Alexandre Ribot
Alexandre-Félix-Joseph Ribot (Saint-Omer, 1842ko otsailaren 7a - Paris, 1923ko urtarrilaren 13a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1892tik 1893ra, 1895ean, 1914an eta 1917an.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidea ikasi zuen Parisko Unibertsitatean eta abokatu lanbidea egin zuen. 1877an politikan sartu eta diputatu hautatu zuten.
1892ko azaroan izendatu zuten lehen aldiz lehen ministro, baina 1893ko martxoan eman zuen dimisioa, Ganberak aurrekontuari egindako zuzenketak atzera bota ondoren. 1895eko gobernu laburrean Errusiarekin aliantza bat iragarri ahal izan zuen. Gobernuak dimisioa eman behar izan zuen Madagaskarrerako bigarren espedizioa gaizki erabiltzeagatik.
1914ko ekainean kargura itzuli zen egun gutxirako eta dimisioa eman zuen erradikal sozialisten babesa jaso ez zuelako. Azken agintaldia 1917an izan zuen. Azken agintaldia 1917an izan zuen, Lehen Mundu Gerran. Nivelleren erasoak porrot egin zuen eta soldaduen matxinada izan zen.