Asturiar artea
Oviedoko eta Asturietako Erresumako monumentuak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
San Miguel de Lillo eliza | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv |
Erreferentzia | 312 |
Kokalekua | Espainia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1985 (IX. bilkura) |
Luzapen urtea | 1998 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Asturiar artea Asturietako Erresuman VIII-X. mendeetan eman zen artea da. Arte musulmanarekin batera eman zen, baina lurralde ezberdinetan. Bi iritzi ezberdinak daude, batak dio antzinako artearen azken atala dela eta besteak aldiz, hurrengo mendeetan emango den arte erromanikoaren aitzindari dela.
Artea monarkiari oso lotuta zegoen, ospea eta prestigioa ematen dio, arkitektura esanguratsu bihurtuz. Aldi berean, asturiar monarkiak Europako beste erresumekin harreman estuak izan zituzten (Alfontso II.a eta Karlomagno) eta honen ondorio asturiar artea Europan ematen ari zen artearen isla izan zen.
Garaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte asturiarra lau aldi nagusietan bana dezakegu, errege ezberdinen arabera:
- Alfontso II.aren erregealdia (791-842). Errege honi Kastua edo Garbia deitzen zioten, bere bizitza monje baten antzera eraman zuelako. Berak eraman zuen hiriburua Uviéu-ra eta bertan Jauregi multzoa eta Areto Santua eraiki zuten. Baita Katedral multzoa ere. Oviedotik gertu aisialdirako erresidentzia jarri zuen; San Julian de los Prados edo Santullano deiturikoa. Santiagoren gorputza babesteko lehen eraikuntza ere orain egin zen. Azkenik, urregintza aldetik garai garrantzitsua izan zen eta Aingeruen Gurutzea (808) egin zen.
- Ramiro I.aren erregealdia (842-850). Naranco mendian Jauregi multzoa eraiki zuen; Santa María del Naranco (Errege aretoa hasieran, eliza geroago) eta San Miguel de Lillo.
- Ordoño I.aren erregealdia (850-866). Santa Cristina de Lena, Jauregi multzoaren otoiztegia edo kapera.
- Alfontso III.aren erregealdia (866-910), Alfontso Handia. Salvador de Valdedios eta urregintza aldetik Garaipenaren Gurutzea, Agaten Kutxa eta Astorgako Kutxa.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfontso II.ak hiriburua Oviedon jarri zuen. Arkitekturak, monarkiaren duintasuna areagotuko zuen. Hirigintza aldetik, programa eraikitzaile handia jarri zuen abian. Gorteak finantzatuko du; Arte aulikoa da. Hiria harresitu egin zen eta akueduktuak eraiki ziren ura garraiatzeko. Jauregia altxa zuen hiriburuan. Hiria guztiz antolatua eta hierarkizatua sortu zuen.
Zentzu erlijioso oso handia izan zuen. Alfontso I.aren bizitza ia fraide batena zen, ezkondu eta semeak izan zituen arren.
Alfontso II.ak godoak miresten zituen eta erresuma antolatzeko era bisigodoa izan zen. Asturietatik Toledo bisigodoari begiratzen zion. Batzuen ustez asturiar artea neobisigodoa da. Ez zaizkigu Toledo bisigodoaren aztarnak iritsi, baina asturiar artean ikus ditzakegu hango eraginak.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi erregealdi garrantzitsu izan ziren arkitektura berriztatzailearen ikuspuntutik, alde batetik Alfontso II.aren erregealdia (791-842) eta bestetik Ramiro I.aren garaia (842-850).
- Murruak. Alfontso II.aren garaia: aparailu txiki, irregularra, harlanduxka, harlangaitza eta adreilua erabiltzen dira. Murruen iskinetan harlandua jarriko da. Ad: San Tirso. Ramiro I-aren garaia: harlandua, estalki gangatua, pisua eusteko murru sendoak. Ad: Santa Maria del Naranco.
- Arkuak. Nabeak banatzeko erabiltzen dira. Erdi puntukoa, erromanitate handikoa, askotan garatuak ziren. Sistema ateburuduna ia ez zen eman. Ferra arkua gutxi erabiliko da.
- Baoak. Txiki eta estuak ziren, laprandura handikoak, gezilehio eta saretak zituzten. Normalean hirukoitzak izaten ziren. Ad: San Tirso.
- Euskarriak. Batez ere pilareak erabiliko dituzte, nahiz eta salbuespenak ere baziren. Ad: San Miguel de Lillo.
- Estalkiak. Alfontso II.arekin: egurrezko egiturak erabiltzen zituzten estalki lauak egiteko. Ramiro I. garaian, guztiz gangatuak ziren. Kanoi ganga eta hauetan zeharka parpain arkuak (fajoi arkuak ere deitu ahal zaie). Ad: Naranco.
- Oinplanoak. Bisigodoen garaian bezala, kanpotik beti era simetrikoan izaten ziren bolumenak. Bolumen hauek altuera ezberdinak dituzte. Bertikaltasunaren joera oso nabaria izan zuten.
- Burualdea. Abside nagusia irten unea izan daiteke baina absidearen aurrealdea karratua eta testero lauekoa izan behar du. Batez ere burualde hirukoitzak dira baina ez dira nabaria. Abside nagusia ez da beti besteetatik nabarmentzen. Erdikoan aldare nagusia zegoen eta besteetan bigarren mailako aldareak ziren. Burualdeko absideak gangatuak daude beti.
- Oinaldeak. Bertan atariak zeuden. Rex Tribuna; atariaren gainean erregearentzat tribuna palatinoa da. Kokapen nabaria da arkitektonikoki eta sinbolikoki. Bi aitzindari izan ditzake Rex Tribuna honek, alde batetik WestWerk eta bestetik iberiar penintsulako goizerdi aroko arkitektura.
- Ekialdera orientatzen ziren.
- Eraikinaren burualdean eta inguruan, chorus gunea sortzen dute. Horretarako kantzelak eta ikonostasiak erabiltzen zituzten horretarako.
- Martyriumaren egitura mantentzen da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Prerrománico Asturiano. El arte de la Monarquía Asturiana
- (Gaztelaniaz) Mirabilia Ovetensia: fichas y reconstrucciones virtuales de los monumentos altomedievales ovetenses.