Antonio Molina
Antonio Molina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Molina de Hoces Castillo Hidalgo |
Jaiotza | Huelin (en) , 1928ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1992ko martxoaren 18a (64 urte) |
Hobiratze lekua | cementerio de Fuencarral (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Odeon |
Antonio Molina de Hoces, (Málaga, 1928ko martxoaren 9a - 1992ko martxoaren 18a ) flamenko eta koplako Espainiar abeslari andaluziarra izan zen. Aktorea bezala ere lan egin zuen. Ahots altu eta estilo imitaezin batekin, ospe handiko abeslaria, antzerki eta ikuskizun askotan parte hartu zuen, hortaz gain filme askoren protagonista izan zen, non bere ahots trebetasuna erakargarri nagusia zen. Bere seme askok abeslariak ere bilakatu ziren, Molina familia bezala ezatua.
Disko ugari grabatu zituen, eta flamenko- eta kopla-interprete ospetsuenetako bat izan zen. Antonio Molinaren abesti ezagunenak Soy minero eta Adiós a España izan ziren. Hainbat film egin zituen: El pescador de coplas (1953, Kopla-arrantzalea), Esta voz es una mina (1955, Ahots hau pagotxa da) eta La hija de Juan Simón (1957, Juan Simónen alaba).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere jatorri xumearen ondorioz, haurtzarotik lan txikietan lan egiten zuen abesti espanoletara zaletzen zen bitartean.
Hamalau urtekin Madrilera mugitzen da bere karrera musikalean lehenengo pausoak emanez. Radio España 1949ean artista berrientzako txapelketa irabazi ostean, disko bat grabatzea lortzen du El agua del avellano edo El macetero bezalako abesti ospetsuekin, azken honek filme labur baten izena izan zen, zinemarekin edukitako lehenengo kontaktua.
1952an Fuencarraleko antzerkian debutatzen du Así es mi cante izeneko ikuskizunarekin. Bere abestien irrati difusioari esker, arrakasta handia izan zuen bere estilo bereizgarria zela eta, ahots garden eta falsetto bereziarekin, publiko eta entzuleen onarpen handia eduki zuen.
1954an bere ikuskizun propioa sortu zuen, Hechizo, Calderón antzerkian debutatuz. Hortaz gain, 1965 urterarte filme ugariren protagonista izan zen, horien artean, El pescador de coplas, Esa voz es una mina eta El Cristo de los Faroles. Café de Chinitas eta Puente de coplas filmetan Rafael Farinarekin agertzen zen.
Bere abesti ospetsuena Soy minero da, baina bere errepertorio zabalean beste abesti arrakastatsuak daude, hala nola, Adiós a España, Soy un pobre presidiario, Cocinero, cocinero, María de los Remedios, Ángela del alma mía edo Yo quiero ser mataor.
1986ean antzeztokietara bueltatzen da.[1] 1990ean, Juanito Valderrama bezalako beste adiskide batzuekin Platino diskoa jasotzen du bere ibilbide artistikoaren aitorpen modura. Urte bat lehenago espektakuloaren mundua uztera behartua izan zen, biriketako fibrosia diagnostikatu baitzioten, bere heriotzararte okertu zena. Bere agurra herriaren afektu eta maitasun harrera jendetsua bilakatu zen.[2]
1952tik Ángela Tejedor izan zuen emaztetzat, Antonio Molina artista-familia saga baten sortzailea izan zen. 8 seme eduki zituen, haien hartean Ángela, Paula, Miguel, Mónica eta Noel, antzezpenean eta musikaren munduarekin loturikoak, Antonio, Juan Ramón eta José Alberto ezik. Bere hiloba Olivia Molina aktorea ere da.
Angela, bere alaba, bere abesti kopla ezagun asko abestu zituen Jaime Chávarriren Las cosas del querer .
Fuencarraleko hilerrian ehortzi zuten, Madrilen. 2002 urtetik artistaren estatua bat, Santiago de Santiago eskultoreak eginikoa, malagako plazaren erdian dago, bere heriotzaren hamargarren urteurrenaren omenaldi bezala, Molina familia ia osoa bilduz.
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
|
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El macetero. Cortometraje (1951)
- El pescador de coplas, Antonio del Amo (1953).
- Esa voz es una mina, Luis Lucia (1955).
- Malagueña, Ricardo Núñez (1956).
- La hija de Juan Simón, Gonzalo Delgrás (1957).
- El Cristo de los Faroles, Gonzalo Delgrás (1958).
- Café de Chinitas, Gonzalo Delgrás (1960).
- Puente de coplas, Santos Alcocer (1965).
- Canciones de nuestra vida, Eduardo Manzanos Brochero (1975).
- Andalucía chica, José Ulloa (1987).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Actuación en Galas de sabado (TVE): Adiós a España
- (Gaztelaniaz) Emisión de La hija de Juan Simón en "Cine de barrio", con Mónica Molina (TVE, 10/09/2011)
- (Gaztelaniaz) Obituario en El País (19/03/1992)
- (Gaztelaniaz) "¿Se ahoga o no se ahoga?". Manuel Vázquez Montalbán en El País (19/03/1992)
- (Gaztelaniaz) Perfiles flamencos
- (Gaztelaniaz) Ficha en IMDB