Edukira joan

Atenasko izurria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atenasko izurria
Irudia
Motaepidemia
Honen izena daramaAntzinako Atenas
Denbora-tarteK.a. 430 - K.a. 426
KokalekuAntzinako Atenas
HerrialdeaAntzinako Atenas eta Grezia
Kausaezezaguna
Pertsona hilak75.000
100.000

Atenasko izurria (antzinako grezieraz: Λοιμός τῶν ἈθηνῶνLoimos tôn Athênôn) izurrite suntsitzaile bat izan zen, k.a. 430ean- Peloponesoko Gerraren bigarren urtean- batez ere Atenasko hiri-estatuari kaltetu ziona. Uste denez, Atenasera iritsi behar izan zuen Pireoren bidez, hiriko portua eta janari eta hornidura iturri bakarra baitzen.[1] Esparta hiria eta Mediterraneo ekialdeko zati handi bat ere kaltetu zituen izurriteak, baina neurri txikiagoan. Izurritea bitan itzuli zen, k.a. 429an eta k.a. 426 eta k.a. 425 arteko neguan.

Esparta eta bere aliatuak, Korinto izan ezik, ia soilik lehorrean oinarritutako potentziak ziren, gupidagabeak ziren infanteriako armada handiak biltzeko gai zirenak. Periklesen agindupean, atenastarrak Atenasko harresien babesean erretiratu ziren, Esparta kontrolpean edukitzeko esperantzan, bere itsas armada nagusiak, espartar tropen garraioa suntsitu eta hornidura lerroak mozten zituen bitartean. Zoritxarrez, estrategia honen ondorioz, nekazari asko jada gainezka zegoen Atenas hirira ere ekarri zituen. Aldi berean, harresietatik kanpo bizi zen jendea hirigunera joan zen, Atenas gaixotasunaren kutsatze masiborako toki ezin hobea bihurtuz.[2]

Tuzidides historialari garaikideak, Peloponesoko Gerraren Historia bere lanean, Etiopian hasi, Egipto eta Libia zeharkatu eta ondoren greziar mundura iritsi zen izurritearen etorrera deskribatu zuen. Izurritea, gainezka zegoen hiri batean agertu zen, eta Atenasek, ziuraski, bere harresien atzean babesten ziren pertsonen heren bat galdu zuen. Hil-suak ikustean, espartar armadak, gaixotasunaren beldurrez, erretiratzea erabaki zuen. Izurriak Atenasko infanteriaren zati handi bat hil zuen, marinel adituenetako batzuk. Perikles ere, "Atenasko lehen herritarra", ondorengo agerraldietako batean hil zen, k.a. 429an hain zuzen ere. Perikles hil ondoren, buruzagi ahul eta ezgai batzuek Atenas zuzendu zuten. Tuzididesen esanetan, k.a. 415era arte. Atenasko biztanleak ezin izan ziren zoritxarreko bilakatuko zen Siziliarako espedizioa prestatzeko adina berreskuratu.

Historialari modernoak ez dira ados jartzen izurritea gerran Atenasen porroterako erabakigarria izan zen ala ez erabakitzeko orduan. Edonola ere, gerra horren galerak mazedoniarren eta, azkenik, erromatarren arrakastarako bidea leundu ahal izan zuela uste dute. Teoria moderno batek sukar tifoideari botatzen dio izurritearen errua.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Littman, Robert J.. (2009ko urria). «The plague of Athens: epidemiology and paleopathology» The Mount Sinai Journal of Medicine, New York 76 (5): 456–467.  doi:10.1002/msj.20137. ISSN 1931-7581. PMID 19787658..
  2. Martínez, Javier. (2017). Political consequences of the Plague of Athens. 22, 135–146 or.  doi:10.5817/GLB2017-1-12. ISSN 1803-7402..
  3. Papagrigorakis MJ, Yapijakis C, Synodinos PN, Baziotopoulou-Valavani E. (2006). «DNA examination of ancient dental pulp incriminates typhoid fever as a probable cause of the Plague of Athens» Int J Infect Dis 10 (3): 206–14. PMID 16412683}..