Asun Balzola
Asun Balzola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1942ko uztailaren 18a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2006ko ekainaren 22a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta haur literaturaren idazlea |
Enplegatzailea(k) | Aguilar |
Jasotako sariak |
Asun Balzola Elorza (Bilbo, 1942ko uztailaren 18a - Madril, 2006ko ekainaren 22a) ilustratzaile, idazle eta itzultzaile bizkaitarra izan zen.
Ilustratzaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asun Balzola Bizkaiko industria inprenta enpresan hasi zen lanean, eta haur liburuen ilustrazioari ekin zion Aguilar argitaletxearen eskutik, 1962an. 22 urterekin izandako istripu baten ondorioz, ezindua geratu zen, eta lanbidea bertan behera utzi zuen. Honela, 60. hamarkadan, Madrilgo Arte Ederren fakultatean, marrazkigintza eta margolaritza ikasi zituen. 1967. urtean, denboraldi baterako Italiara joan zen bizitzera eta bertan, ezkondu egin zen. Hamar urte geroago, Espainiara itzuli zenean, Madrilen geratzea erabaki zuen.[1][2]
Honela, 1976an idazteari eta ilustratzeari ekin zion.[3] Berak idatziriko lehenengo liburua, Historia de un erizo 1978. urtean idatzi zuen, eta Ilustrazio onenaren bigarren saria lortu zuen lan honekin. Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko buru izendatu zuten 2001eko urtarrilean. 2002an, berriz, Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko ohorezko lehendakaria izan zen, Antonio Fraguas "Forges" autorearekin batera.[1][4]
2006. urteko ekainaren 22an hil zen Madrilen, 63 urte zituela.
Ilustrazio teknika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere liburuetako ilustrazio askotan hutsunearekin jolasten du Asun Balzolak, gainazal zuri handiak eskainiz, ikusleak imajina, margo, goza dezan. Estilo askea duela esan daiteke, estilo zehatzik ez baitu, baina bere lanetako irudiak, maiz, koloretako orbanez eginak daude, betiere akuarela erabiliz.
Balzola euskal ilustrazioak eman duen ilustratzaile handienetarikoa da. Estatuko editorial gehienekin egin zuen lan, eta baita Europako eta AEBtako batzuekin ere. Prentsa eta publizitaterako marrazteaz aparte, Diseinu Grafikoan ere aritu zen (kartelak, egutegiak, txartelak, eta abar) eta berak eginiko liburu asko maketatu zituen.
Bere obrek, erlazio zuzena dute idazlearen bizitza pertsonalarekin. Hau da, Asun Balzolak bere bizitza liburu ezberdinen bidez azaltzen digu. Horretan, kontuan hartu beharreko liburua da 1998. urtean idatziriko Txoriburu.[5] Liburu hori, bere bizitzako lehen urteen kontaketa eta umetako oroitzapenak izateaz gain, helduei zuzenduriko lehenengo liburua da.[6] Desde mis ruedas bada beste liburu autobiografikoa.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira Asun Balzolak ilustratutako liburuak. Hauek dira berak idatzi eta ilustratutakoak.
Bere lana:
- Historia de un erizo. (Valladolid: Miñón, 1978).
- Zenbakiak. (Donostia: Erein, 1979).
- Margoak. (Donostia: Erein, 1979).
- Marta y Antón. (Madrid: Encuentro, 1980)
- Munia y la luna. (Barcelona: Destino, 1982).
- Los zapatos de Munia. Munia, pertsonaia (Barcelona: Destino, 1982).
- Ainara eta Hodeitxoa. (Donostia: Erein, 1982).
- El camisón bordado. (Valladolid: Miñón, 1982).
- Los ángeles junto al Tíber. (Valladolid: Miñón, 1982).
- La playa de las conchas rosa. (Valladolid: Miñón, 1982).
- Guillermo ratón de biblioteca. (Valladolid: Miñón, 1983).
- Munia y el cocodrilo naranja. (Barcelona: Destino,, 1984).
- Munia y la señora Piltronera. (Barcelona: Destino, 1984).
- La noche y el día. (Madrid: SM, 1984).
- Weisst du wieviel sternlein stehen. (Dusseldorf: Patmos Verlag, 1984).
- Las estaciones. (Madrid: SM, 1985).
- Txomin eta Txomintxo. (Donostia: Erein, 1985).
- El paro. El diario de Pepe. (Madrid: Alhambra argitaletxea, 1986).
- Los ancianos. Los hijos de la abuela. (Madrid: Alhambra argitaletxea, 1986).
- Antes, ahora y después. (Madrid: SM, 1986).
- Santino el pastelero. (Barcelona: Destino, 1986).
- La delincuencia. La bufanda azul. (Barcelona: Pirene, 1989).
- La bufanda azul. (Madrid: Alhambra, 1989) ; (Madrid: La Gaviota argitaletxea, 1997).
- La libertad. La fragata de Juanchu. (Madrid: Alhambra argitaletxea, 1989).
- Ala de mosca. (Barcelona: Pirene, 1989) ; (Barcelona: Celeste, 1993).
- Pablito. (Madrid: SM, 1989).
- Munia y los hallazgos. (Barcelona: Destino, 1990).
- Por los aires. (Madrid: SM, 1990).
- Babi es bárbara. (Madrid: Antártida, 1990) ; (Madrid:La Gaviota, 1999).
- Historia de Nino. (Madrid: Edelvives, 1990).
- Partido de dobles. (Madrid: Antártida, 1991).
- Marta después de aquel verano. (Barcelona: El Arca, 1995)
- La fragata de Juanchu. (Madrid: La Gaviota argitaletxea, 1997).
- Simonetta siena y oro. (Madrid:SM, 2000).
- La infantita de los buñuelos.(Madrid: SM, 2001).
- Mister Daffodil denda. (Donostia: Elkarlanean, 2001).
- El perfume envenenado. (Madrid: SM, 2002).
- Desde mis ruedas. (Irun: Alberdania, 2003).
- El niño de las pulgas. (Madrid: SM, 2004).
- El efecto Guggenheim Bilbao. (Madrid: SM, 2005).
- ¡Al agua patos!. (Madrid: Comunidad de Madrid, 2005).
Beste lanetan ilustratzaile gisa aritu da. Bere lan batzuk beste hizkuntzetara itzuli dira.
Monografiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ”Txoriburu. Cabeza de chorlito” Barcelona: Destino, 1998.
- ”Txoriburu. Cabeza de chorlito” Barcelona: Erein, 1999.
Aldizkarien ilustrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Behinola aldizkaria, 12. zkia», Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 12 zenbakia, 2005.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lazarillo saria. Cancionero infantil universal, 1965.
- Espainiako ilustrazioaren Sari Nazionala. 1985.
- Generalitat de Catalunya-ko saria. 1988.
- Serra D'or Award of the Critics. 1988.
- Euskadi saria. 1991.
- Andersen Sarietarako hautagai Espainiako Estatuaren izenean. 1991.
- Andersen Sarietarako hautagai Espainiako Estatuaren izenean. 1993.
Merezimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014— Zeegen, Lawrenceren 50 years of illustration” liburuan aukeratua.
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998 — Asun Balzola., XI Jornades d’Il·lustradors de APIC, Apic Federazioaren ete aldizkariaren aurkezpena programa, Bartzelona
Apic Federazioaren ete aldizkariaren aurkezpena programarekin batera1
- 2000 — Asun Balzola: antes, ahora, después = lehen, orain, gero, KM, Donostia
- 2004 — Asun Balzola, Exposición “Ilustrísimos” Panorama de la Ilustración Infantil y Juvenil en España, Bolonia, Italia, del 13 al 16 de abril de 2005. Bolonia,(erakusketa birtuala, kolektiboa)
- 2015-2016— Ilustratzailearen txokoa: Asun Balzola., Aiete Kultur Etxea , 2015ko urriaren 27tik 2016ko otsailaren 21ra, Donostia[7]
- 2015-2016 — “Cambio de luces: ilustración española en los años 70: del 9 de octubre de 2015 al 7 de febrero de 2016”, Museo ABC Madrid, erakusketa kolektiboa)[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Asun Balzola. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Entrevista a Asun Balzola. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Asun Balzola, ilustradora y escritora. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Asun Balzola. .
- ↑ ««Hizkera original baten jabe izan nahi dute autore guztiek, eta albait irakurle gehien bildu»» Berria 2024-08-18 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) "He aprendido a reciclar mis sueños". .
- ↑ (Gaztelaniaz) "Ilustratzailearen txokoa: Asun Balzola. Mariasun Landarekin elkarhizketa(17 min. bertsioa (2015-2016". ].
- ↑ (Gaztelaniaz) "Cambio de luces erakusketa. ABC Museoa". .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Asun Balzola |
- «Artium museoa: Ilustratzaileen aurkibidea: (2017-03-14)»
- Asun Bazolari buruzko elkarrizketa Mariasun Landarekin, Vimeo-n. Donostia Kultura. 2015-10-27.
- ««Hizkera original baten jabe izan nahi dute autore guztiek, eta albait irakurle gehien bildu. Asun Balzola. Tonban ehortzirik.»» Miel A. Elustondo (Berria 2024-08-18)