Avermectina
Avermectina | |
---|---|
Mota | gai kimiko |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 50344 |
Avermectina konposatu organiko makrozikliko naturala da, lurzoruan bizi den Streptomyces avermitilis actinobacteriak ekoitzitakoa, akaroen, intsektuen eta helmintoen kontrako propietateak dituena.[1][2] Zortzi avermectina mota isolatu dira, lau konposatu homologo pare zehazki, osagai nagusi bat («a») eta osagai minoritario bat («b») 80:20 eta 90:10 bitarteko proportzioan dituztenak.[2] Bizkarroiek eragindako gaitzak tratatzeko hainbat botika sortu dira avermectinan oinarriturik, hala nola, ivermectina, selamectina, doramectina, eprinomectina, moxidectina eta abamectina.
Avermectina aurkitzeagatik jaso zuten 2015eko Medikuntzako Nobel saria William C. Campbellek eta Satoshi Ōmurak, "haren deribatuek goitik behera gutxitu baitzuten onkozerkosiaren eta elefantiasiaren intzidentzia, parasitoek eragindako beste gaixotasun askori aurre egiteko eraginkortasuna izateaz gain".[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ōmura, Satoshi; Shiomi, Kazuro. Discovery, chemistry, and chemical biology of microbial products. Pure and Applied Chemistry, 79, 4, 2007, 581-591 orrialdeak, DOI: 10.1351/pac200779040581, degruyter.com (Noiz kontsultatua: 2020-4-8).
- ↑ a b Pitterna, Thomas, Cassayre, Jérôme, Hüter, Ottmar Franz, Jung Pierre M.J., Maienfisch, Peter, Murphy Kessabi, Fiona, Quaranta, Laura, Tobler, Hans. New ventures in the chemistry of avermectins. Bioorganic & Medicinal Chemistry, 17, 12, 15-06-2009, pàg. 4085–4095. DOI: 10.1016/j.bmc.2008.12.069, sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2020-4-8).
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat. Elhuyar aldizkaria, 2015/10/05, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
- ↑ The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2015. nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2020-4-8).