1971ko Eurovision Abesti Lehiaketa
1971ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Apirilaren 3, 1971 |
Egoitza | Gaiety Theatre, Dublin |
Aurkezlea(k) | Bernadette Ní Ghallchóir |
Antolatzailea | Raidió Teilifís Éireann (RTÉ) |
Partaide kopurua | 18 |
Irabazlea | "Un banc, un arbre, une rue" Séverine Monako |
1971ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hamaseigarren edizioa izan zen. Dublingo Gaiety Theatre antzokian ospatu zen, Irlandan, apirilaren 3an. Aurkezlea Bernadette Ní Ghallchóir izan zen.
Garailea Monako ordezkatzen zuen Séverine izan zen, "Un banc, un arbre, une rue" kantuarekin. Monakoren lehen garaipena izan zen.
Hemezortzi herrialdek hartu zuten parte, 1965 eta 1966ko edizioetako errekorra berdinduz. Austria, Finlandia, Norvegia, Portugal eta Suedia eten baten ostean bueltatu ziren, eta Maltak lehen agerraldia egin zuen. Botazio sistema berri bat erabili zen, 1972 eta 1973an errepikatuko zena: herrialde bakoitzak bi epaimahaikide bidali zituen, bata 25 urtetik beherakoa eta bestea 25 urtetik gorakoa. Epaimahaikide bakoitzak 1etik 5era ebaluatu behar zuen abesti bakoitza (bere herrialdeko abestia salbu).
Lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Austria | Vienera | Marianne Mendt | "Musik" | Musika | 16 | 66 |
02 | Malta | Maltera | Joe Grech | "Marija l-Maltija" | Marija maltar neska | 18 | 52 |
03 | Monako | Frantsesa | Séverine | "Un banc, un arbre, une rue" | Banku bat, zuhaitz bat, kale bat | 1 | 128 |
04 | Suitza | Frantsesa | Peter, Sue & Marc | "Les illusions de nos vingt ans" | Gure hogeitaka urteko ilusioak | 12 | 78 |
05 | Alemania | Alemana | Katja Ebstein | "Diese Welt" | Mundu hau | 3 | 100 |
06 | Espainia | Gaztelania | Karina | "En un mundo nuevo" | Mundu berri batean | 2 | 116 |
07 | Frantzia | Frantsesa | Serge Lama | "Un jardin sur la terre" | Lorategi bat lurrean | 10 | 82 |
08 | Luxenburgo | Frantsesa | Monique Melsen | "Pomme, pomme, pomme" | Sagar, sagar, sagar | 13 | 70 |
09 | Erresuma Batua | Ingelesa | Clodagh Rodgers | "Jack in the Box" | Sorpresa-kaxa | 4 | 98 |
10 | Belgika | Nederlandera | Lily Castel & Jacques Raymond | "Goeiemorgen, morgen" | Egun on, goiza | 14 | 68 |
11 | Italia | Italiera | Massimo Ranieri | "L'amore è un attimo" | Maitasuna momentu bat da | 5 | 91 |
12 | Suedia | Suediera | Family Four | "Vita vidder" | Zeruertz zuriak | 6 | 85 |
13 | Irlanda | Ingelesa | Angela Farrell | "One Day Love" | Egun bateko maitasuna | 11 | 79 |
14 | Herbehereak | Nederlandera | Saskia & Serge | "Tijd" | Denbora | 6 | 85 |
15 | Portugal | Portugesa | Tonicha | "Menina do alto da serra" | Mendi gaineko neska | 9 | 83 |
16 | Jugoslavia | Kroaziera | Krunoslav Slabinac | "Tvoj dječak je tužan" | Zure mutikoa triste dago | 14 | 68 |
17 | Finlandia | Finlandiera | Markku Aro & Koivistolaiset | "Tie uuteen päivään" | Nolako egun berria | 8 | 84 |
18 | Norvegia | Norvegiera | Hanne Krogh | "Lykken er" | Zoriontasuna da | 17 | 65 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Eurovision webgune ofiziala
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |