Alexander R. Todd
Itxura
(«Alexander Robertus Todd» orritik birbideratua)
Alexander Robertus Todd (Glasgow, Eskozia, 1907ko urriaren 2a - Oakington, Cambridgeshire, 1997ko urtarrilaren 10a) eskoziar biokimikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944-1971 urteetan Cambridgeko Unibertsitateko Kimika Organiko saileko irakaslea izan zen, eta E eta B1 bitaminen sintesia egin zuen. 1955. urtean B12 bitaminaren edukia aurkitu zuen eta entzimei buruzko ikerketa sakonak egin zituen. 1957. urtean Kimikako Nobel saria eskuratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]