Aleksandr Stepanovitx Popov
Aleksandr Stepanovitx Popov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Krasnoturyinsk (en) , 1859ko martxoaren 4a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusia |
Heriotza | San Petersburgo, 1905eko abenduaren 31 (juliotar egutegia) (46 urte) |
Hobiratze lekua | Literatorskie mostki (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Perm Theological Seminary (en) Faculty of Physics and Mathematics of the Saint Petersburg University (en) |
Hezkuntza-maila | candidate of Sciences in Physics and Mathematics (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea, ingeniaria eta pedagogoa |
Enplegatzailea(k) | Saint Petersburg State Electrotechnical University (en) |
Jasotako sariak | |
Aleksandr Stepanovitx Popov (Turinskiye Rudniki, Perm, Errusia, 1859ko martxoaren 16greg./martxoaren 4ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1906ko urtarrilaren 13agreg./1905eko abenduaren 31jul.) errusiar fisikaria eta ingeniaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sobietar Batasun ohian irratiaren asmatzailetzat hartua izan da. Izan ere, G. Marconi italiar asmalariaren berririk izan gabe egin zuen lehenengo irrati-hargailua (1896).
1877an matematika-ikasketak egiten hasi zen San Petersburgoko Unibertsitatean. Berehala hasi zen ingeniaritza elektrikoan lan egiten, hain zuzen ere, gerraontzietarako tresna elektrikoak egin behar zituzten ikasleei eskolak ematen. Garai horretan ezagutu zituen H. Hertz alemaniar fisikariaren ikerketak (uhin elektromagnetikoak).
1895ean eguratsaren nahasketa elektrikoak aztertu zituen, eta sari bat eman zioten ekaitzak antzematen zituen tresna bat asmatzeagatik. 1896an uhin hertziarren igorpena frogatu zuen. Urte berean X izpiei buruzko azterketak egin zituen.
Errusiar armadarekin batera zenbait aurrerapen egin zituen, eta hark egindako irrati bidezko komunikazioek gero eta leku zabalagoa hartu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Stepanovitx Popov |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.