Alfontso II.a Aragoikoa
Itxura
Alfontso II.a Aragoikoa Kastoa edo Trobadorea[1] (Huesca, 1157 – Perpignan, 1196ko apirilaren 25a) Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1162 – 1196).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Ramon Berenguer IV.a Bartzelonakoa eta Petronila Aragoikoa zituen. Ramon Berenguer jaioa, izenaz aldatu zuen Bartzelonako konderria eta Aragoiko Erresuma batu zuenean. 1167 eta 1173 artean Proventzako kondea ere izan zen. Kataluniako historialari abertzaleek bere erreinaldia deskribatzeko l'engrandiment occitànic edo "Pirinioetako batasuna" bezalako esamoldeak erabili dituzte.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfontso VII.a Gaztelakoaren alaba Antsa (1155 edo 1157 - 1208) ezkondu eta zortzi seme-alabak izan zituzten:
- Konstantzia, lehendabizikoz Emeriko Hungariakoa eta bigarrenez Federiko II.a Hohenstaufen enperadorea ezkondu zuena.
- Leonor, Raimundo VI.a Tolosakoa ezkondu zuena.
- Petri, oinordekoa.
- Dolça, moja
- Alfontso, Proventzako kondea.
- Fernando, Montearagóngo abatea
- Ramon Berenguer
- Antsa, Raimundo VII.a Tolosakoa ezkondu zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Petronila Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1162 – 1196 |
Ondorengoa Petri II.a Aragoikoa |
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |