Edukira joan

Altaiko poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altaiko ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Errusia  Txina  Kazakhstan
SinonimoakAltaiko zaldia. Oïrotskaïa

Altaiko ponia, (errusieraz: Altaïskaya edo Oïrotskaïa), Asia Erdialdean kokatutako Altai mendi-multzoan garatutako bertako zaldi arraza bat da[1]. Siberiako antzinakoenak diren zaldi arrazen artean dago. Izena,hain zuzen, Altai mendietatik hartu du.

Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Oso landatarra eta iraupen handikoa, mendeetan zehar bere ingurunearen baldintza latzei egokitu da, bertako nomadentzat ezinbesteko baliabidea izanik.

Errusiako Iraultza ondoren zaldi hauek asko gurutzatu ziren kanpoko arrazekin. Haren ondorioz arraza garbiko abere gutxi geratzen da. Oro har arraza garbiko zaldiak kolorez orbaindunak dira. Gurutzaketa hauen ondorioz Altaiko zaldi berria arraza sortu zen.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza zaharra da, eta Mongoliar zaldi zein Hutsul poniekin lotuta dago.

Altaiko ponia Siberiako arraza zaharrenetarikotzat hartzen da, Antzekotasun morfologikoak ditu zenbait Kurganetako ehorzketetan aurkitutako zaldi-hezurdurekin. Esate baterako Pazyryken aurkitutakoak, K.a. V. eta III. mendeetan datatua.

Arrazari buruzko aspaldiko marrazkia

Altai arraza bere bizilekua den Altai mendi-multzoaren eguraldi zakarrak eta baldintza gogorrek moldatu dute. Bertako larrekin bazkaltzen da soilik urte guztian zehar. Bertako mendiko tribu eta nomadek erabiltzeko zaldi aproposa da. Bere hezurdura sendoa da, giharrak, birikak eta bihotza bezala. Urrats segurukoak dira mendiko bidexka malkartsuetan. Arraza garbiko abereak, burua handi samarra dute, bizkar luzea eta hanka motzak. Ohikoak dira koloretan orbandun zaldiak. Hanka eta apatx seguruak ditu ibiltzerakoan.

  • Gorpuzkera. Txikia eta sendoa
  • Altuera: 130 cm eta 140 cm artean soin gurutzera
  • Pisua: 350-400 kg.

Arrazaren egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Altaiko poniak zamabereak bezala erabiliak

Altai zaldia gaur egun nahiko bakana da jatorrizko forman. Eskualdean bizi diren zaldi gehienak gurutzatuak dira. 2003an, 3.190 arraza garbiko abere baino ez ziren zenbatu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/altai/

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]