Edukira joan

Böhse Onkelz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Böhse Onkelz
Dortmund zuzenean
Datuak
JatorriaFrankfurt (Alemania)
Musika motaRock
Punk
Heavy metal
Urteak1980 - 2005
Produkzioa
Taldekideak
Kevin Russell
Stephan Weidner
Matthias Röhr
Peter Schorowsky
Informazio gehigarria
www.onkelz.com
Facebook: boehseonkelzoffiziell Twitter: onkelzoffiziell Instagram: boehseonkelz_offiziell Youtube: UCa7xkLfqLdO9e-DeFILP8xA Spotify: 6x9jRPDmA8Ihpw3A9FBowD Last fm: Böhse+Onkelz Musicbrainz: b3a70929-32bc-4ace-994f-434b26ce96fe Songkick: 233921 Discogs: 262898 Allmusic: mn0000569985 Edit the value on Wikidata

Böhse Onkelz (alemanieraz Böse Onkels - "osaba gaiztoak") Alemaniako rock musika taldea izan zen, oso garrantzitsua lortutako arrakastarengatik eta iraupenarengatik (1980-2005). Alemaniera hutsez abesten dute, salbuespenak salbuespen.

Taldea 1980an sortu zen, kideek oraindik 17 urte baino ez zituztela. Hasierako urte horietan, taldeak oi mugimenduan parte hartu zuten. Skinhead mugimenduak gustuko zuen musika estilo hori, Erresuma Batuan sortua, estreinako urratsak ematen ari zen Alemanian. Böhse Onkelz-ek apolitikotzat jo zuten euren burua, nahiz eta kanta batzuek muturreko eskuinaren kutsua erakusten zuten: "Türken rhaus" ("turkiarrak kanpora") edo "Deutschland den Deutschen" ("Alemania alemaniarrentzat"). Kritika ugari eragin duten bi kanta horiek ez dira inoiz inolako diskotan agertu. Bakarrik estreinako urteetako kontzertuetan jo zituzten, skinhead garaian.

1985ean, kontrolatu ezin izan zuten kontzertu baten ostean neonaziak zirela medio, taldekideek erabaki zuten oi eta skinhead mugimenduak uztea. Orduan, underground garaia hasi zen. 1990eko hamarkadaren hastapenean, Böhse Onkelzen gaineko interesa handitzen hasi zen Alemanian. Nolanahi ere, aipatutako bi kanta horiek zirela eta, hainbat hedabidek, tartean MTVk eta VIVAk, taldearen agerpena boikotatu zuten, gaztearoko akatsak aitortu arren.

Taldearen azken lau albumak, "Viva Los Tioz" (1997), "Ein böses Märchen" (2000), Dopamin (2002) eta "Adios" (2004), Alemaniako salmenta sailkapenetan lehenengo postuetan kokatu ziren, zerbait ezezaguna rock talde alemaniar batentzat. 2004ko bira, hondarrekoa, arrakasta itzela izan zen.

  • 1984 Der nette Mann (zentsuratua, LP)
  • 1985 Böse Menschen – Böse Lieder (LP)
  • 1986 Mexico (Mini-LP)
  • 1987 Onkelz wie wir (reremastered in 2007)
  • 1988 Kneipenterroristen
  • 1989 Lügenmarsch
  • 1990 Es ist soweit
  • 1991 Wir ham’ noch lange nicht genug
  • 1991 Live in Vienna
  • 1992 Heilige Lieder
  • 1993 Weiß
  • 1993 Schwarz
  • 1994 Best of - Gehasst, verdammt, vergöttert
  • 1995 Hier sind die Onkelz
  • 1996 E.I.N.S.
  • 1997 Live in Dortmund
  • 1998 Viva los Tioz
  • 2000 Ein böses Märchen
  • 2001 Gester, Heute, Morgen - Best of (3 CD Box)
  • 2001 Tour 2000/ Live DVD
  • 2002 20 Jahre - Live in Frankfurt
  • 2002 Dopamin
  • 2004 Adios
  • 2004 Live in Hamburg
  • 2005 La Ultima/Live in Berlin
  • 2007 Vaya con tioz
  • 2016 Memento
  • 2020 Böhse Onkelz

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]