August Thyssen
Itxura
August Thyssen | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Eschweiler, 1842ko maiatzaren 17a | ||
Herrialdea | Prusiako Erresuma | ||
Heriotza | Landsberg Castle (en) , 1926ko apirilaren 4a (83 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Aita | Friedrich Thyssen | ||
Ama | Katharina Thyssen | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Karlsruhe Institute of Technology (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | industrialaria, politikaria eta ekintzailea |
August Thyssen (Eschweiler, Alemania, 1842ko maiatzaren 17a - Landsberg, Westfalia, Alemania, 1926ko apirilaren 4a) enpresaburua izan zen. Metalgintza lantegi bat zuen Duisburgen eta 1871n Thyssen konpainia sortu zuen Ruhrko arroan, Mülheimgo hirian, eta aurrerantzean Bismarcken industria-politikaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen.
Lehen Mundu Gerraren ondoren, Versaillesko Itunaren aurka jokatu zuten alemaniar goi-industriarien bozeramailea izan zen, eta 1923an preso hartu zuen Frantziako Armadak, Ruhrko lurrak okupatu ondoren. 1926an enpresa handitu eta 'Vereinigte Stahlwerke A. G. konpainia sortu zuen.
Besteak beste, Friedrich "Fritz" Thyssen (Mülheim an der Ruhr, 1873) alemaniar enpresaburua, bere semea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.