Étienne Cabet
Étienne Cabet | |||
---|---|---|---|
1831ko uztailaren 5a - 1834ko maiatzaren 25a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dijon, 1788ko urtarrilaren 1a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Saint Louis, 1856ko azaroaren 9a (68 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, politikaria, idazlea, utopian (en) , iraultzailea eta abokatua | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Enplegatzailea(k) | Le Populaire (en) (1833 - 1835) Le Populaire de 1841 (en) (1841 - 1851) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | Charbonnerie (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Uztaileko Iraultza |
Étienne Cabet (Dijon, 1788ko urtarrilaren 1a – Saint Louis, Missouri, 1856ko azaroaren 9a) frantziar filosofo eta sozialista utopikoa izan zen. Frantziar Iraultzan bideratutako berdintasunerako ideien ondorengoa izan zen. Gizarte ia-ia komunista irudikatu zuen, herri asanbladak gobernatua eta produkzio bitarteko kolektiboekin. Praktikan jartzen saiatu zen eta horretarako sortu zuen Texasen eta gero Illinoisen Icaria Kolonia. Probak huts egin zuen, baina haren lanak, "Icariarako ostera" (1840), langileen artean arrakasta handia izan zuen.
Cabetek hainbeste jarraitzaile katalan izan zituenez, Katalunian ere izan zuen eragina Icariako koloniak. Komunitate erlijioso askotan gertatzen denen antzera, gizatalde honek bere paradisua sortu nahi izan zuen lurrean. Hala eta guztiz, amishei, menonitei eta hainbat gizatalde erlijiosoei Jaungoikoak eta erlijioak ematen dien indarra eta kohesiorik gabe, Icariako proiektu utopiko honek porrot egin zuen.
Hainbeste liskar eta barne arazo izan eta gero, 1898an azkenengo Icariarren kolonia desegin egin zen.