Edukira joan

Art Spiegelman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Art Spiegelman

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakItzhak Avraham ben Zeev Spiegelman
JaiotzaStockholm1948ko otsailaren 15a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Françoise Mouly  (1977ko uztailaren 12a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaHigh School of Art and Design (en) Itzuli
Binghamton University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, editorea, ilustratzailea, grabatzailea, idazlea, marrazkilaria eta comics editor (en) Itzuli
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)School of Visual Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakImpact (en) Itzuli
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

IMDB: nm0818554 Musicbrainz: 8456c3b9-79e7-4079-9150-fc943a8bc6d4 Edit the value on Wikidata

Art Spiegelman (Stockholm, 1948ko otsailaren 15a-), jaiotzez suediarra den komikigile estatubatuarra da.

Familia judu batean jaioa, Vladek Spiegelman eta Anja Zylberberg guraso poloniarrek New Yorken hazi zuten, Queens barrutian.

1960ko eta 1970eko hamarkadak igaro zituen "underground" komikigintzan, "Real Pulp", "Young Lust" eta "Bizarre Sex" izenburuko lanak eginez, bai eta "Arcade" eta "Raw" antologiak ere.

1986an argitaratu zuen "Maus" bere lanik ezagunena izango zenaren lehen zatia: "Maus I: A Survivor's Tale" edo "My Father Bleeds History". 1991n bigarren zatia kaleratu zuen, "Maus II: And Here My Troubles Began". Bi liburukiek arreta handia jaso zuten, tartean MoMA museoan erakusketa bat burutuz. Hurrengo urtean Pulitzer saria eskuratu zuen. 2022an Julen Gabiriak itzuli zuen euskarara eta Astiberri-k argitaratu zuen.[1]

Urte hartan "The New Yorker" aldizkarirako hasi zen lanean, eta bertan egon zen 10 urtez. 2001eko irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenean, eta berak egin zuen hilabete haren azala. Honen haritik, 2004an "In the Shadow of No Towers" argitaratu zuen.

2005etik "Portrait of the Artist as a Young %@?*!" seriea argitaratzen du "The Virginia Quarterly Review" aldizkarian.

Gaur egun Manhattanen bizi da, eta bi ume ditu. Izan ere, haurrentzako "Little Lit" antologia egin du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Art Spiegelman Aldatu lotura Wikidatan
  1. Spiegelman, Art. (2022). Maus. Astiberri ISBN 978-84-18909-42-9..