisio suntsitu zituen eta beste 50ri kalte larriak egin zizkion). Gainera, sobietarrek lurralde handia berreskuratu zuten, Bizargorri Operazioa hasi aurretik zuten lurralde ia guztia berriro haien menpe geratuz.
Operazioak, zentroko armada taldeari egindako kalteez gain, iparraldeko eta hegoaldeko armada taldeei ere kalte handiak sortu zizkien. Azken honek Ukrainiatik eta Errumaniatik alde egin behar izan zuen, inguratzea ekiditeko.