Aster Aweke
Aster Aweke | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gonder, 1959 (64/65 urte) | ||
Herrialdea | Etiopia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abeslaria, musikaria eta artista | ||
Genero artistikoa | soula | ||
Musika instrumentua | ahotsa | ||
Diskoetxea | Buda Musique Columbia Records | ||
Aster Aweke (amhareraz: አስቴር አወቀ; Gondar, Etiopia, 1959) etiopiar abeslaria da. Afrikako ahots onenetakoa da, eta Mendebaldeko jazzaren eraginak ditu. Aretha Franklinekin alderatu izan da, eta "Sarah Vaughan afrikarra" dela esan izan da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren aita Haile Selassieren erregimeneko funtzionario zelako, Roha Band delako orkestran, garai hartan Etiopian zegoen orkestrarik onenean, sartu zen bakarlari gisa 1978an. Hala ere, diktadura jasangaitza zen, eta Estatu Batuetara alde egin zuen familia osoarekin 1979an.
Hamar urtez, klubetan eta jatetxeetan lan egin zuen, jazzetik eta rhythm and bluesetik hurbil zegoen errepertorio bat kantatuz. Geroago, baina, sustrai etiopiarretara itzultzea erabaki zuen, eta sustrai horiek Estatu Batuetan ikasitakoarekin nahasi zituenean hasi zen famatu egiten. 1989an, Kabu argitaratu zuen. Album horretan, krar izeneko harpa etiopiarra entzun daiteke, teknologia garatuzko beste instrumentu batzuen aldamenean, funk erritmoan. Maisulantzat jotzen den 1993ko Ebo diskoan, are gehiago sakondu zituen sustrai afrikarrak.
Gaur egun, Aster Awekeren ahots bero eta berezia Afrikan bezain ezaguna da Estatu Batuetan. Beste lan batzuk: Hagere (1999), Sugar (2002), Asters Ballads (2004), Fikir (2006) eta Checheho (2010).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.