Almucs de Castelnau
Almucs de Castelnau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1140 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 1184 (egutegi gregorianoa) (43/44 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Trobairitza, musikagilea, poeta eta idazlea |
Mugimendua | Erdi Aroko musika trobadore eta trobairitzen poesia |
Almucs de Castelnau edo Castelnou (1140 – 1184) Proventzako hiri bateko trobadorea izan zen. Bere izena Almuc, Amucs, Almois, Almurs edo Almirs bezala ere idazten da.
Kontserbatzen den Almucsen lan bakarra "Iseut Capiokoarekin olerki trukeak " da, beste trobadore bat. Textua kantutegitan banatzen da. Bertan Iseutek Almucsi, Gigo barkatzeko erregutzen dio; honek bere aurka falta handi bat egin baitzuen.
Identifikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Almodis de Caseneuve
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Almucs Almodis de Caseneuverekin identifikatua ere bada. Kronologikoki, Almodis eta Almucs garaikideak izango lirateke eta Caseneuveko jaunek beste trobadore batzuekin erlazioa zutela dokumentatu dute. Almodis Guiraut I Simianekoaren emaztea izan zen, Apt y Gordes gobernatu zuena; berarekin lau seme izan zituen. Ezkontza 1151n ospatuko zen seguruenik.
Guigo Randonen emaztea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Posiblea da Almucs Guigo de Castelnou de Randonen emaztea izatea, hau 1200. urte inguruan nabarmendu zen.