Edukira joan

Arrate

Koordenatuak: 43°12′18″N 2°26′47″W / 43.2051117°N 2.44628978°W / 43.2051117; -2.44628978
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrate
 Euskal Herria
Arrateko Amaren santutegia
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Geografia
Koordenatuak43°12′18″N 2°26′47″W / 43.2051117°N 2.44628978°W / 43.2051117; -2.44628978
Garaiera523 m
Demografia
Biztanleria90 (2022)

Arrate Eibarko (Gipuzkoa) auzunea da. Udalerriaren mendebaldean dago, Bizkaiarekiko mugan. Izen bereko mendi gain batean dago, 556 metrotara.

Arr(i) + arte -> Arrarte -> Arrate. Beraz Arrateren esanahia hurrengoa da: Harri artean dagoena[erreferentzia behar]

Arrateko biztanleria

Arrateko Andre Mariaren santutegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Arrateko Andre Mariaren santutegia»

Gailurrean gurutze bat dauka eta bertatik gertu Arrateko Andre Mariaren santutegia dago; Ama Birjina hau Eibarko zaindari izendatu zuten 1928an. Santutegiaren inguruan aisialdirako gune zabala dago, jatetxe, taberna eta hotelarekin. Arrate Irratia herri emisorak bertatik emititzen du. Parke guztia pagoz inguratuta dago.

Santutegiaren lehen aipamenak 1498koak dira. Gaur egungo eliza XVII. mendekoa da. Barruan egurrezko bobeda berezia du, burdinsare barroko bat eta Andre Mariaren irudi gotikoa ditu.

Arrateko Andre Mariarenganako debozioa inguru guztian zabaldurik dago, baina Eibarren da indartsuena. Bertako jaia irailaren 8an ospatzen da (Andre Mariaren jaiotza). Egun horretan eta maiatzaren 15ean (San Isidro eguna, baserritarren zaindaria) elizkizunez gain herri-kirol erakustaldiak eta idi-dema saioak egin ohi dira.

Andre Mariari ereserki hau abesten zaio:

Arrateko Andre Maria

Arrateko Ama, gure zaindari onena
gure herri dana hartu eta zaindu, Ama

Zure semeak eskerrak iritsi dagiguz
danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu

  • Argiñao / Argiano
  • Arikitxa Haundi, Arikitxa Behekua / Arexita Handikoa
  • Arikitxa Txiki, Arikitxa Goikua / Arexita Hemendikoa
  • Arizmendi
  • Arrate-Bekoetxe
  • Barrenetxe / Barrenetxea
  • Barrundi
  • Eltzartza / Eltzartzaga
  • Erdiko / Kutunegieta Erdikoa
  • Gaztelu
  • Guenetxe, Guenengua / Kutunegieta Goenengoa
  • Iñarra
  • Lazareto
  • Lezeta
  • Lezeta Abeletxe
  • Mendigoitxi / Mendigoitia
  • Muitza Barri / Mugitza Berri
  • Narru / Kutunegieta Barrenengoa
  • Paua Abeletxe / Pagoaga Abeletxe
  • Saartei / Sagartegieta
  • Sanjuan(gua) / Arizmendi San Juangoa
  • San Martin
  • Sumendixa Behekua / Sumendiaga Behekoa
  • Sumendixa Goikua / Sumendiaga Goikoa
  • Umaixo / Umaio
  • Untzeta
  • Zelaikua / Zelaia

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrate
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Ego Ibarra - Arrate Auzoa