Abdullah Saudi Arabiakoa
Abdullah bin Abdulaziz Al Saud (arabieraz: عبد الله بن عبد العزيز آل سعود, ‘Abd Allāh ibn ‘Abd al-‘Azīz Āl Sa‘ūd, ʢæbˈdɑɫ.ɫɐ ben ˈʢæbdæl ʢæˈziːz ʔæːl sæˈʢuːd ahoskatua; Riad, 1924ko abuztuaren 1a - ibidem, 2015eko urtarrilaren 23a) Saudi Arabiako erregea izan zen. Bere erdi-anaia Fahd hil ondoren, hartu zuen tronua. 1995etik errege de facto izan zen, bere anaia Fahd hemiplegia baten ondorioz ezgaitutzat jo zutenean. Ofizialki koroatua izan zen 2005eko abuztuaren 3an, nahiz eta titulua segituan lortu zuen bere anaia hil ostean.
Abdullah Saudi Arabiakoak Lehen ministro eta saudiarabiar guardia nazionalaren komandante tituluak ere ditu. Abd al-Aziz ibn Sauden 37 semeetako bat da, Saudi Arabia modernoaren sortzailea.
Etxean, oposizioaren aurkako jazarpen gogorragatik egin zen ezagun errege zena. Izan ere, "terrorismoaren aurkako borroka" aitzakia hartuta erreformista ugari espetxeratu zituen.[1]
Hurrengo printze oinordea Sultan bin Abdelaziz (1928-2011), Abdullahren erdi-anaia zen, eta Saudi-Sudairi familiakoa. Hiltzean, erregeak Nayef bin Abdelaziz izendatu zuen oinorde gisa, baina zortzi hilabete ondoren (2011) hil egin zen. Abdullahren lekua Salman bin Abdulaziz printzeak hartuko du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Abdullah bin Abdulaziz erregea hil da» Berria 2015-01-23.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abdullah Saudi Arabiakoa |