Alrisha
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Pisces |
Igoera zuzena | 02h 02m 02.81972s |
Deklinazioa | +02° 45′ 49.5410″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 3.82 (+4.33 + 5.23) |
Distantzia | 139 ± 1.6 au (46.2 ± 0.5 pc) |
Izar sailkapena | A0pSiSr + A3m |
Beste izendapenak | |
Alrisha edo Alrischa (α Psc/α Piscium/113 Piscium), Pisces konstelazioan dagoen izar bitar bat da. Bere izena arabierazko الرشآء al-rišā’tik dator eta '(putzuko) soka' esan nahi du. Gure eguzki-sistematik 139 argi-urteko distantziara dago.
Sistema osatzen duten bi izarrak sekuentzia nagusiko izar zuriak dira, gaur egun, elkarrengandik 1,8 arku segunduko distantzia dagoelarik. Izar nagusia, Alrisha A (HD 12447) +4,33ko itxurazko magnitudea du eta A0 espektru motakoa da; bere laguna, Alrisha B (HD 12446), +5,23ko magnitudekoa, A3m espektro motakoa da. Lehenak 9500 kelvineko tenperatura du eta gure eguzkia baino 31 aldiz argitsuagoa da. Bigarrena bere laguna baino 900 kelvin hotzagoa da, eta gure eguzkia baino 12 aldiz argitsuagoa da. Euren hurrenez hurrengo masak 2,3 eta 1,8 eguzki masa dira. Bi izarretako bakar batek ere ez du azkar biratzen, eta, horren ondorio, izar kimikoki bereziak dira. Alrisha A Ap izar bat da, Lurrarena baino 1000 handiz handiagoa den eremu magnetikoa duena. Alrisha B, bere aldetik, lerro metalikodun izar bat da, Am izar bat.
Sistemaren orbita periodoa 700 urte baino gehiagokoa da. Bi izarren arteko bataz besteko distantzia 120 unitate astronomikokoa da, baina orbitaren eszentrikotasunak bien arteko tartea 50 eta 190 unitate astronomiko artean aldatzea eragiten du. Hurbilketarik handiena 2060an gertatuko da. Era berean, izarretakoren bat edo biak izar bitar espektroskopikoak izan daitezke.