Albert-Ernest Carrier-Belleuse
Itxura
Albert-Ernest Carrier-Belleuse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Albert-Ernest Carrier de Belleuse |
Jaiotza | Anizy-le-Château, 1824ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Sèvres, 1887ko ekainaren 3a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Saint Germain-en-Laye Old Communal Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise-Anne Adnot (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | David d'Angers |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lantokia(k) | Frantzia eta Belgika |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Albert-Ernest Carrier-Belleuse (Anizy-le-Château, 1824ko ekainaren 12a – Sèvres, 1887ko ekainaren 3a) frantziar eskultorea izan zen.
Urregintza ikasten hasi zen eta Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Bere lanak oso moldakorrak dira eta askotan atzerrian lan egin zuen, Ingalaterran 1850etik 1855era, eta Bruselan 1871n. Auguste Rodin izan zuen laguntzaile 1864tik 1870era, eta biak elkarrekin joan ziren Bruselara 1871n.
Terrakota asko egin zituen eta brontzean ere lan egin zuen. 1862an Arte Ederren Elkarte Nazionalaren sortzaileetako bat izan zen eta 1876an Sèvresko Fabrika Nazionaleko zuzendari artistiko izendatu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Carrier-Belleuseren bustoa, Auguste Rodinek egina
-
Mihai Viteazulen zaldizko estatua, Bukarest
-
Marie Carrier-Belleuse, 1859
-
Diadema bat duen emakume baten bustoa, c. 1860–1870
-
Harmonia
-
Hebe lotan c. 1869
-
Leda eta beltxarga, c. 1870
-
Psike, 1872
-
Itsas ninfa, Paris, 1874
-
Bakante bat, 1863
-
André Masséna, Niza, 1869