Arete Sirakusakoa
Arete Sirakusakoa | |
---|---|
[[Fitxategi:|285px|||]] Aretek, Kaliporen presoak, zaindariei erregutzen die bere seme jaioberria hazten uzteko (Jean Charles Nicaise Perrinen margolana, Plutarko, Dionen bizitza, 57, 5) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sirakusa, K.a. IV. mendea |
Heriotza | K.a. 353 ( urte) |
Familia | |
Aita | Dionisio I.a Sirakusakoa |
Ama | Aristomache |
Ezkontidea(k) | Dion Sirakusakoa |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Jarduerak |
Arete (antzinako grezieran: Ἀρήτη, Aréte; Sirakusa, K.a. IV. mendea) Dion Sirakusakoa filosofoaren eta agintariaren emaztea zen.
Dionisio I.ak, bere aitak, lehen aldiz Tearidesekin ezkondu zuen eta, bera hil zenean, bigarrenez Dionekin. Azken honen erbestealdian, Arete, bere anaiorde Dionisio II.ak, bere senarrarengandik dibortziatzera eta Ortigiako gotorlekuko komandante zen Timokrates mertzenarioarekin berriro ezkontzera behartu zuen[1][2].
Aretek Dionerekin bi seme izan zituen; lehena, Hiparino (Areteo izenez ezaguna), gaztetan bere buruaz beste egin zuena, eta bigarren semea, Aristomako, berarekin batera hil zen Hizetas I.a Lentinikoa tiranoak agindutako konspirazioan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria eta lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arete Dionisio I.aren eta Aristomakaren (Dionen arreba) alaba zen. Dionisio eta Aristomakaren beste seme-alabak Hiparino, Niseo eta Sofrosina izan ziren, azken hau Dionisio II.aren emaztea izango zen. Dionisiok hiru seme-alaba izan zituen Locriko Doridekin: Hermokrito, Dikaiosine eta Dionisio II.a[3].
Arete, amaren partetik, Eurimeneren, Megaklesen eta Dionen iloba zen[4].
Bere aitaren aldetik, Testesen iloba zen (Dionisioren arreba eta Polixenoren emaztea. Azken hau erbesturatuta zegoen eta Hermokratesen emaztearen anaia zen), Leptina eta Tearide (azken hau Areteren senarretako bat izan zen.)[5].
Dionisio I.ak, gizonezko bat nahi zuen lehen oinordeko gisa. Baina bere itxaropenak zapuztu egin ziren emakumeak sei urtez semerik eman ez zionean[6], neskak baino, lehen Sofrosina , eta gero, Arete. Urte asko geroago bi seme, Aristomaka emaztea bi seme erditu zen: Hiparino eta Niseo.
Izenari buruzko hipotesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arete izen arrunta zen antzinako Grezian, hala ere, jakintsuek ez dakite zergatik Dionisio I.a tiranoak aukeratu zuen izen hori bere bigarren alaba deitzeko. Jakin-mina sortzen da, garai berean, Dionisioren gortean, izen bera beste neska bati eman zitzaiolako; Arete Zirenekoari, Aristipo filosofoaren alabari.
C. A. Folckek (Dionysius and Philistus: The Tyrant and the Historian, 1973) argudiatu zuen Dionisio I.ak filosofoaren alabaren izen bera aukeratu zuela bere alabarentzat. Aristipok gero kortesia itzuli zion Dionisioren alabari buruzko elkarrizketa idatziz[8][9]. Baina beste aditu batzuek kontrakoa gertatu zela uste dute; Aristipok, tiranoarekin bat egiteko, Dionisioren alabaren izena bere alabari jarri ziola[9][10].
Dirudienez, Dionisio I.aren seme-alaben izen guztiek dinastiaren sortzailearen propaganda asmo bat islatzen zuten[11]. Alabei zegokienez, propaganda zuzena eta berehalakoa izan zen: Sofrosina, Arete eta Dikaiosina izenek guztiek dute esanahi bertutetsua, Jakinduria, Bertutea eta Justizia, hurrenez hurren. Aretek, beraz, bertutea adierazi nahi zuen[12].
« | Bere semeen izenekin Dionisiok harreman politiko-familiarrak (eta erlijiosoak) eta abolengoak berretsi nahi izan bazituen, bere alabei emandako izenekin jakituria, bertutea eta justizia pertsonifikatu nahi zituen[9]. | » |
Tearidesen emaztea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkontza politikari jarraituz, Dionisiok bere alabak oso gaztetatik ezkondu zituen bere familiako kideekin:[3][13]
« | Dionisiok hiru seme-alaba izan zituen bere emazte locriarrarengandik, eta lau Aristomakarengandik; Sofrosina, bere seme Dionisiorekin ezkondu zuen 8 urte zituela, eta Arete, Tearidesekin, bere anaia[14] | » |
Ezkontza Dionekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Areteren posizioa eta testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aretek, Dionisio II.aren aholkularirik garrantzitsuenaren emaztez zen aldetik, bere senarraren egoera nola hondatzen ari zen egiaztatu ahal izan zuen.
Polisaren egoerak okerrera egin zuenean, Dion Greziara erbesteratu zuten. Orduan, Aretek eta bere amak Dioni gutun batzuk idatzi zizkioten tiranoaren eskariak onartzeko eskatuz, orduan, bakarrik nahi zuen Platon filosofoa bere gortera itzultzea.
Atenastarrak Sirakusara hirugarren eta azken bidaia egin zuenean, guztien itxaropenak oso handiak ziren, eta batez ere, suposatzen zen bidaiaren arrazoia zela Platonek bitartekari lana egingo zuela Dion erbestetik itzultzeko, baina azken hau ez zen gertatu. Platonek eguneroko eskaerak egin arren, Dionisio II.ak gaiari ez baitzion jaramonik egin. Azkenean, asmo on guztiak alde batera utzi zituen, eta Platon bere mertzenarioen esku utziz, bera hil nahi zutenak. Alabaina, Tarantoko Arkitasi eta Atenasko Akademiari esker, filosofoak jaioterrira itzuli izan ahal zuen.
Arazoa are gehiago okertu zen Dionisio II.ak Dionen ondasun guztiak saldu zituenean, eta Areteri dibortziatzera eta beste batekin ezkontzera behartu ziionean, K.a. 360-357[15]. Timokrates izeneko senar berria mertzenario bat zen, Dionisio anaiaren lagun bat. Dionen ustez, bortxaketa hori gerraren eragilea izan zen, Dionisioren tiraniaren aurka borrokatzera bultzatu zuen casus belli-a[16].
Hiparinoren jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dionen eta Areteren semea K.a. 370 edo 368 inguruan jaio zela uste da[17]. K.a. 366 urtean aita erbesteratu baino urte batzuk lehenago[18]. Hiparino deitzearekin ados egon arren, haurraren izena zalantzazkoa da oraindik, iturri zaharren artean adostasunik ez dagoelako. Plutarkok Hiparino deitu zion, Timonidesi jarraituz, baina Timeo Tauromeniokoak Areteo deitu zion, bere ama Arete eratorritako izenetik. Hala eta guztiz ere, Plutarkok zionez, nahiago zuela Timonidesek zioenaz fidatu, haurraren aitarekin harreman estuagoa baitzuen[19]. Beraz, Hiparino bere aitonaren omenez izendatuko zuten; Aristomaka eta Dionen aita, tirania dionisiakoaren hasierarako hainbeste esan nahi izan zuen Hiparino hori[20][21].
Platonek berak ere, Areteren semeaz mintzatuz, ez zuen inoiz bere izena aipatzen. G. Pasquali adituari, hain zuzen ere, Platonen gutunetan zentratutako bere obran, zalantzan jartzen zion detailea:
« | Baina zergatik ez du Platonek Areteo deitzen? Ez dut ukatzen Dionen lehen semeak, Hiparino handiaren bilobak, ofizialki berritu zuela bere aitonaren izena. | » |
—(G. Pasquali, Platonen gutunak, 1967, 24. or.) |
Platonek, Dionen eta Areteren semeari buruz hitz egiten zuenean, beti saihestu zuen bere izena adieraztea
[22].
Kornelio Nepoteren arabera, Dionisio II.ak ume hau bahiturik gortean hazi zuen, jakinez, horrela bere aita Dion kontrolatu zezekeela. Haur hori bizitza aristokratiko lasai baten arabera hezia izan zen[23].
Timokratesekin behartutako ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Platonen kontsulta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza paraleloetako Erdi Aroko edizioan, Plutarkok dio Dion erbesteraturik izan ondoren, Platonek Dionisio II.aren agindu sekretua jaso zuela, Dion behin Atenasera helduta, honen etsaiek zabaldu omen zituzten zurrumurruei buruz informatzeko, eta horren arabera, Dion ez zegoen ados bere emaztearekin. Horretan oinarrituta, Dionisio II.ak erabaki zuen Arete beste gizon batekin ezkontzea. Baina Platonek, Dionekin arazo horri buruz hitz egin ondoren, eskutitz bat idatzi zion tiranoari, non Dion neurri horrekin guztiz atsekabetuko zela jakinarazten zion[24][25].
Arete eta bi Dionisioen arteko alderaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Hala ere, adiskidetzerako itxaropen handia zegoen bitartean, tiranoak ez zuen bere arrebaren kontra indarkeriazko neurririk hartu, baizik eta bere semearekin bizitzen utzi zion. Alabaina, Dionisio eta Dionen arteko urruntzea erabatekoa izan zenean, eta Platon, Siziliara bigarren aldiz etorri ondoren, Dionisiok modu txarrean kanporatu izan zuenean, Areteri, bere borondatearen aurka ezkondu arazi zion Timokratesekin, tiranoaren adiskideetako bat. Dionisiok, ekintza horretan behintzat, ez zuen aitaren zentzutasuna imitatu. | » |
Puntu honetan, Keroneako historialariak Dionisio I.aren eta bere seme Dionisio II.aren portaeraren arteko alderaketa egiten du. Bere aitak Teste arrebarekiko ulermena erakutsi zuen bitartean, hau gorteko bizitza politikoan sartu zenean, semeak ez zuen gauza bera egin bere arreba-erdiarekin, Dionisio II.ak Arete erabili baitzuen Dion kaltetzeko. Beraz, Plutarkok gehiegikeria egiteaz leporatu zion tiranoari[26].
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dionekin adiskidetzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra zibilean, Aretek bere senarrari gutun bat idatzi zion, bere ama Aristomaka eta bere seme Hiparinorekin batera (nahiz eta gero jakin zen Dionisio II.aren eskutik idatzia izan zela). Horretan azaltzen zen Dioniren arrebak, bere emazteak eta bere semeak ondorio larriak jasango zituztela errenditzen eta tiraniaren alde egiten ez bazuen[28]. Filisto hil ondoren, Diionisiok erabaki zuen polisa uztea Italian babesa bilatzeko, Locri Epizefiritik gertu[29]. Ortigiako agintea bere seme Apolokratesi utzi zion, eta Timokratesi, Areteren senarrari, mertzenarioak Italiako posizio berriak defendateko[30].
Herriaren aurkako hainbat borroka eta errepresalia odoltsuren ostean, Dionek, bere gizonen aginduetara, tiranoaren gotorlekuan sartzea lortu zuen, eta horrek gerra zibilari amaiera eman zion. Plutarkok Dionen, Areteren eta haien familiaren arteko topaketa termino hauetan deskribatu zuen:
« | Apolokratesek alde egin eta gero, Dion gotorlekura abiatu zen, eta han, gatibu zeuden bere emakumeek ezin izan zioten beren buruari eutsi, ezta itxaron ere Dion sartu arte. Hori egin beharrean, ateetara joan ziren lasterka, Aristomakak Dionen semea gidatuz, Aretek negarrez jarraitzen zien bitartean, beste gizon batekin bizi izanaren ondoren, senarrari nola agurtu eta hitz egin ez zekien. Dionek lehenik bere arreba eta gero bere semea agurtu ondoren, Aristomakak Arete harengana eraman eta esan zion: "Zorigaiztokoak ginen, Dion, erbestean zeunden bitartean, baina orain etorri zarela eta irabazi duzula, denok pozten gara, emakume hau izan ezik, zu bizirik zinela beste gizon batekin ezkontzera behartua egon baitzen. Zoriak gure jaun eta jabe egin zaituenez, erabaki ezazu emakume honek zuregana nola joan behar duen, osaba edo senar gisa. Honela mintzatu zen Aristomaka, eta Dionek, negarrari emanik, maitekiro besarkatu zuen emaztea, eta semea eman eta gero etxera bidali zuen. Bera ere bizi izan zen leku hartan, gotorlekua sirakusarren esku utzi ondoren. | » |
— Plutarko, Dion, 51. 1-5[31] |
Dionen hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dionek greziar Sizilia kontrolatzen zuen arren, boterearen aldeko borroka oraindik ez zen amaitu. Dionisio II.a Italian zegoen bitartean (han egon zen K.a. 356tik 346 arte[32]), Dionek hainbat etsai izan zituen Sirakusan, esaterako, Kalipo atenastarra, Dionen jeneraletako bat gerra zibilean bere balentriarengatik nabarmendu zena.
Gizon honek, Platonen dizipulua ere omen zena, konspiratu zuen Dioni kontrola kentzeko eta polisaren tirano izateko. Bere planak konplize ugari zituenez, konplota Dionen arreba eta emazteak eriden zuten azkenean[34][35].
Garai hartan, Arete eta Dion doluan zeuden bere seme Hiparinoren heriotzagatik, zeinak bere buruz beste egin baitzuen bere osaba Dionisio II.aren gortean gozatu zuen bizimodu lasai eta kontrolik gabearen ondorioz. Gehiegikeriaz betetako antzinako bizimodua beharrezko ohitura bihurtu zen, eta aitak soilago bat ezarri nahi izan zionean, gazteak ezin izan zuen jasan, eta azkenean etxeko goiko solairutik bota zuen bere burua[36][37]. Gaztearen gorpua etxeko emakumeen esku utzi zuten, ehorzketarako presta zezaten[38].
Aristomaka eta Arete, Kaliporen asmo ilunen berri izan zutenean, atenastarrengana hurbildu ziren, baina hark irmoki ukatu zuen konplota, bi emakumeei bere leialtasuna ziurtatuz[39].
Hala ere, Aristomakak eta Aretek ez ziren atenastarraren hitzaz fidadatu, eta Zeres eta Proserpinaren tenplura eraman zuten, jainkosen leku sakratu horretan, zin egitera behartu zioten Dion ez zuela kaltetuko. Kalipo ez zen kikildu; tenpluan zina egin zuen, jainkosetako baten soineko purpura jantzi eta beharrezko hitzak esan zituen. Alabaina, Proserpinaren ohoretan jai egunaren zain egon zen Dionen hilketa burutzeko, K.a. 354ko ekainean burutu zuena[40][41].
Dionen erailketaren ondoren, gerrak jarraitu zuen botere egonkorrik ez zegoen eremuetan. Egoera konplexua Platonek VII. eta VIII. gutunetako hitzaldietatik uler daiteke, Dionen senideei zuzenduak (batez ere Aristomakaren eta Dioniso I.aren bi semeei: Hiparino eta Niseo). Hauek, une horretan, Sizilia osoko gertakari politikoen erdigunea ziren eta mundu greko osoak haiengan begiak jarrita zituen:
« | Hori guztia Dionen lagun eta senideei eman nahi diedan aholkuaren argitan esan dut. [...] Ez ezazue Sizilia edo beste ezein estatu subirano absoluturen menpe jarri, baizik eta (eta hau da nire jarrera zehatza) legearen menpe jarri. Tirania ez da konponbide ona, ez tirania jasaten dutenentzat, ez haien seme-alabentzat, ezta ondorengoentzat ere; aitzitik, berez egitate negatiboa da.[42] | » |
Gatibutasuna eta hilketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Areteri buruzko azken berriak Plutarkoren historiak ematen ditu. Dionen hilketaren ondoren, Kalipo atenastarrak Aristomaka eta Arete espetxeratu zituen. Kartzelan, Arete bere bigarren semeaz erditu zen[43], eta kartzelarien laguntzari eta Kalipo kanpoko politikarekin lanpetuegi zegoelako hazi ahal izan zuen[44]. Ondoren, Kalipo, Italian, Leptinok eta Poliperkontek garaitu zuten, Hiparinok Sirakusaren kontrola hartzen zuen bitartean. Umearekin zeuden bi emakumeak askatu eta Hizetas Lentinikoaren babespean jarri zituzten, Dion zenaren laguna. Hasieran, Hizetasek maitekiro eta adiskidetasunez tratatu zuen Dionen familia, baina gero, Dionen etsaiek konbentziturik, iritziz aldatu zuen.
Arete, amarekin eta semearekin, Peloponesorako bidean ontzi batean sartu zituzten.Hala ere, Hizetasek agindua eman izan zuen Dionen familia itsasaldian hil, eta gero, uretara botatzea. Baina Plutarkoren arabera, bi emakumeak eta haurra itsasora bota zituzten oraindik bizirik zeudenean[45].
Kritika modernoak, hala ere, uste du Plutarkok emandako informazioa ez zela oso fidagarria izan, ziur asko Hizetas gutxiesteko zabaldutako kalumnia bat zen, [46] Dionen familiarekiko harremanak hausteko erabakiak ulertzen zaila dirudielako Hizetas bezalako pertsonaia batentzat, Dionen obra legitimatzeko eta haren jarraipen gisa agertzeko interes osoa zuena[46].
Orsiren hipotesia da Dionen familiako kideak K.a. 344an hil zituztela Hizetas eta Timoleonen arteko liskar garaian (Dionisio II.a Siziliara itzuli zenean eta Sirakusak Korintoko jeneralari deitu zuenean), baina ez dago froga nahikorik[47]. Plutarkok Dionen bizitzari buruzko narrazioa itxi zuen esanez sirakusarrek Hizetasen Arete eta bere familiaren aurkako erailketa mendekatu zituztela, antzeko modu anker batekin, eta Timoleonen bizitzan gertakaria kontatzen du:
« | Timoleon itzuli zenean, sirakusarrek batzar publiko bat eratu zuten epaitzeko; heriotzara kondenatu zituzten Hizetasen emaztea eta alabak. Timoleonek egindako ekintza guztietatik, hauxe da bere kontra gehien hitz egiten duena; izan ere, eragotzi nahi izan balu, emakume horiek ez ziratekeen horrela hilko. Baina, dirudienez, horrek ez zion axola izan, eta hiritarren haserrearen menpe utzi zituen, hauek, beren heriotzarekin, mendeku hartu nahi baitzuten Dionen heriotzagatik. Dionek Dionisio kanporatu bazuen ere, horren hilketaren ostean, Hizetasek Dionen emaztea, Arete, bere arreba Aristomaka eta semea, oraindik txikia, itsasora bizirik botatzea agindu zuen, Dionen bizitzan horretaz hitz egin da. | » |
— Plutarko, Timoleon 34. 1-4[48] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Finley, M., 1998, 106 or.
- ↑ Siziliako Vito La Mantia historialariak eta juristak azpimarratzen du Areteren eta Timokratesen arteko bigarren ezkontzak frogatzen duela Sirakusa dorikoan legezkoa zela ezkontza bat desegitea edo dibortziatzea. Izan ere, horrela izan ez balitz, La Mantiak jarraitzen du, Areteren bigarren ezkontzak Timokratesekin -koertziopean egina izan bazen ere- sekulako eskandalua sortuko zuen, legearen aurrean baliogabea izateaz gain, Arete adulterotzat hartuko zenez, ezingo zen Timokratesen emaztea izan. (Legeria zibil eta penalaren historia Sizilia zaharrean, 1858, 131-132 or.).
- ↑ a b Platon, Elkarrizketa politikoak/Gutunak, 2004, 99. zbk.
- ↑ Sirakusako Dionisio I.a familiaren jatorriari buruz gehiago jakiteko, ikus. F. Muccioli, Dionisio II: historia eta tradizio literarioa, Bolonia, CLUEB, 1999, 92 or.
- ↑ Adorno, F., Platonen obra guztiak, Enrico V. Maltese-k zuzendua, Erroma, Newton, 2013, 33. zbk
- ↑ Plutarkoren arabera, emakumea ezin zen haurdun geratu Dioniso I.aren amaginarrebak (Dorideren ama) antzu bihurtzen zuen edabe bat administratu ziolako sirakusarrari. Hori dela eta, amaginarreba heriotza zigorra ezarri zioten. Hala ere, pasartea zalantzan jarri dute historialari modernoek, Plutarko Dionisoren aurkako propaganda anti-tiranikoaren tranpan erori zelako. Cf. F. Muccioli, Dionisio II: storia e tradizione Literaria, Bolonia, CLUEB, 1999, or. 96.
- ↑ Livia De Martinis, Introduzione, in Senofonte, Tutti gli scritti socratici: Apologia di Socrate - Memorabili - Economico - Simposio, Milano, Bompiani, 2013, 108 or.
- ↑ Diog. Laert., II, 84
- ↑ a b c Muccioli, 1999, or. 99. Egile honen ustez, kasualitatea izan zitekeela Aristipo eta Dionisioren alabek izen bera izatea.
- ↑ Ottone, Gabriella, Libyka: testimonianze e frammenti, 2002, 51 or.
- ↑ Dionisoren seme-alaben izendapenari eta Dionisori eta tiranoaren kultuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus F. Muccioli, The Syracusans, Dio and the Herrscherkult, "Symbols. Writings of ancient history", 1997.
- ↑ Domenico Mustik azpimarratzen du Dionisio I.ak bere alabei lau bertute etikoetatik hiruren izenak eman ziela: «... lau bertute etikoen sistema hori, zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna, kristau-etikan birtute kardinalen multzoa dena, eta, beste testuinguru batean, etika paganoarena. (Musti, Domenico. Un ottativo dimenticato (Platone, "Lettera VIII", 356 a), Rivista di cultura classica e medioevale, 44. lib, No. 1 (2002ko urtarrila-ekaina,. 7-24 or.)
- ↑ Muccioli, F., 1999, 96 or.
- ↑ Plutarko, Dion, 6. 1
- ↑ Datari buruz, ikusi Muccioli, 1999, 286 or.
- ↑ L. J. Sanders, Dioni eskainitako testuan, ez dator bat antzinakoen bertsioarekin, hau da, Areteren eta Timokratesen arteko ezkontza behartua izan zela gerraren eragilea. Benetako kausak Platonek Siziliara egindako hirugarren bidaian sortu baitziren (Sanders, 2008, 164. or.).
- ↑ Lehen datarako ikusi Giorgio Pasquali, Platonen gutunak, 1967, or. 24-26 eta bigarrenerako Muccioli, 1999, or. 287.
- ↑ Dreher, Martin; Scardigli, Barbara Dione, 2000, 131 or.
- ↑ Plutarko, Dion, 31. 3
- ↑ Elkarrizketa politikoak/Platonen gutunak, 2013, 99 zbk..
- ↑ Beste hipotesi logiko bat da Hiparinori Areteo ezizena jarri ziotela Dionisio II.aren anaiordearengandik bereizteko, Hiparino Dionisio I.aren eta Aristomakeren semea (informazio gehiagorako ikus Muccioli, 1999, 287. or. eta bibliografian).
- ↑ VIII. gutuna aztertzean, Domenico Mustik Platonen zenbait kontzeptu politiko nabarmentzen ditu, non Areteren semea ere agertzen baitzen, Sirakusak gobernatu behar zuen troikaren funtsezko kide gisa:
« Dionisio II.a tiranoa eta Hiparino II.a anaiordeak dira; hirugarrenari dagokionez, Dionen semea zen, beraz, Platonek proposatutako troika Dionen semeak, Hipparino II.ak eta Dionisio II.ak osatzen zuten. » —(Domenico Musti, Ahaztutako hautazko bat (Platón, VIII. gutuna, 356 a), Rivista di cultura classic e medieval, 44. liburukia, 1. zbk. (2002ko urtarrila-ekaina), 7-24. or.)
- ↑ Cornelio Nepote, Dion, IV. 3
- ↑ Plutarko, Dion, 21.2-6
- ↑ K.a. 360. urteko Olinpiar Jokoetan Dionekin izandako elkarrizketan, Platonek ez zuen Timokratesekin behartutako ezkontza aipamenik egiten, beraz, ezkontza data horretatik aurrera egin behar zen (H. Berve, Dion, Wiesbaden 1956, 800. or. ).
- ↑ Colonnese, 2007, 50-51 or.
- ↑ Caucig artistak ume gisa irudikatu zuen Hiparino, baina iturrien arabera, askapenaren garaian Hiparinok, K.a. 370 eta 368 artean jaio zen, beraz, K.a. 354. urtean hamalau-hamasei urte izan behar zituen.
- ↑ Plutarko, Dion, 31. 6
- ↑ Tiranoa bakea onartzeko prest zegoen baldintza hauekin: Dionek Sizilia mantenduko zuen, Dionisok Italiako hiri batzuk mantenduko zituen bitartean. Apolokratesi dagokionez, Dionisio fidatzen zen pertsona bakarrari dagokionez, Sirakusa kontrolatzen jarraituko zuen. (Kornelio Nepote, Dion, V, 6.)
- ↑ Muccioli, 1999, 454 or.
- ↑ Plutarko, Dion, 51. 1-5
- ↑ Ikusi Dionisio II.ari buruz Magna Graecian eta bere mugimenduak Italian. Muccioli, 1999, 333 or. , VI. kap.
- ↑ Cicerone, lib. II. IV. 119.
- ↑ Kornelio Nepote, Dion, VIII. 4.
- ↑ Plutarko, Dion, 56. 4-5
- ↑ Kornelio Nepote, Dion, IV. 3
- ↑ Mucciolik, ordea, susmo handiak ditu aldarrikapen honen inguruan. Dionen lehen semearen heriotzari buruzko informazio gehiagorako, ikus Muccioli, 1999, 378-380 or.
- ↑ Plutarko, Consolatio ad Apollonium, 33.
- ↑ Nepoteren arabera, bi emakumeak izan ziren, izututa, Kalipo atenastarrengana (Nepote, Dion, VIII. 4) joan zirenak. Plutarkok, aldiz, adierazi zuen jeneral hori Aristomaka eta Areterengana joan zela, bere plana arriskuan jarriko ote zuten beldur zela iradokiz. (Plutarko, Dion, 56).
- ↑ Kornelio Nepote, Dion, IX. 4
- ↑ Plutarko, Dion, 56, 6; 57, 1-5.
- ↑ Platon, VII. gutuna, 334. C, D
- ↑ Haur hau, bere izena ezagutzen ez bazen ere, Platonek aipaturiko hirugarren erregea delako hipotesia planteatu da. Dionen seme honek, Platonen arabera agintea hartu behar zuen, Dionisio I.aren seme Hiparinorekin eta Dionisio II.arekin berarekin batera. Honek azal lezake zergatik Platonek, bere epistolan, Dionen semeari buruz hitz egiten duen bizirik balego bezala; gazteak, ordea, bere buruaz beste egin zuen VIII. gutunaren unean (Muccioli, 1999, 378-380 orr.).
- ↑ Plutarko, Dion, 57. 3
- ↑ Plutarko, Dion, 58. 4, 5
- ↑ Muccioli, 396, 396 orr.
- ↑ Orsi, Plutareo, 387 or., 258 zk; Muccioli, 1999, or. 396, zk. 1008.
- ↑ Plutarko, Timoleon 34. 1-4
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen mailako iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren mailako iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Colonnese, Plutarkoren aukerak: greko ilustreen bizitza idatzi gabekoak, L'ERMA di BRETSCHNEIDER, 2007, ISBN 978-88-826-5424-5.
- Finley, Moses I., Antzinako Siziliako historia, 5. arg., Bari-Erroma, Laterza Editore, 1998 [1968], ISBN 88-420-2532 qui.
- Muccioli, Federicomaria, Dionisio II: historia eta literatur tradizioa, CLUEB, 1999, ISBN 978-88-491-1245-0. Chiara
- Sanders, Lionel Jehuda, The Legend of Dion, Dundurn, 2008, ISBN 978-14-597-1132-7.