2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Abenduaren 19, 2021 |
Egoitza | La Seine Musicale, Paris |
Aurkezlea(k) | Carla Élodie Gossuin Olivier Minne |
Antolatzailea | France Télévisions (france·tv) |
Partaide kopurua | 19 |
Irabazlea | "Qami Qami" Maléna Armenia |
2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2021 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2021 eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2021) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hemeretzigarren edizioa izan zen. Abenduaren 19an ospatu zen, Parisko La Seine Musicale aretoan. Frantziak lehiaketa antolatzen duen lehen aldia izan zen, aurreko urteko edizioa irabazi ondoren.
Garailea Armeniako Maléna izan zen, "Qami Qami" abestiarekin. Armeniaren bigarren garaipena izan zen.
Hemeretzi herrialde izan ziren partaide guztira.[1] Albania, Armenia, Ipar Mazedonia, Irlanda, Italia eta Portugal lehiaketara itzuli ziren urte batez huts egin baten ostean, Azerbaijan bi urteko eten baten ostean bueltatu zen, eta Bulgaria lau urteko eten baten ostean. Bestalde, Bielorrusia lehiaketatik at geratu zen lehen aldiz, Europako Irrati-Telebista Batasunak bielorrusiar telebista kidetza gabe utzi zuen eta.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko abenduaren 9an, Frantzia antolatzaile bezala baieztatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).[2] 2021eko maiatzaren 20an, Paris hiriburuko La Seine Musicale aretoan egingo zela iragarri zuten. Kontzertu aretoa Sena ibaiko Seguin uhartean kokatzen da eta 6.000 pertsona har ditzake.[3]
Lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Hizkuntza | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Alemania | Pauline | "Imagine Us" | Imajina gaitzazu | Alemana, Ingelesa | 17 | 61 |
02 | Georgia | Nikoloz Kajaia | "Let's Count The Smiles" | Konta ditzagun irribarreak | Georgiera, Ingelesa, Frantsesa | 4 | 163 |
03 | Polonia | Sara James | "Somebody" | Norbait | Poloniera, Ingelesa | 2 | 218 |
04 | Malta | Ike & Kaya | "My Home" | Nire etxea | Ingelesa | 12 | 97 |
05 | Italia | Elisabetta Lizza | "Specchio (Mirror on the Wall)" | Ispilua (Ispilua paretan) | Italiera, Ingelesa | 10 | 107 |
06 | Bulgaria | Denislava & Martin | "Voice of Love" | Maitasunaren ahotsa | Bulgariera, Ingelesa | 16 | 77 |
07 | Errusia | Tanya Mezhentseva | "Mon Ami" | Nire laguna | Errusiera, Ingelesa | 7 | 124 |
08 | Irlanda | Maiú Levi Lawlor | "Saor (Disappear)" | Aske (Desagertu) | Irlandera, Ingelesa, Frantsesa | 18 | 44 |
09 | Armenia | Maléna | "Qami Qami" (Քամի Քամի) | Haize, haize | Armeniera, Ingelesa | 1 | 224 |
10 | Kazakhstan | Alinur Khamzin & Beknur Zhanibek | "Ertegı älemı (Fairy World)" (Ертегі әлемі) | Maitagarri mundua | Kazakhera, Frantsesa | 8 | 121 |
11 | Albania | Anna Gjebrea | "Stand By You" | Zure ondoan egon | Albaniera, Ingelesa | 14 | 84 |
12 | Ukraina | Olena Usenko | "Vazhil (Leverage)" (Важіль) | Palanka | Ukrainera | 6 | 125 |
13 | Frantzia | Enzo | "Tic Tac" | — | Frantsesa | 3 | 187 |
14 | Azerbaijan | Sona Azizova | "One of Those Days" | Egun horietako bat | Azerbaijanera, Ingelesa | 5 | 151 |
15 | Herbehereak | Ayana | "Mata Sugu Aō Ne" (またすぐ会おうね) | Laister ikusiko gara | Nederlandera, Ingelesa, Japoniera | 19 | 43 |
16 | Espainia | Levi Díaz | "Reír" | Barre egitea | Gaztelania | 15 | 77 |
17 | Serbia | Jovana & Dunja | "Oči Deteta (Children's Eyes)" (Очи Детета) | Haurren begiak | Serbiera | 13 | 86 |
18 | Ipar Mazedonia | Dajte Muzika | "Green Forces" | Indar berdeak | Mazedoniera, Ingelesa | 9 | 114 |
19 | Portugal | Simão Oliveira | "O Rapaz" | Mutikoa | Portugesa | 11 | 101 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «19 participants for 19th Junior Eurovision Song Contest» JuniorEurovision.tv 2021-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «France to Host Junior Eurovision 2021» Eurovoix News 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
- ↑ (Ingelesez) «Junior Eurovision 2021: Slogan and host city unveiled» eurovisionworld.com 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Junior Eurovision webgune ofiziala