American Gothic
American Gothic | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Grant Wood |
Sorrera-urtea | 1930 |
Izenburua | American Gothic |
Mugimendua | Regionalism (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta beaverboard (en) |
Dimentsioak | 78 () × 65,3 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 61B112 eta 47I15(PITCHFORK) |
Kokapena | |
Lekua | Chicagoko Arte Institutua |
Bilduma | Chicagoko Arte Institutua |
Inbentarioa | 1930.934 |
American Gothic (Gotiko estatubatuarra) Grant Woodek 1930an egindako margolan ospetsua da. Chicagoko Arte Institutuan erakusten da. Lan hau herri kulturaren ikonoa bihurtu da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan honetan bikote bat ikusten dugu, lehen planoan margotuta. Atzean nekazal ingurko etxe gotikoa eta, ziuraski bihitegia ikusten dira. Gizonak sardea du eskuan, lan fisikoaren sinboloa. Emakumea zertxobait atzerago dago, gizonaren aldera begira. Bien jarrera hieratikoa, zurruna da. Dirudienez, irudi hauen bidez, Woodek emakumeen eta gizonen rol tradizionalak adierazi nahi zituen.
Errealitatean, bikotea ez zen benetako bikote: emakumea Nan Wood (1900-1990) zen, margolariaren arrea; gizona, Byron McKeeby (1867-1950), Cedar Rapids (Iowa) herriko aginlaria. Margolana egiteko ere ez ziren bildu, Woodek banan-banan margotu baitzituen.