Edukira joan

Aleksandr Samsonov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Samsonov

Bizitza
JaiotzaAndriyivka (en) Itzuli1859ko azaroaren 14a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaWielbark (mul) Itzuli1914ko abuztuaren 30a (54 urte)
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaNikolaevskaya Cavalry school (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Armada Inperiala
GraduaGeneral of the Cavalry (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Aleksandr Samsonov (errusieraz: Алекса́ндр Васи́льевич Самсо́новtranslit.: Aleksandr Vasilievitx Samsonov) (Andreevka, Errusiar Inperioa, 1859ko Azaroaren 14aWillenberg, Ekialdeko Prusia, Alemaniar Inperioa, 1914ko Abuztuaren 30) Errusiar Armada Inperialean zalditeria ofiziala izan zen, Errusia-Japonia gerran eta Lehen Mundu Gerran jeneral gradu militarrera iritsi zena. Azken honetan Errusiar Bigarren Armadaren agintaria izan zen gerraren hasieran. Tannenbergeko guduan inguratuta geratu zen alemaniarren 8. armadak erasotuta eta porrot katastrofikoa jasan izan zuen. Hondamendiagatik lotsatuta eta Nikolas II.a Tsarraren haserrearen beldur, bere buruaz beste egin zuen bere armadak alde egiten zuen bitartean.

Lehen Mundu Gerra baino lehenagoko karrera militarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiar Inperioaren Kherson Gubernazioan jaio zen 1859an, gaur egun Ukrainaren parte den lurretan. 18 urterekin Kieveko Vladimir Kadeteen Gorputzean eta eliteko Nikolaev Zalditeria Eskolan graduatu ondoren, Errusiako Armada Inperialean sartu zen 12. Husar Erregimentuaren korneta gisa. 

Samsonov Errusiar-Turkiar Gerran borrokatu zuen, 1877–78 urteen artean.[1] Gerraren ostean San Petersburgoko Nikolaevski Akademia Militarrean ikasketa gehiago egin zituen. 1888ko Azaroaren 4an 20. Infanteria Dibisioko agintaritzaren laguntzaile nagusi izendatu zuten, eta 1885eko Uztailaren 10etik 1889ko Otsailaren 4ra, Kaukasoko Granadero Dibisioaren Estatu Nagusiaren aholkulari gisa lan egin zuen.[2] 1890eko Martxoaren 11tik 1896ko Uztailaren 26ra arte Varsoviako Distritu Militarrean hainbat lan egin zituen eta ondoren Elisavetgrad Zalditeria Eskolako komandante izendatu zuten. Boxerren matxinadan (1900. urtean) zalditeria unitate bat zuzendu zuen. Aurrerago, Errusiar-Japoniar Gerran (19041905), Samsonovek Ussuri Siberiako Kosakoen Dibisioan zalditeria-brigada baten agintaritza lortu zuen. Telissuko guduan Japoniaren aurka jasotako porrotaren ostean Siberiako Lehen Armada Gorputzaren zalditeria osoaren agintari izendatu zuten. Handik gutxira haren unitateek Liaoyangeko guduan errusiar armadaren hegalak babestu zituzten. Borroka hauetan erakutsitako errekurtsoen ondorioz agintari energetiko eta kapaza gisa goraipatu zuten batzuek, beste batzuek haren gaitasun estrategikoak kritikatu egin arren. Honekin ere, ikusten da ez zeukala esperientzia nahiko hamahiru dibisioko armada bat zuzentzeko, Lehen Mundu Gerran egingo zuen bezala.[1]

1906an Samsonov Varsoviako Distritu Militarraren Estatu Nagusiaren burua izendatu zuten eta 1909an Errusiar Turkestaneko komandante izan zen. Semiretxye Kosakoen komandantea izan zen baita.

Errusiako Bigarren Armadaren agintaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samsonov jenerala gerra piztean.

Lehen Mundu Gerraren hasieran, Samsonovek Ekialdeko Prusiako ofentsiban parte hartu behar zuen Errusiar Bigarren Armadaren agintea jaso zuen.[1] Haren aurka Alemaniar 8. Armada zegoen, Maximilian von Prittwitz jeneralaren agindupean.[1] Samsonoven armadak Ekialdeko Prusiako hego-mendebaldean poliki-poliki aurrera egin zuen, Paul von Rennenkampfen Errusiar Lehen Armadarekin elkartzeko helburuarekin. Lehen Armadak Ekialdeko Prusian barrena aurreratzen zegoen baita, ipar-ekialderantz. Hala ere, bien arteko komunikazio faltagatik eta agintaritza nagusiaren urruneko kokapenagatik elkarren arteko koordinazioa oztopatu zuen.[1]

Historiografian aipatu da koordinazio arazoen beste faktore bat Samsonov eta von Rennenkampf-en arteko erlazio txarrak izan zela. Aurkakotasun honen oinarria Liaoyangeko gudua eta gero eman zen afera batean zegoela esan da. Honetan Samsonovek eta Rennenkampf-ek elkarren aurka zuzenean borrokatu zuten tren geltoki batean eta handik aurrera bizitzarako etsaiak izan ziren.[1] Hala ere, istorio honen oinarrizko iturria gisa Max Hoffman identifikatu dute; Alemaniar 8. armadan koronela garai hartan. Hoffmanek lehen mailako iturriak ezagutzen zituela aldarrikatu zuen, hala ere, Rennenkampf-ek garai hartan jasan zituen zauriak bere istorioaren aurka egiten dute. Dirudienez, Hoffmanek istorio hau lehen aldiz partekatu zuen gerra planifikatzera zuzenduta zegoen saio batean, Rennenkampf Samsonoven laguntzara mugituko ez zela justifikatzeko. Koronelak 8. armada aske zela bere botere guztia etsaiaren armada bakarraren aurka zuzentzeko argudiatu zuen, atzegoardiatik zetorren kontraeraso baten beldurrik gabe.[3] Hoffmanen argudioak egiazkoak ala gezurrezkoak zirela ezin baditugu zehaztu ere, haren aldarrikapenak guztiz bete egin ziren.

Tannenbergeko gudua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rennenkampfen Errusiako Lehen Armadak Alemaniar 8. Armadarekin topo egin zuen lehena izan zen, Gumbinnengo guduan garaipen txiki bat lortuz. Hala ere, gaur egun alemaniarrentzat porrot txiki bat izan zela dakigun arren, garaian porrot ikaragarri gisa identifikatu zuten, Ekialdeko Prusiarako bidea zabalik uzten zuena. Porrot "katastrofiko" honengatik von Prittwitz eta bere Estatu Nagusiak bere posizioa galdu zuten. Prittwitzen ordez Paul von Hindenburg (aurrerago Mariskala) eta Erich Ludendorff jeneralak zuzendari izendatu zituzten. Hindenburg eta Ludendorff Ekialdeko Frontean iritsi eta gutxira Samsonoven tropen aurka erasotzea erabaki zuten, 8. armadak zeukan guztiarekin. Hindenburg eta Ludendorffen proposaketak boterea lortu zuen errusiarren mezuak harrapatzean, era zaharrean garraiatzen zirenak (zaldiz, ez telegrafoz). Hauek Rennenkampf-en aginteko tropek guduaren lekura denboran iristea ezinezkoa izango zutela aldarrikatzen zuten. Samsonovek idatzitako aginduak harrapatu zituzten baita, haren aurkako mugimenduak erraztuz. Bien arteko lehen talka Abuztuaren 22an hasi egin zen. Lehen sei egunetan errusiarrek nagusitasuna izan zuten, nagusiki haien zenbakiak askoz handiagoak zirelako. Hala ere, Abuztuaren 29rako Alemaniako tropek Samsonoven Bigarren Armada Allenstein eta Willenberg arteko basoan inguratu zituen. Jarraian gertatutako erabateko errusiar porrota "Tannenbergeko gudua" izena jaso zuen, Hindenburgek emandakoa, bost mende lehenago Zaldun Teutonikoek jasotako porrot baten omenez, 1914ko borroka-lekutik hurbil geratzen zena.

Atzerakada eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samsonovek bere armada erretiratzen saiatu zuen, hala ere, bidegurutze batean inguratuta, alemaniar tropek haren soldadu gehienak hil ala harrapatu zituzten. Hasierako 150.000 soldadu errusiarrengatik soilik 10.000 inguru ihes egitea lortu egin zuten. 92.000 gerra-preso erori ziren, eta hasierako 600 errusiar kanoien artean, 300-500 inguru alemaniarren eskuetan geratu ziren. Errusiar hildako/desagertuak 30.000 ingurukoak izan ziren.[1]

Samsonov eta haren ofizial agintarien talde txiki batek inguratzetik ihes egiten saiatu zuten, hasieran zaldiz eta aurrerago oinez gauez zingirez betetako lurretan. Samsonovi entzun zioten hainbat aldiz kexaka "Tsarrak nigan konfiantza zeukan. Nola hitz egingo dut berarekin hondamendia hau eta gero?" Willenbergeko herrira iritsi ziren gau bete-betean, alemaniarrek heldutakoa. Goizeko 01:00ean Samsonovek bere taldetik alde egin zuen alboko baso batera. Tiro bat entzun egin zen. Errusiarrek ez zuten haren gorpua aurkitu eta arazorik gabe ihes egitea lortu zuten. Max Hastings historialariak aipatzen du nola Samsonov pertsona asmatikoa zen, haren ihesia zaildu egin zuen beste faktore bat.[4][1]

Alemaniarren talde batek aurkitu zuen bere gorpua azkenean, buruan tiro batekin eta errebolber bat bere eskuan. Alemaniarrek Willenbergen hilobiratu zuten, hala ere, 1916an Gurutze Gorriaren laguntzaz bere alargunak Errusian hilobiratzea lortu zuen.

Jasotako ohoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Santa Aneren Ordena, 4. gradua(1877)
  • San Estanislaoren Ordena, 3. gradua (1880)
  • Santa Aneren Ordena, 3. gradua (1885)
  • 2020an hil zen link=San Stanislav Ordena San Estanislaoren Ordena, 2. gradua (1889)
  • Santa Aneren Ordena, 2. gradua (1892)
  • San Vladimirren Ordena, 4. gradua (1896)
  • San Vladimirren Ordena, 3. gradua (1900)
  • San Estanislaoren Ordena, 1. gradua ezpatekin (1904)
  • Santa Aneren Ordena, 1. gradua (1905)
  • San Jurgiren Urrezko Ezpata (1906)
  • San Vladimirren Ordena, 2. gradua (1906)
  • San Jurgiren Ordena, 4. gradua (1907)
  • Arrano Zuriaren ordena, ezpatekin (1909)
  • San Alexander Nevsky-ren Ordena (1913)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h (Ingelesez) Tuchman, Barbara. (2014). The Guns of August. Random House Trade.
  2. Kowner, Rotem. (2005). Historical Dictionary of the Russo–Japanese War. The Scarecrow Press, 341-342 or..
  3. (Alemanez) Hoffman, Max. (1926). Tannenberg, wie es wirklich war. Verlag für Kulturpolitik.. OCLC .175071485.
  4. Max, Hastings,. (2014). 1914, el año de la catástrofe. Crítica ISBN 978-84-9892-627-9. PMC 879782929. (Noiz kontsultatua: 2022-05-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]