Arnaut Gilen Brocario
Arnaut Gilen Brocario | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Navailles-Angos, c. 1460 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Alcalá de Henares, 1523 (egutegi gregorianoa) (62/63 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | type designer (en) , editorea eta inprimatzailea |
Lantokia(k) | Alcalá de Henares |
Arnaut Gilen Brocario (Bédeille, Akitania, Frantzia, c. 1460 - Alcalá de Henares, Espainia, 1523) Euskal Herriko lehen inprimatzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1492. urtean Masparrantheren Regulas liburua, latinez idatzirikoa, eman zuen argitara Iruñean. 1495. urtean egile ezezagunaren Epílogo en medicina y cirugía conveniente a la salud argitaratu zuen eta urtebete geroago Castrovolen Comentarios morales lana.
Kalitate tipografiko handiko inkunableak egin zituen, hots, 1500. urtea baino lehen inprimatutako lanak. Guztira, 23 egin zituen. 1501ean, Cisneros kardinalak deituta, Alcalara joan zen, non 1514-1517 urteen artean, Alcalako unibertsitaterako Biblia Políglota Complutense lana inprimatu eta 1522an argitaratu zuen. Bai liburu horretan, bai beste batzuetan ere, aipagarria da inprimaturiko notazio-musikala.
Bere ikasle eta suhia zen Miguel Egiak, berari Gaztelan lagundu ostean, bigarren inprenta zabaldu zuen Fiteron.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.