Literatura hitza latinetik dator, antzinako hitza litterae da. Beharbada litterae hori grekotikgrammatikee dator. Latinez literatura heziketa esan nahi du, eta nola ondo irakurri eta ondo idatzi egin behar den.
Era guztietako kritikak izan zituen; batzuk oso onak izan ziren, George Gissing eta G. K. Chestertonenak kasu, ingeles hizkuntzan zuen trebezia goraipatzen zutenak, hain landuak dituen pertsonaiak, gizartearekiko duen sentsibilitatea. Kontrakoak ere izan zituen: George Henry Lewes, Henry James edo Virginia Woolfek akatsak ikusi zizkioten bere obrari, gehiegizko sentimentalismoa prosan, gertaera sinesgaitzak, pertsonaia arloteak.
Arrakasta handia lortu zuen Dickensek orduan eta, gaur egun ere, bere lanak argitaratzen ari dira. Garaiko fikzioa argitaratzen zen bezala, Charlesek ere eleberriak egin zituen kapituluka. Liburuak erosteko ahalmena ez zegoen denen eskuetan eta irakurleek irrikitzen egoten ziren zain, hurrengo kapitulua argitaratu arte. Idazleen artean ere, gaur egun ere maisu kontsideratzen dute.
Artzain nobela batek eta 21 koplek osatzen dute eskuizkribua. Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, artzain eleberria in media res hasten baita.
Ez dago garbi ea garai hartan idazlana argitaratu zen ala ez. «Pleguetan, txori paperetan, litekeena da[; b]aina koadernoa bera, orain ezagutzen dugun bezala, ez [zen] orduan argitaratzekoa» dio Gidor Bilbaok. «Idazle ona [...] baina badirudi ez zituela bere euskarazko testuak argitaratu» idatzi zuen Henrike Knörrek.