Adam Peaty
Adam George Peaty (Uttoxeter, Staffordshire (Erresuma Batua), 1994ko abenduaren 28a) britainiar igerilaria da, bular-igeriketa estiloan espezializatua.
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina irabazi zituen:
100 m bular proban, urrezko domina irabazi, eta Munduko errekorra (ME) ezarri zuen 57,13ko denborarekin, Cameron van der Burgh hegoafrikarra (zilarrezkoa, 58,69koarekin) eta Cody Miller estatubatuarra garaituz (brontzezkoa, 58.87koarekin).
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.29,24ko denborarekin, AEBren atzetik (urrezkoa, 3.27,95ekoarekin) eta Australiari aurre hartuz (brontzezkoa 3.29,93koaz). Hauek osatu zuten Erresuma Batuko taldea: Chris Walker-Hebborn, Adam Peaty, James Guy eta Duncan Scott-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina eskuratu zituen:
100 m bular proban, berriro, urrezko domina irabazi zuen 57,37ko denborarekin, Arno Kamminga herbeheretarra (zilarrezkoa, 58,00koarekin) eta Nicolò Martinenghi italiarra garaituz (brontzezkoa, 58,33koarekin).
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.27,51ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.26,78ko denborarekin ME) eta Italiakoaren aurretik (brontzezkoa 3.29,17koarekin). Erresuma Batuko taldekideak hauek izan ziren: Luke Greenbank, James Guy, Duncan Scott, Adam Peaty eta James Wilby.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, urrezkoa irabazi, eta Munduko errekorra (ME) ezarri zuen Erresuma Batuko taldearekin, 3.37,58ko denboraz, Txinako taldea (zilarrezkoa 3.38,86ko denborarekin) eta Australiakoa garaituz (brontzezkoa, 3.38,95ekoarekin); hauek osatzen zuten taldea: Kathleen Dawson, Adam Peaty, James Guy, Anna Hopkin eta Freya Anderson-ek.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, zilarrezko domina eskuratu zuen 100 m bular proban.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
100 m bular, ME, gizonezkoa[3] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[4] | |
2020 | Tokio Japonia |
100 m bular, gizonezkoa[5] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[6] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m lau-estiloko erreleboa ME,mistoa[7] | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 100 m bularra |
Gainerako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortzi urrezko domina lortu ditu Munduko txapelketetan, eta hamasei urrezko domina, Europako txapelketetan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Adam George Peaty» olympedia.org 2021-10-07an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Adam Peaty" Olympics.com 2021-10-18an begiratua
- ↑ Igeriketa, 100 m bular, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 m bular, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko errelebo mistoa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- 1994ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Staffordshire konderriko jendea
- Erresuma Batuko igerilariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako igerilariak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako igerilariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak igeriketan
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako igerilariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Erresuma Batuko urrezko dominadun olinpikoak