Abuztuaren 28
Itxura
Abuztuaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeigarren eguna da, 241.a bisurteetan. 125 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1974 – Jose Antonio Garmendia "Tupa" eta Josemari Arruabarrena "Tanke" ETAko kideak tirokatu zituen Polizia frankistak Donostiako Zuzenbide fakultatearen aurrean kontrol batean. Garmendia larri zauritu zuten garunean.
- 1978 – ETAk Alfonso Estevas Guilmain poliziako inspektorea erail zuen Hondarribian, eta Aurelio Salgueiro López goardia zibila Arrasaten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1521 – Turkiarrek garaiko Bulgariako hiriburua zen Belgrad hartu zuten.
- 1849 – Hilabete bateko sitiatzearen ostean, Venezia, bere burua independente aldarrikatu zuena, Austriarekin batu zen.
- 1903 – Harley-Davidson Motor Company enpresa sortu zen Estatu Batuetan.
- 1910 – Montenegroko Erresuma aldarrikatu zuten.
- 1916 – Lehen Mundu Gerra: Alemaniak gerra deklaratu zion Errumaniari eta Italiak Alemaniari. Tropa errumaniarrak Hungarian sartu ziren.
- 1920 – Emakumeen boto eskubidea onartu zen Estatu Batuetan.
- 1963 – Eskubide zibilen aldeko manifestazioa Washingtonen: Martin Luther King Jr.-ek I Have A Dream (Nik amets bat dut) hitzaldia eman zuen.
- 1988 – Erakusketa bateko hegazkin italiarren arteko aire istripua gertatu zen Rammstein-en (Alemania). 70 hildako eta 400 zauritu larri izan ziren.
- 2004 – Shaukat Aziz lehen ministro izendatu zuten Pakistanen.
- 2016 – Azadiya Welat, kurdueraz idatzitako egunkari nagusia, debekatu egin zuten.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1948 – Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren Rope filma estreinatu zen.
- 1998 – Eugene Brady zinema zuzendariak zuzendu eta Donal McCann, Pierce Brosnan, Hill Harper, Aislín McGuckin eta Niall Tóibín aktoreek antzeztutako The Nephew filma estreinatu zen.
- 2003 – Alfonso Cuarón mexikar zinema zuzendariak zuzendu eta Sandra Bullock eta George Clooney aktoreek antzeztutako Gravity filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1789 – William Herschelek Saturnoko Mimas ilargia aurkitu zuen.
- 1845 – Scientific American aldizkariaren lehen alea irten zen Estatu Batuetan.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1724 – Agustín Lezo, gipuzkoar elizgizona, Iruñeko apezpiku eta Zaragozako artzapezpikua, Liman (h. 1796).
- 1796 – Charles Belzuntze, Belzuntze bizkondea, erbestean jaiotako euskal idazlea (h. 1872).
- 1846 – Agustín Pérez Soriano, nafar musikagilea (h. 1907).
- 1877 – Javier Gorosterratzu, nafar elizgizon eta historialaria (h. 1936).
- 1894 –
- Bernard Artigau, zuberotar hegazkinlaria, Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan Frantziaren alde borrokatu zuena (h. 1968).
- Jose Maria Franku, gipuzkoar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1971).
- 1896 – Léopold de Folin, frantziar ozeanografo, malakologista eta Biarritzeko itsas museoaren sorreraren aitzindaria (h. 1896).
- 1897 – Kattalin Agirre, lapurtar mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea (h. 1992).
- 1898 – Andrés Tuduri, gipuzkoar futbolaria eta Espainiako Atletismo Federazioaren presidentea (h. 1967).
- 1920 – Juan Zelaia, gipuzkoar enpresaburua eta euskaltzalea (h. 2016).
- 1927 – Izaskun Arrue, arabar irakasle eta erizaina, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua (h. 2016).
- 1931 – José Agustín Ganuza, nafar apaiza.
- 1934 – Eskarne Aroma, bizkaitar euskara-irakaslea, bikoiztailea eta aktorea (h. 2021).
- 1936 – Agustin Asenjo, nafar pilotari amateur ospetsua.
- 1950 – Francisco Egea, gipuzkoar ingeniari eta politikaria (h. 2021).
- 1957 – Jon Ortiz de Urbina, bizkaitar euskal hizkuntzalaria.
- 1961 – Garbiñe Mendizabal, gipuzkoar politikari eta eusko legebiltzarkidea.
- 1965 – Blanca Lacambra, gipuzkoar atleta ohia, distantzia motzetan aditua.
- 1966 – Julen Lopetegi, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1969 – Fernando Prado Ayuso, bizkaitar klaretar apaiza, teologoa eta kazetaria, Donostiako gotzaina.
- 1974 – Louis-Gilles Pairault, lapurtar artxibozain, idazle eta historialaria.
- 1976 – Raquel Calvo Larralde, bizkaitar kazetaria eta dokumentalgilea.
- 1977 – Javier Eseverri, nafar areto futbol-jokalaria.
- 1978 –
- Edurne Azpitarte, bizkaitar areto-futbolari ohia.
- Borja Pérez, bizkaitar aktore eta bideo-joko kritikaria.
- Josune Zabala, gipuzkoar hizkuntzalaria.
- 1980 – Ekaitz Goikoetxea, gipuzkoar bertsolari eta bertso-jartzailea.
- 1981 – Oihana Azkorbebeitia, bizkaitar mendi lasterkaria.
- 1984 – Oinatz Bengoetxea, nafar pilotaria.
- 1987 –
- Irantzu Lekue, arabar artista garaikidea eta aktibista kulturala.
- Julio Soto, nafar bertsolaria, lau aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna.
- 1989 –
- Cesar Azpilikueta, nafar futbolaria.
- Mikel Idoate, nafar pilotari ohia.
- Imanol Iza, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1993 – Nadeth Agirre, gipuzkoar traineru-patroia.
- 2001 – Jon Larrauri, bizkaitar futbolaria.
- 2003 – Naroa Fernández, nafar txirrindularia.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 933 – Rikardo I.a Normandiakoa, Normandiako dukea (h. 966).
- 1443 – Rodolphus Agricola, frisiar humanista (h. 1485).
- 1481 – Francisco de Sá de Miranda, portugaldar idazlea (h. 1558).
- 1592 – George Villiers (Buckinghamgo 1. dukea), ingeles gortesaua, estatuko gizona eta arteetako patroia, Jakue I.a Ingalaterrakoa erregearen begikoa eta beharbada maitalea (h. 1628).
- 1619 – Ana Genoveva Borboi-Condékoa, Longuevilleko dukesa (h. 1679).
- 1624 – Koxinga, Ming dinastiako buruzagi militarra (h. 1662).
- 1691 – Elisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperatriz ezkontidea (h. 1750).
- 1749 – Johann Wolfgang von Goethe, alemaniar idazlea (h. 1832).
- 1774 – Elizabeth Ann Seton, Eliza Katolikoaren lehen santu estatubatuarra.
- 1801 – Antoine-Augustin Cournot, frantziar filosofo, matematikari eta ekonomialaria (h. 1877).
- 1810 –
- Constant Troyon, frantziar margolaria (h. 1865).
- Jaime Balmes, kataluniar apaiza, kazetaria eta filosofoa (h. 1848).
- 1812 – Rudolf von Alt, austriar margolaria (h. 1905).
- 1814 – Sheridan Le Fanu, misteriozko ipuin eta eleberrien irlandar idazlea (h. 1873).
- 1828 – Leo Tolstoi, errusiar idazlea (h. 1910).
- 1831 – Lucy Ware Webb Hayes, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1889).
- 1833 – Edward Burne-Jones, britainiar margolaria (h. 1898).
- 1853 – Frantzisko I.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1938).
- 1867 – Umberto Giordano, italiar opera egilea (h. 1948).
- 1878 – George Whipple, estatubatuar medikua, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1976).
- 1884 – Peter Fraser, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1950).
- 1892 – Augustin Souchy, alemaniar anarkosindialista, antimilitarista eta kazetaria (h. 1984).
- 1894 – Karl Böhm, austriar orkestra zuzendaria (h. 1981).
- 1896 – Liam O'Flaherty, irlandar nobelagile eta kontalaria, Berpizkunde Irlandarraren pertsonai garrantzitsua (h. 1984).
- 1899 –
- Charles Boyer, frantziar aktorea (h. 1978).
- Chang Myon, Hego Koreako lehen ministroa eta lehendakariordea (h. 1966).
- Andrei Platonov, errusiar eleberrigile, filosofo, antzerkigile, olerkari, eta gerra-berriemailea (h. 1951).
- 1902 - Julia Caba Alba, espainiar aktorea (h. 1988).
- 1903 – Bruno Bettelheim, austriar-estatubatuar psikiatra (h. 1990).
- 1906 – John Betjeman, ingeles olerkari, idazle eta telebistako aurkezlea (h. 1984).
- 1910 – Tjalling Koopmans, holandar-estatubatuar ekonomialaria, 1975eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1985).
- 1911 –
- José Antonio Girón de Velasco, espainiar politikaria (h. 1995).
- Joseph Luns, herbeheretar politikari eta diplomazialaria , NATOren 5. Idazkari Nagusia (h. 2002).
- 1913 –
- Robertson Davies, kanadar eleberrigile, antzerkigile, literatura kritikari, kazetari eta irakaslea (h. 1995).
- John Wrathall, Rhodesiako 2. presidentea (h. 1978).
- 1915 –
- Claude Roy, frantziar idazle, kazetari eta kritikaria (h. 1997).
- Bernard Wolfe, zientzia-fikziozko estatubatuar idazlea (h. 1985).
- 1916 –
- Isabel Vicente García, espainiar ekintzailea eta militante komunista (h. 2000).
- Charles Wright Mills, estatubatuar soziologoa (h. 1962).
- Jack Vance, estatubatuar misteriozko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko idazlea (h. 2013).
- 1917 – Jack Kirby, estatubatuar komikigilea, superheroien marrazkigile artean nagusitzat hartua (h. 1994).
- 1918 – Alejandro Agustín Lanusse, Argentinako de facto-ko presidentea (h. 1996).
- 1919 – Sir Godfrey Hounsfield, ingeles ingeniari elektriko eta asmatzailea, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- 1921 –
- Fernando Fernán Gómez, espainiar idazle, aktore, gidoilari, zinema zuzendari eta antzerkilaria (h. 2007).
- Lidia Gueiler, Boliviako presidentea (h. 2011).
- 1924 – Janet Frame, zeelandaberritar eleberrigilea, ipuingilea eta poeta (h. 2004).
- 1925 –
- Francis Ebejer, maltar eleberrigilea, poeta eta antzerkigilea, malteraz eta ingelesez idatzi zuena (h. 1993).
- Donald O'Connor, estatubatuar dantzari, abeslari eta aktorea (h. 2003).
- Arkadi Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (h. 1991).
- Josep Subirà, kataluniar eskultorea (h. 2015).
- 1930 –
- Ben Gazzara, italiar jatorriko estatubatuar aktore eta zuzendaria (h. 2012).
- Irineo Serbiakoa, Serbiako 45. patriarka, Serbiako Eliza Ortodoxoaren burua (h. 2020).
- 1931 – Shunichiro Okano, japoniar futbolaria (h. 2017).
- 1936 - Noralma Vera, ekuadortar balett-dantzaria, koreografoa eta irakaslea, dantza klasikoan aitzindaria ekuadorren.
- 1938 – Paul Martin, Kanadako lehen ministro ohia.
- 1939 – Branko Kostić, Jugoslaviako presidentea (h. 2020).
- 1940 – Roger Pingeon, frantziar txirrindularia (h. 2017).
- 1942 – José Eduardo dos Santos, Angolako presidentea (h. 2022).
- 1943 – David Soul, estatubatuar-britainiar aktore eta abeslaria (h. 2024).
- 1954 - Maria Rosa Yorio, argentinar kantari, kantu irakaslea eta margolaria.
- 1956 – Luis Guzmán, puertoricar aktorea.
- 1957 –
- Ivo Josipović, Kroaziako presidentea.
- Manolo Preciado, Manolín, espainiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2012).
- 1959 – Scott Hamilton, estatubatuar patinatzaile-artistiko ohia.
- 1962 –
- Francisco Camps, Valentziako Generalitateko presidente ohia.
- David Fincher, estatubatuar zinema eta telebista zuzendaria eta ekoizlea.
- Manuela Trasobares, espainiar abeslari, margolari, eskultore eta politikaria.
- 1964 – Antón Riveiro Coello, galiziar idazlea.
- 1965 –
- Satoshi Tajiri, bideo-joko diseinatzaile japoniarra eta Pokémonen sortzailea.
- Amanda Tapping, ingeles-kanadar aktore eta zinema-zuzendaria.
- Shania Twain, kanadar country eta pop-rock abeslaria.
- 1968 –
- Gianluca Bortolami, italiar txirrindulari ohia.
- Javier Ortega Smith, argentino-espainiar politikaria, militar ohia eta abokatua, Vox alderdiko idazkari nagusia.
- Ján Svorada, eslovakiar jatorriko txekiar txirrindulari ohia.
- 1969 –
- Jack Black, estatubatuar aktorea.
- Jason Priestley, kanadar aktore eta zuzendaria.
- Sheryl Sandberg, estatubatuar teknologia-exekutiboa, aktibista eta idazlea, Facebooken operazio burua eta Leanin.orgen sortzailea.
- 1972 – Omayra Sánchez, Nevado del Ruiz sumendiaren erupzioaren ondorioz hiru egunez bere etxeko lokatz eta hondarren artean harrapatuta egon ondoren hil zen 13 urteko neska kolonbiarra (h. 1985).
- 1974 – Pélagie Uwera, ruandar politikaria.
- 1977 –
- Christelle Cornil, belgikar aktorea.
- María del Mar García Puig, kataluniar politikari eta filologoa.
- Shinji Jojo, japoniar futbolari ohia.
- 1979 – Shaila Dúrcal, espainiar abeslaria.
- 1984 – Paula Fernandes, brasildar abeslaria.
- 1985 – Masahiko Inoha, japoniar futbolaria.
- 1986 – Florence Welch, britainiar kantari eta konpositorea, Florence and the Machine taldearen burua.
- 1987 – Daigo Nishi, japoniar futbolaria.
- 1988 – Yoel Rodríguez, galiziar futbolaria.
- 1989 –
- Valtteri Bottas, 1 Formulako finlandiar pilotua.
- Cecile McLorin Salvant, estatubatuar jazz-abeslaria.
- 1990 – Bojan Krkić, katalunar futbolaria.
- 1991 – Andreja Pejić, serbo-bosniar eta bosnio-kroaziar jatorriko australiar modeloa.
- 1998 – Ayase Ueda, japoniar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1528 – Pedro Nafarra, nafar noble, marinel, militar eta ingeniaria, Castel Nuovon.
- 1567 – Petri Albretekoa, nafar elizgizon eta diplomatikoa (j. c. 1504).
- 1921 – Angeles Sorazu, gipuzkoar lekaimea eta gaztelaniazko idazle mistikoa, Valladoliden (j. 1873).
- 1936 – Martin Donamaria, anaia Rosendo, nafar beneditar fraidea, Barbastron fusilatua (j. 1909).
- 1938 – Bienvenida Agirrezabala Esnaola, gerra garaiko tolosar emakume errepresaliatua (j. 1916).
- 1976 – Juan Ibarrola, arabar guardia zibila (j. 1900).
- 1994 –
- Carlos Basabe, bizkaitar futbolaria (j. 1924).
- Pepita Enbil, gipuzkoar zarzuela, opereta eta opera abeslaria, sopranoa, Mexiko Hirian (j. 1918).
- 1997 – Pilar Sansinenea, gipuzkoar maistra eta Emakume Abertzale Batzaren kidea (j. 1905).
- 2005 – André Alvarez, lapurtar errugbilaria (j. 1923).
- 2023 – Juan Eraña, bizkaitar futbolaria, Oviedon (j. 1938).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 388 – Magno Maximo, Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadorea (j. c. 335).
- 430 – San Augustin Hiponakoa, aljeriar filosofo eta teologoa, Eliza Katolikoaren santua. (j. 354).
- 476 – Flavio Orestes, erromatar politikaria.
- 632 – Fatima, Mahomaren alaba (j. c. 605).
- 713 – Huineng, zen eskolaren seigarren eta azken patriarka (j. 638).
- 770 – Kōken Enperatriza, Japoniako berrogeita seigarren Enperadorea (j. 718).
- 876 – Luis II.a Germaniarra, Bavariako erregea eta Ekialdeko Frantziako erregea (j. c. 804).
- 1481 – Alfontso V.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1432).
- 1492 – Rodrigo Ponce de León, Cadizko dukea, Arcoseko kondea eta Zaharako markesa (j. 1443).
- 1498 – Elisabet Aragoi eta Gaztelakoa, Fernando II.a Aragoikoaren eta Elisabet I.a Gaztelakoaren alaba eta Portugalgo erregina.
- 1645 – Hugo Grotius, holandar legegizona eta diplomatikoa, nazioarteko legegintza modernoaren sortzailea (j. 1583).
- 1654 – Axel Oxenstierna, Södermöreko kondea, suediar politikaria (j. 1583).
- 1677 – Wallerant Vaillant, holandako Urre Aroko margolaria (j. 1623).
- 1767 – Johann Schobert, alemaniar musikagilea eta klabe-jotzailea.
- 1780 – Jacques-Germain Soufflot, frantziar arkitektoa (j.1713).
- 1859 Leigh Hunt, ingeles kazetari, kritikari, saiakeragile, itzultzaile eta olerkaria (j. 1784).
- 1873 – Luz Casanova, Jesusen Bihotz Sakratuaren Dama Apostolikoak Kongregazioaren sortzailea (h. 1949).
- 1913 – Fiodor Majnov, errusiar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,30 metro garai izatera heldu zen errusiar gizasemea (j. 1876).
- 1916 – Henri Harpignies, frantziar Barbizongo eskolako paisaien margolaria (j. 1819).
- 1934 – Edgeworth David, galestar-australiar geologoa eta esploratzailea (j. 1858).
- 1936 –
- Moritz Jursitzky, austriar-silesiar idazlea (j. 1861).
- Jeanne Paquin, frantziar diseinatzailea, lehenengo emakumezko diseinatzaile handia eta moda modernoan aitzindaria (j. 1869).
- 1943 – Boris III.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea (j. 1894).
- 1951 – Margaret Clay Ferguson, estatubatuar botanikaria (j. 1863).
- 1952 –
- Lavrentia Harasymiv, ukrainar moja katolikoa (j. 1911).
- Wilhelm Meinardus, alemaniar geografoa (j. 1867).
- 1954 – Marius Jacob, frantziar anarkista ilegalista (j. 1879).
- 1959 – Bohuslav Martinu, txekiar musikagilea eta biolinista (j. 1890).
- 1972 - Niña de Antequera, malagar abeslaria eta musikagilea (j. 1921).
- 1978 – Robert Shaw, ingeles aktore eta eleberri idazlea (j. 1927).
- 1979 – Konstantin Simonov, sobietar olerkari, antzerkigile eta gerra-berriemailea (j. 1915).
- 1981 - Catherine Apalat, ugandar argazkilaria eta kazetaria.
- 1983 – José Bergamín, espainiar idazle, saiogile, poeta eta dramaturgoa (j. 1895).
- 1984 – Muhammad Naguib, Egiptoko lehenengo presidentea (j. 1901).
- 1985 – Ruth Gordon, estatubatuar aktore eta idazlea (j. 1896).
- 1987 – John Huston, estatubatuar zinema gidoilaria eta zuzendaria (j. 1906).
- 1991 – Emiliano Piedra, espainiar zinema-ekoizlea (j. 1931).
- 1993 – E. P. Thompson, britainiar historialari eta idazlea (j. 1924).
- 1995 – Michael Ende, alemaniar idazlea (j. 1929).
- 2003 – Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea (j. 1928).
- 2005 –
- Esther Szekeres, hungariar-australiar matematikaria (j. 1910).
- George Szekeres, hungariar matematikaria (j. 1911).
- 2006 – Melvin Schwartz, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (j. 1932).
- 2007 –
- Antonio Puerta, espainiar futbolaria (j. 1984).
- Francisco Umbral, espainiar kazetari, olerkari, saiakeragile eta biografoa (j. 1932).
- Miyoshi Umeki, japoniar-estatubatiar abeslari eta akktorea (j. 1929).
- 2008 – Phil Hill, 1 Formulako estatubatuar pilotua (j. 1927).
- 2009 – Rosario Ustáriz Borra, idazlea eta poeta aragoiera hizkuntzan (j. 1927).
- 2012 – Alfred Schmidt, alemaniar filosofoa (j. 1931).
- 2014 – Glenn Cornick, ingeles baxu-jotzailea, Jethro Tull taldeko kide sortzailea (j. 1947).
- 2016 –
- Juan Gabriel, mexikar abeslari, konpositore eta aktorea (j. 1950).
- María Belén Morales, kanariar eskultore eta margolaria (j. 1928).
- 2017 –
- Mireille Darc, frantziar aktore eta modeloa, Frantziako zinemako sex symboletako bat (j. 1938).
- Willie Duggan, irlandar errugbi jokalaria (j. 1950).
- Tsutomu Hata, Japoniako lehen ministroa (j. 1935).
- 2018 –
- Josep Fontana, kataluniar historialari eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea (j. 1931).
- Carmen Moore, estatubatuar aktorea eta modelo eta aktore pornografikoa (j. 1986).
- 2020 – Chadwick Boseman, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea (j. 1976).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santu kristauak: Augustin
- Sehaska egutegiko izendegia: Austin, Agustin eta Untza.
- Jaiak: Artikutzan eta Berrobin, besteak beste.
- Munduko software librearen eta kode irekiaren eguna.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |