Edukira joan

Amparo Sánchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amparo Sánchez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmparo Mercedes Sánchez Pérez
JaiotzaAlcalá la Real1969ko irailaren 24a (55 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, musikaria, idazlea, disko-ekoizlea eta kultura-kudeatzailea
KidetzaAmparanoia
Musika instrumentuaahotsa
gitarra akustikoa

amparosanchez.info
IMDB: nm1965630 Facebook: amparosanchez17 Twitter: amparosanchez Instagram: amparosanchezcantaora MySpace: amparotucsonhabana Musicbrainz: 0889ba7a-7227-41aa-bf52-47a4052c12f3 Songkick: 2460076 Discogs: 991362 Edit the value on Wikidata

Amparo Mercedes Sánchez Pérez, "Amparo Sánchez" izenaz ezaguna (Alcalá la Real, Jaén, 1969ko irailaren 24a) espainiar abeslaria, kantautorea, idazlea, musika mestizajearen aitzindaria eta feminista da.[1]

Lehen urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcalá la Realen jaio zen, baina Granadan hasi zen abesten bere lehen musika taldea izan zen Correcaminosekin.

1993an Madrilera joan zen Magnetic Factoryrekin "Haces bien” izeneko lehen diskoa grabatu zuen. Geroago The Gang taldea sortu zuen.

1995ean, bere gitarra eta abestiak zenbait bertsiori gehituta, Malasaña auzoko zenbait klubetan jotzen hasi zen. La Vacazulekin batera, Ampáranos del blues izeneko taldea sortu zuen; harekin, Espainian zehar bira egin zuen eta Frantziarako bidea urratu, egoitza nagusia Marsellan finkatuz. Inspirazio iturri berriz, Maroko, Essaouira, Granada, Madril eta Marsella bihurtu ziren Amparorentzat.[2]

Talde ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manu Chao eta Radio Bemba Malasañan instalatuta zeuden. Sasio hartan, Amparok Tío Vinagre izeneko tabernan lan egin zuen eta gitarra, kaxoi, eta beste instrumenturen batekin 1997an sortutako Amparanoia taldearen hazia erein zuten .[2]

2000. urtean Mexiko ezagutu zuen: musika, pintura, Frida Kahlo, Chiapas eta mugimendu iraultzailea. 2005ean, bere hiru musikarik lagunduta, hilabete bat igaro zuen La Realidad zapatista komunitatean. Han, Somos viento abestia grabatu zuen.[3]

2008an Amparanoia taldeko partaidetza amaitutzat eman eta bakarlari gisa bide bat egitea erabaki zuen. Bi urtez egositako erabakia izan zelA azaldu zuen elkarrizketa batean. Barkalari urrats hau 2006an Montrealeko kontzertu batean sortu zitzaion egoeraren eraginez hartu zuen. Izan ere, bere musikari askok Kanadako hegaldia galdu egin zuten eta kontrabaxua eta bateria jotzailearekin igo behar izan zuen agertokira.[4]

2000ko hamarkadan San Pedro de Ribesen kokatu zen.[5]

Bakarkako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2010ean bere bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen, Tucson-Habana izenekoa, Amparok osatutako errepertorio akustikoarekin, "La Parrandita de las Santas" abestia salbu, azken hau Mane Ferret kubatar konpositore eta abeslariak egina. Bi etapatan grabatu zen, bata 2007an Tucsonen, Arizonan eta bestea 2009an Habanan. Diskoak Omara Portuondoren kolaborazio bat ere badu.
  • 2012an Alma de Cantaora - Soul Cantaora, editatu zuen,[6] 13 abestiz osotua, bertan kolaborazioak ere izan zituen: : Caléxico (en Muchacho); Bebe (Fuera, fiera); De Pedro (Mujer levántante); Mane Ferret (Vieja pasión eta "Pulpa de Tamarindo"); Arianna Puello (La flor de la palabra), Muerdo (Vueltas), Howe Gelb (Giant Sand taldeko liderra, Free dayn) eta Charlat'58 eta Bongo Botrako ( Alma de cantaora reggae bertsioan). Formatu "akustikoagoa" da, "barnealdera eta kanpoaldera egindako bidaiarekin", planetaren inguruan gertatzen ari dena islatzeko ", abeslariaren hitzetan.
  • 2014an Espíritu del Sol diskoa kaleratu zuen.
  • 2020an BSO La niña y el lobo diskoa kaleratu zuen, bertan jasan zuen etxeko indarkeriari buruz hitz egiten zuen eta bigarren zati bat izango zuela iragarri.[7]

Genero indarkeriaren aurkako salaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an La niña y el lobo liburua argitaratu zuen. Bertan kontatu zuen jasandako indarkeria sexistaren eta gainditzearen historia. Bere bikotekidearengandik, nerabezaroan hasita, 14 urte zituenetik 24 urtera bitartean. 10 urtez jasandako etengabeko tratu txarren esperientzia azaldu zuen.[8]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi seme-alabaren ama da. Lehena Amparo 16 urte zituenean jaio zen.[9] Hamarkada batez, 14tik 24ra, bikotekidearen tratu txarrak jasan zituen. Bere historia kontatu zuen urte batzuk geroago liburuan.

  • 2016ko Meridiana saria berrikuntza eta gizarte gaiekin konpromisoa izateagatik. Bere artea mundua aldatzeko bitarteko gisa ulertzeagatik, emakumea munduan rola aldarrikatzen duten gai feministekin kontatuta.[10] .
  • 2018: Soinu banda ahaldun onena 2018 Progressive Women Awards sarien XXI edizioan, Emakume Progresisten Federazioak emana.[11]

Amparanoiarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • El poder de Machín 1997
  • Feria furiosa 1999
  • Llamame mañana EP 2000
  • Somos viento 2002
  • Enchilao 2003
  • Rebeldía con alegría (álbum recopilatorio). 2004
  • La vida te da 2006
  • Seguiré caminando (álbum en vivo). 2008
  • El coro de mi gente 2017
  • BSO La niña y el lobo Vol.1 2020
Ikus, gainera: «discografía de Amparanoia»
  • Tucson-Habana (2010)
  • Alma de cantaora (2012) (Kasba Music 2012)
  • Espíritu del sol (2014)
  • 2014 La niña y el lobo (Ediciones Lupercalia; Mexiko eta Argentinako Ediciones Boulevard)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) MARTORELLBARCELONA, NÚRIA. (2012-10-05). «Canciones que espolean» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Amparo Sánchez» FanMusicFest (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  3. (Frantsesez) «Amparo Sanchez, la rockeuse assagie» Télérama.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  4. (Gaztelaniaz) CMTV. «CMTV - Biografía de Amparo Sánchez» CMTV (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  5. (Gaztelaniaz) Constenla, Tereixa. (2020-03-10). «Amparanoia graba la banda sonora de su maltrato» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  6. Sanchez, Amparo. (2014). Alma de cantaora. ISBN https://www.youtube.com/watch?v=Dx3wCTAbJI4..
  7. (Gaztelaniaz) Constenla, Tereixa. (2020-03-10). «Amparanoia graba la banda sonora de su maltrato» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  8. (Gaztelaniaz) Lucas, Miguel A. Ortega. «Amparo Sánchez: "Una voz me decía que yo no me merecía eso, que yo no tenía la culpa"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  9. «DateCuenta | Amparo Sánchez» web.archive.org 2016-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  10. Press, Europa. (2016-02-10). «La rectora de la UGR, Carolina Marín o Mariló Rico, Premios Meridiana 2016» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  11. «Inscripción PREMIOS MUJERES PROGRESISTAS 2018» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]