1970eko hamarkada
Itxura
1970eko hamarkadak 1970etik 1979. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
Hamarkadak: | 1960koa - 1970koa - 1980koa |
Urteak: | 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 |
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972ko abenduaren 7an abiatu zen Apollo 17 hegaldi espaziala, astronautekin Ilargira egindako azkena.
- Urte hartan bertan Archie Cochrane mediku eskoziarrak "Effectiveness and Efficiency: Random Reflections on Health Services", Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza korrontearen hastapena izan zena.
- 1974an "Lucy" izeneko hominido fosilizatua (Australopithecus afarensis) topatu zuen Donald Johansonek Etiopian, gizakien bipedestazioa probatzen zuena.
- 1978ko uztailaren 25ean lehenengo probeta-umearen jaiotza arrakastaz lortu zuten Ingalaterran Robert Edwards biologoak eta Patrick Steptoe zirujauak.
- 1979an OMEk baztanga edo nafarreriaren desagerpena baieztatu zuen ofizialki, azkeneko kasua Somalian agertu zela.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970eko azaroan Bhola izeneko zikloiak neurri itzeleko hondamendia ekarri zuen gaur egungo Bangladesh eta Indiako Mendebaldeko Bengala lurraldeetara, 500.000 pertsona hil eginez.[1]
- 1973ko irailaren 11an Txilen eta estatu kolpe odoltsuaren bidez Salvador Allenderen ordez Augusto Pinochetek buruzagitza eskuratu zuen.
- 1974ko apirilaren 25ean aurrera atera zuten Lisboan, 1926tik Portugalen indarrean zegoen diktadurari amaiera ematen, Oliveira Salazar eta ondoren Marcello Caetano ia 50 urtez boterean egon ondoren.
- 1975eko apirilaren 30ean Saigon erortzearekin batera Vietnamgo Gerra bukatu zen.
- Ekainaren 25ean Mozanbikek independentzia erdietsi zuen Portugaldik.
- Azaroaren 11an Angola ere independizatu zen Portugaldik.
- Azaroaren 20an Francisco Franco espainiar diktadorea hil zen, Frankismoaren garai luzea gutxi geroago bukatuz.
- Abenduaren 5ean Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarriak ikurrinaren lehendabiziko agerpen publikoa egin zuten Atotxan.
- 1977an Nazioarteko Amnistia erakundeak Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen.
- 1978ko irailaren 17an Camp Davideko hitzarmenak sinatu zituzten Anwar El Sadat egiptoarrak eta Menachem Begin israeldarrak Jimmy Carter estatubatuarraren aurrean, lurralde haietara bakea ekarriz.
- 1979ko otsailean Irango Iraultzaren bidez Muhammad Reza Shah Pahlavi erregearen ordez Ruhollah Khomeini aiatolak herrialdeko buruzagitza hartu zuen.
- Maiatzean Margaret Thatcherek hauteskundeak irabazita lortu zuen Erresuma Batuko lehenengo emakumea izatea Lehen Ministro bilakatuz.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970eko maiatzaren 8an The Beatles talde ingeles arrakastatsuak "Let It Be" azken diskoa argitaratu zuen, banda desegin bano lehen.
- 1971ko apirilaren 23an The Rolling Stones talde ingeles ospetsuak "Sticky Fingers" disko arrakastatsua argitaratu zuen. Hurrengo urtean "Exile on Main St." diskoak ere oihartzun handia lortu zuen.
- Urte hartan Pablo Neruda poeta txiletarrak lortu zuen Literaturako Nobel Saria. XX. mendeko gaztelaniazko olerkaririk onenetarikoa izan zen.
- 1972an estreinatu zuten "The Godfather" izenburuko filma, Francis Ford Coppolarena, eta bere arrakastak 1974an bigarren zatia eta 1990ean hirugarrena eginarazi zion.
- 1973ko martxoan "The Dark Side of the Moon" diskoa argitaratu zuen Pink Floyd talde ingelesak.
- Uztailaren 13an "Knockin' on Heaven's Door" abesti ezaguna kaleratu zuen Bob Dylanek.
- Abuztuaren 15ean "Jesus Christ Superstar" izeneko pelikula estreinatu zuten, izen bereko rock opera eta antzezlan arrakastatsuan oinarrituta.
- 1974ko apirilaren 6an ABBA talde suediarrak Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuen "Waterloo" abestiarekin, "disko musika" izeneko generoaren arrakasta islatuz.
- 1975ean "Ehun metro" liburua kaleratu zuen Ramon Saizarbitoria idazleak, literarioki lan garrantzitsua izan zena eta urteekin zinemara eramango zutena.
- 1977ko maiatzaren 25ean "Star Wars" pelikula arraskatsua estreinatu zuen George Lucasek.
- 1978ko abenduaren 10ean "Superman (filma)" estreinatu zuen Richard Donnerek.
- Urte hartan bertan Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB) hasi ziren antolatzen Lekeition, euskarazko ikus-entzunezko arloan bakarra den jaialdia.
- 1979ko uztailean "Highway to Hell" disko arrakastatsua atera zuen AC/DC talde australiarrak.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970eko Munduko Futbol Txapelketan, Mexikon antolatua, Brasilek Italiari garaitu zion finalean. Hirugarrena Mendebaldeko Alemania izan zen.
- Urte hartako Frantziako Tourra irabazi zuen Eddy Merckx belgiarrak bigarren urtez jarraian, eta hurrengo bi urteetan eta 1974an ere errepikatu zuen balentria, hamarkadako onena izanda.
- Urte hartako Kontxako Bandera Oriok eskuratu zuen, hamarkadan zehar sari bera beste 4 aldiz lortuz.
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoak Munichen (AEF) burutu zituzten. Sobietar Batasuna, Ameriketako Estatu Batuak eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa izan ziren domina gehien lortu zituzten herrialdeak, hurrenkera horretan. Mark Spitz eta Lasse Viren nabarmendu ziren atleten artean, eta eskubaloia lehenengo aldiz sartu zen egitarauan, gizonezkoentzat. Bestela, palestinar eta israeldarren arteko liskar larri batek ilundu zituen jokoak.
- 1973an Bilboko Athletic Klubak eskuratu zuen Futboleko Espainiako Errege Kopa, bere 23garrena eta azken aurrekoa.
- 1974ko Munduko Futbol Txapelketan, Alemaniako Errepublika Federalean antolatua, Alemaniak berak irabazio zien Herbehereei finalean. Hirugarrena Polonia izan zen.
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoak Montrealen (Kanada) antolatu zituzten. Sobietar Batasuna, Alemaniako Errepublika Demokratikoa eta Ameriketako Estatu Batuak izan ziren domina gehien lortu zituzten herrialdeak, hurrenkera horretan. Nadia Comaneci, Klaus Dibiasi, Viktor Saneyev, Irena Szewińska, Alberto Juantorena eta Miklos Nemeth atletak azpimarratzekoak izan ziren. Azkenik, apartheida zela-eta, 24 afrikar ordezkaritza lehiaketetatik erretiratu ziren.
- 1977an Athletic UEFA Kopako finalera ailegatu zen, Juventusek irabazi zuena.
- 1978ko Munduko Futbol Txapelketan, Argentinan antolatua, Argentinak berak irabazi zien Herbehereei finalean. Hirugarrena Brasil izan zen.
- Maiatzaren 8an Reinhold Messner iritsi zen Everestera oxigeno gehigarririk gabe, horrelakorik egiten lehendabiziko pertsona izanda.
Pertsona nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haile Selassie Etiopiako enperadorea izan zen 1930etik 1974 arte. Italiaren aurkako Bigarren Gerran parte hartu zuen besteak beste. Rastafari mugimenduaren arabera Selassie agindutako Mesiasa zen. Estatu kolpe baten bidez boteretik kendu zuten, herrialdeko eskualde batean gosete handia pairatu ostean 1972tik bi urtez.
- Idi Amin Ugandako diktadore militarra izan zen 1971tik 1979ra. Ezaguna izan zen giza-eskubideen bortxaketak direla eta, batez ere errepresio politikoa, jazarpen etnikoa, hilketak eta asiarren kanporatzea dela eta.
- Teresa Kalkutakoa moja katolikoak Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu eta bere bizitza dedikatu zuen Indiako hiri hartan jende behartsuari laguntzera. Bere lana dela-eta Bakearen Nobel Saria eman zioten 1979an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ouderm, Paula. (2007-12-6). «NOAA Researcher's Warning Helps Save Lives in Bangladesh» National Oceanic and Atmospheric Administration.