Edukira joan

Annuminas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Annuminas, elfoeraz "mendebaldeko dorrea" esan nahi duena, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko toki bat da. Toki honen istorio laburra, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Arnor erresumaren hiriburua zen, Nenuial aintziraren ertzean. Arnor zatitu ondoren, bertan behera utzia izan zen, eta Elendilen etxearen heredentzia ziren objektuak (Annuminaseko zetrua eta palantirretako bat), Fornostera pasa ziren, Arthedain erresuma berriko hiriburura, aipaturiko leinuko erregeekin batera. Elessarren erregealdian, Annuminas berriztua izan zen, eta, berriz, Iparraldeko Erresumako hiriburu bihurtu zen.