Ameni Qemau
Ameni Qemau | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVII. mendea | ||
Heriotza | K.a. XVII. mendea ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Dahshur | ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Ameni Qemau Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1743 inguruan gobernatu zuena, Frankeren arabera.
Bere izena ez da Turineko Errege Kanonean agertzen, baina Shtp-ib-Ra agertzen da, dinastiako laugarren erregea eta Amenemhat V.aren semea, dirudienez, Ameni Qemau dena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aurreko erregea izan zen Amenemhat V.aren balizko semea, bi urte inguruko erregealdia baino ez zuen izan Sehetepibra edo Hetepibra tronura iritsi aurretik, bere seme eta oinordekoa izan zena.
Ameni Qemau, Menfiseko nekropolietako bat den Dahshurretik hegoaldera zegoen piramide batean lurperatua izan zen.
Bere garaiko testigutzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere piramidea, bere sarkofagoarekin, Charles Musesek aurkitu zuen 1957an Dahshurren, lakuaren ondoan, beranduago, piramidea, Ahmad Fakhri industu eta aztertu zuen. Bere oinarriaren neurriak, 52x52 metro dira, eta hondakinetan dago. Barnealdeko suntsipena, hilobi lapurrek eginikoak dirudite. 1968an, Maragiogliok eta Rinaldik, sakonago ikertu zuten.
Piramideak, jatorrian, berrogeita hamar metroko altuera zuen. Hondakinetan dagoen arren, azpiegitura askoz baldintza hobeetan dago, eta aztertu ahal izan da. Sarrera, ekialdeko horman zegoen, eta, hil kameraraino iritsi arte, zenbait gela txiki eta eskailera zeharkatzen zituen korridore luze bateraino iristen zen.
Kameren kokapena, Egiptoko XII. dinastia amaiera eta Egiptoko XIII. dinastia hasierako tipikoa da. Harrizko sarkofago handia, momiarentzako zulo bat zuen zati batean, eta ontzi kanopoentzako txikiago batean zetzan: hautsia eta identifikaezinak ziren hezur arrastoekin aurkitu zen. Baliozko gauzen bila, lapurrek, ontzi kanopoen zuloa hautsi zuten. Musesek, txatalen batzuetan, erregearen izena aurkitu zuen: Ameni Qemau. Charles Musesen artxiboak, Kairoko bere etxetik lapurtuak izan ziren.
Bere izena, hilarri txatal batean eta zigilu zilindriko batean idatzia ere aurkitu da, Gebel Zeiteko galena meatze batean, Itsaso Gorriaren ondoan.
Beste hipotesi batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere existentzia, eztabaidatua izan da:
- N. Dautzenbergen arabera, faraoi hau errege zerrendan sartzea, zerrenda bera idatzi zuen eskribaren errepikatze akats baten ondorio da, eta, beraz, 6,12 posizioan agertzen den errege bera bezala hartu behar da. Argudio honek, indarra hartzen du Asiarraren semea agertzen baita (Ameni-Aamu/Qemau) Sehetepibraren titulaturan, eta Amenemhat V.a, Ameni asiarra deitua izan zen.
- Kim Ryholten arabera, Ameni Qemau, bere aurrekoaren, Sekhemkara Amenemhaten semea zen, eta bi urte inguruko erregealdia izan zuen Sehetepibra tronura igo aurretik. Shtp-ib-Ra eta Htp-ib-Ra bi faraoi ezberdin direla uste du.
Aurrekoa Amenemhat V.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Sehetepibra |