Edukira joan

Hondakinen kudeaketa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
88.12.9.98 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 11:17, 2 urria 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Hondakinen kudeaketa Katmandun.

Hondakinen kudeaketa, zaborraren garraioa eta bilketa burutu ondoren, hauen tratamendua era egokian egitea helburu duten jarduera eta prozesu guztien multzoa da. Ingurumena zaindu eta giza jardueren jasangarritasuna bermatzea zein herritarren bizi kalitatea egokia izatea dira jarraian aipatuko diren jarduera multzo honen helburuak. Termino honek prozesu guztiaren atal oro hartzen ditu bere baitan, hondakinak biltzen den momentutik honen berreskurapen, balorizazio edo eliminazioraino.

Edozein giza jardueren ondorioz sorturiko hondakinak hartzen dituzte bere baitan prozesu hauek: lehengaien erauzketan zehar, lehengaien eraldaketan, tarteko eta amaierako produktuetatik, azken produktuen kontsumoa edo beste giza jarduera batzuetan, udal jardueretan (etxebizitza, instituzionalak, merkataritza), nekazal jardueretan edo jarduera sozialetan (osasuna zaintzea, etxeko hondakin arriskutsuak, lokatzak) sortzen diren elementuak dira tratatu beharrekoak.

Hondakin mota bakoitzari aplikatu beharreko prozesua desberdina izango da, honen ezaugarri fisiko zein kimiko edo bereiztasun mailaren arabera. Hala ere guztien helburua bera da, materialak berrerabiltzea posible den heinean edo bestela hauek baliatuz energia lortzea. Aplikaturiko prozesu desberdinen bidez, ezaugarri fisiko, kimiko edo biologikoak aldatuko dira hondakinetan, beti ere honako helburu hauek lortzeko: sustantzia toxikoak kentzea, lehengaiak berreskuratzea, energia iturritzat erabiltzeko prestatzea edo zabortegietan era egokian uzteko prestatzea.[1]

Tratamendu motak 

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondakin mota bakoitzari aplikatu beharreko prozesu teorikoak:[1]

Berrerabilpenerako prestatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikatu daitekeen lehenengo prozesua da, eta zabor gisa botariko elementu berrerabilgarriak hartzen ditu bere baitan. Gerora berriro erabiliak izan daitezen prestatzean datza eta ez zaie inongo transformaziorik aplikatzen elementuei. Bere egoera ona izateagatik, konpondu eta garbitzearekin soilik balorizatu daitezkeen elementuak tratatzen dira. 

Materialak sailkatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hondakien kudeaketaren lehen pausoa zaborra bereiztea da zaborrontzi desberdinetan.

Hondakinak berrerabili ezin daitezkenean, aldiz, beste zenbait prozesu jasaten dituzte, horretarako funtsezkoa izago da mota desberdinetako zaborrak sailkatuak izatea bakoitzari dagokion tratamendu egokia aplikatzeko. Materialen sailkapena herritarrak zaborrontzi desberdinen bidez edo sailkatze plantetan egin daiteke. Sailkatze instalakuntzen funtzioa ezinbestekoa da sarri balorizatu daitezkeen elementuak bereizten baitira bertan prozesu automatiko eta eskuzkoen bitartez. Normalean tratamentu guztien hasiera izan ohi da honakoa eta hemendik adar desberdinak hartuz banatu diren material desberdinek tratamendu egokia jasotzea ahalbidetzen da.

Sailkaturiko hondakinen tratamenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era egokian sailkaturiko elementuek honako prozesu hauek jarraitzen dituzte:

  1. Mekanikoki eraginda, materiala purua denean, txikitu egin daiteke gero estrusio bidez moldeatu eta produktu berriak sortzeko.
  2. Prozesu kimikoen bidez plastiko degradatua berreskuratu daiteke lehengaiak berriro lortuz.
  3. Material plastikoa oso degradatuta dagoenean eta ezer berreskuratu ezin denean erraustu egin daiteke energia berreskuratzeko.
  • Metalen tratamendua: Elementu metalikoei dagokienez, lehenik eta behin bereizi egin behar dira metal ferroso eta ez ferrosoetan, hau da tratamentuko zatirik zailena eta magnetikoki eraginda lortzen da. Behin hondakinak bereizita, dagokien burdinoletara bidaltzen dira berriro lehengaiak sortzeko.
  • Paper eta kartoien tratamendua: Hondakinetatik abiatuz berriro lehengai diren zelulosazko fibrak lortzea da helburu; horretarako paper zein kartoiak gaineraturik dituzten beste substantzia eta gehigarriak kendu beharko dira (tinta, gehigarri plastikoak...).
  • Beiraren tratamendua: Beira ongi bereizi ondoren, txikitu egiten da hauts fin bihurtu arte, jarraian hau tenperatura altuetako labeetan urtuko da material honen lehengaia berriro lortuz. Hau moldeatu ondoren, desiraturiko forma eta produktu berriak lortzen dira.
  • Zabor edo obra-hondakinen tratamendua: Tratamendu orokorra, hondakin guztiak txikitu eta bolumen/dentsitate erlazioan oinarrituz kriba desberdinak egitean datza. Honen bitartez bereizi daitezke mota desberdinetako elementuak gerora bakoitza dagokion eran prozesatzeko. Ala nola plastiko, kartoi edo paperak bereizi daitezke lur, harri edo hondarretatik.
  • Bolumen handiko elementuen tratamendua: Hauen bidez, hiri ingurunean biltzen diren altzari eta etxetresnak tratatzen dira. Funtsean, txikitu eta elementu desberdinak banatzen dira elementu bakoitza era egokian birziklatua izan dadin gerora.
  • Konpostajea: Sailkatuta jasotako hondakin biodegradagarrien tratamendu biologiko aerobio eta termofiloari deritzo konpostajea. Prozesu honen bidez hiri edo lehen sektoreko hondakin organikoak tratatuz, ongarritzat erabili daitekeen Konpost deituriko produktua eskuratuko da.

Beste tratamendu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nola eman diezaiekegu bigarren bizitza jatorri naturaleko hondakinei?
  • Biometanizazioa: Biometanizazioa konpostajearen antzeko prozesutzat deskribatzen da, non hondakinak tratamendu biologikoak jasaten dituzten, baina hau ingurune anaerobioan gertatzen da. Ondorioz produktu desberdinak eskuratuko dira: loi aktibatuak, non mikroorganismo guztiak dauden eta gasak. Gasen artean erregai moduan erabiltzen den metanoa ekoizten da eta hau komertzializatu egiten da. Produktu solidoak izango diren lohiak aldiz, bigaren mailako hondakintzat hartu daitezke eta tratatuak izan beharko dira jarraian.
  • Tratamentu biologikoak: Mikroorganismoen jarduera biotikoak aprobetxatuz hondakinetan dagoen materia organikoa tratatzeko oso erabiliak dira teknika hauek. Izaki hauen jarduera biotikoari esker, materia organikoa oxidatu eta beste hainbat produktu sortuko dira (CO2, metanoa, lohi solidoak...). Esaterako, hondakin uren tratamenduan eta ur araztegi orotan oso erabiliak dira.
  • Errausketa: Errausketaren bitartez hondakinek duten potentzia kalorikoa aprobetxatzea lortzen da, beste energia motaren batean bihurtzeko. Prozesu honetarako interesgarrienak plastikoak, paper/kartoiak eta materia organikoa dira euren ezaugarriak direla eta tratamendu hau erraustegietan gauzatzen da eta normalean energia elektrikoa sortzen da. Metodo hau oso eztabaidatua izaten ari da gaur egun sortzen dituen albo kalteak direla medio, produktu gaseoso edo solido toxiko ugari sortzen baitira errekuntzetan.
  • Pirolisia: ingurune anaerobioan hondakinek jasaten duten degradazio termikoa da pirolisia. Prozesu honek ez du energiarik sortzen ez baita konbustiorik gertatzen baina kasu honetan ekoizten diren produktuak gas, likido edo solido inerteak dira eta hauek ez dira kutsakorrak..
  • Gasifikazioa: prozesu honen bitartez hiri hondakin organikoak, gas erabilgarri bihurtzen dira hauek balorizatuak izan daitezen.

Zabortegiko depositua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hondakin kudeaketaren azken pausoa lehengai aprobetxagarririk ez dagoenean zabortegiko depositua da.

Hondakinen kudeaketaren azkenengo atala da zabortegiko depositua eta beste tratamendurik aplikatu ezin denean edo materialak baloratzea ezinezkoa denean egiten da. Material hauen ezaugarriei dagokien zabortegira bideratzen dira hauek, eta bertan eliminatuak izango dira. Planta desberdinak bereiziko dira jasoko dituzten zaborren arabera, eta hauek lurrazpikoak edo gainazalekoak izan daitezke inguruko ur, aire edo lurren kutsatzea eragozteko.[1]

Hondakinekin lan egiten duten enpresen jardueraren kontrola mixtoa da: zati batean, tokian tokiko jaurlaritzen esku dago, eta beste batean enpresak berak eramaten du.[2][3]

EAE-ren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren inspektoreek bisita periodikoak egiten dituzte: 2019an, 8 inspektorek zuten 350 enpresaren jarduna kontrolatzeko ardura. Auditoria hauetan, 2008tik 2020ra 13 isun ezarri ziren, 707.001 eurotakoak guztira.[4]

Teoriatik praktikara: Zaldibarko zabortegiaren adibidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Praktikan, goian aipatutako tratamendu teorikoak ez dira beti aplikatu izan. Honek ekarritako arazoak ageri-agerian geratu ziren 2020ko otsailean gertatutako Zaldibarko zabortegiaren hondamendian.

Arazo logistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gasteizko Gardelegi auzoko zabortegia izan zen Verterrera zijoazten hondakinei lekua egiteko aipatutako bat.

Zaldibarko hondamendiak arazo logistiko handia ekarri zuen:[5]

  • Verter Recyclingen 700 bezeroak (horietako 200 enpresa handiak) hondakinak nora eraman ezinda gelditu ziren, “inbutu batean bezala” Moreno Sailburuordearen hitzetan.
  • Istripua gertatu zen garaiean, EAE-n 6.300.000.000 tona hondakin sortzen ziren urtero (2,9 tona biztanle bakoitzeko); hortik %60 industriatik zetorren,[6] 3.500.000 tona alegia. Hauetatik 500.000 tona Verterrera eramaten ziren (EAE-ko urteko inerte kopuru osoaren %20a).
  • Arazo honek EAE-ko industria ereduaren muina konprometitzen zuenez, Jaurlaritza gaia aztertzeko siderurgia eta papergintza sektoreetako patronalekin, beste zabortegietako ordezkariekin, eta hondakinen arloan lan egiten duten enpresekin (Aclima, Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea) bildu zen.[7] Hondakinotatik asko “esportatu” beharko zirela emantzat hartu zuten.[8]

Verter Recyclingen faltan, beraz, hondakinen kokapenarekin arazo bikoitza sortu zen:

  1. Jada Verterren zegoen zaborra non kokatu.
  2. Industrian eten barik sortzen ari zen hondakin fluxua nora eraman.

Istripua gertatu eta lehen egunetan, nahasmena zen nagusi. Espekulazio handia izan zen, informazio faltsuak ere bai, eta baieztapen/ezeztapen ugari. Besteak beste:

  • Ingurumen Sailetik EAE-n amiantoa har zezaketen lau zabortegi ere seinalatu ziren: Bistibieta (Lemoa), Cespa (Zalla), Betearte (Mallabia) eta Cespa (Mutiloa).[9]
  • Hondakin arriskutsuak Galiziara eramateko aukera ere aipatu zen.[10]
  • Nervako (Huelva) Rio Tinto meatzeen inguruko zabortegia ere aukeretako bat bezala aipatu zen,[11] baina hango udala kontra agertu zen[12] (Nervako zabortegia kudeatzen duen enpresa Mallabiako zabortegiari ere lotua zegoen,[13] ingurumen irregulartasunen kurrikulum luzearekin.[14][15]); halere, otsailaren 25ean jakin zen hau Vox-eko diputatu batek zabaldutako albiste faltsua izan zela.[16]

Otsailaren 24ean, Jaurlaritzak zabortegi pribatu eta publikoek aurrerantzean sortutako hondakin berriak hartu beharko zituztela seinalatu zuen (borondatez ez bazen, derrigortzeko aukera baztertu barik[17]). Horren harira, zabortegi publikoen artean kontsulta-erronda bat egin zuen, aurrerantzean sortutako hondakinei (ez jada Verterren zeudenak) kokapena bilatzeko. Zabortegi bakoitzari zenbat hondakin eta zein motatakoak hartzeko ahalmena-kalkulatzeko eskatu zitzaion:[18][19] Erantzunak:

  • Gasteizko Udalak erantzun zuen Gardelegin 1.000.000 bat tonako lekua bazuela, baina 23.000 tona baino ez lituzkela eskainiko Verterrera zuzendutako "zabor ez arriskutsuentzat"; Arabatik hara bidali ohi zuten pareko kopurua, alegia. [20]
  • Bizkaiko Foru Aldundiak erantzun zuen bere menpe zeuden bi zabortegietan (Jata-Lemoiz eta Artika[17]), ezin zituela Verterrera zuzenduta zeuden hondakinik hartu,[21] bere zabortegi hauek "hiri hondakinetarako baino ez zirelako". Ingurumen Sailetik adierazi zuten "larrialdi batean, baimen aldaketak arintzeko" ahalmena zutela, arriskurik gabeko hondakinak hartu ahal izateko; eta gainera hauen kudeaketa "hirikoak baino erosoagoa" izaten zela.[20]
  • Gipuzkoak Bergarako Epele zabortegi klausuratua berrirekitzea proposatu zuen[6] (herri honetako alkatea kontra agertu zen[22]), zabor "ez arriskutsua" hartzeko bakarrik.[21]

Otsailaren 29rako, enpresa asko hondakinak lantegian bertan pilatzen ari ziren, inora eraman ezinda.[23]

Martxoan 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatu Jose Ignacio Asensiok adierazi zuen Zaldibarrera bideratzen ziren hondakinen zati bat Gipuzkoan hartzeko moduan zeudela, kantitatea zehaztu barik.[24]

Martxoaren 4ean, Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko buru bezala, agindua eman zuen aldi baterako neurriak ezarriz, zabortegiei EAE-n urtero hartzen ziren 2.500.000 tona industria-hondakin harrerazteko. [25] Otsailaren 24ean eginiko galderaren erantzunak jasota, zabortegi guztien artean 440.000 tona hondakin hartzeko moduan zeudela ebatzi zen; beste 410.000 tona gelditzen ziren destinu gabe; halere, hauetatik zati bat balorizatu ezkero, zabortegietara bideratutako zatia 250.000 bat tonatakoa izan zitekeela ikusi zen. Horregatik, balorizazio-plantei ahal beste hondakin hartzeko (EAE-koak lehenetsiz) eta hondakin-ekoizle ziren enpresei hondakinak ahal zutenik eta portzentai handiena balorizatzeko derrigorra ezarri zitzaien.[26] Neurri hauek urtebeterako iragarri ziren, eta EAE-ko zabortegi guztiei agindu zien, "ahalik eta kantitate handiena" hartzeko, hondakinok "orain arte zein zabortegitara eraman diren kontuan hartu gabe".[27] Plan honen arabera, araztegietako lokatzak adibidez zabortegietara botatzea debekatu zen, %100ean balorizatzeko modukoak direlako; eta papertegietako lokatzei, berriz, beste soluzio bat bilatzea eskatu zitzaion industriari, zabortegietara eramateko aukerak murriztuz; berdin fundizioko hare eta finen kasuan, eta automobilgintzako hondakinetan.[28] Ekologisten aldetik, gogoratu zuten erraustu baino lehen hondakin hauek konpostatzeko eta birziklatzeko aukera baliatu behar dela gogoratu zuen, modu horretan aire-kutsadura ekidinez.[25]

Apirilean, Jaurlaritzak baimena eman zuen Azkoitian zabortegi berri bat eraikitzeko. Esleipena Larke 360 izeneko enpresari eman zitzaion, urtero 200.000 tona hondakin hartuko zuen 36.000 metro koadroko lur eremu bat ustiatzeko. Proiektu honek kritika gogorrak jaso zituen, informazio publiko faltarengatik eta ekonomia zirkularraren helburuekin bat ez etortzeagatik.[29]

Enpresarien erantzuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alonsotegiko erraustegia.

Zaldibarkoa gertatu eta egun gutxira,

  • Beste zabortegiek enpresei ipinitako prezioak jaso zituzten.[30]
  • Larrialdi honek Gipuzkoan ere eragin zuen: Cespa enpresak Mutiloako Lurpe zabortegia ixteko erabakia arrapaladan hartu zuen, probintzia honetako hondakinen arazoa areagotuz eta Mutiloako zabortegiaren beraren kontrol faltari buruzko susmoak aireratuz.

Otsailaren 20an, Iñaki Garcinuño, Cebek Bizkaiko patronalaren lehendakariak, Jaurlaritzari "lehen bait lehen Zaldibarko zabortegiari alternatiba bat" Euskal Herrian aurkitzeko eskatu zion, euskal industria ereduak zabortegiekiko zuen dependentzia handia agerian utziz.[31] Gainera, beste zabortegi pribatuek Zaldibarko hondamendiaren ostean prezioak altxatu izana ez zuen gaizki ikusi, "hori sektore guztietan gertatzen delako, ez bakarrik zaborraren munduan. Merkatu naturalaren parte da".[30]

Zaborraren sektorearen enpresarien aldetik:

  • Aeversu errauste enpresen elkartetik haiek eginiko "hondakinen balorizazioa" goretsi zuten, zabortegien alternatiba bezala.[32]
  • Asegre elkarteak (Asociación de Empresas Gestoras de Residuos y Recursos Especiales) Espainian hondakinen kudeaketa arloan hobetu beharreko zenbait arlo seinalatu zituzten, Verter Recycling haien bazkidea ez zela argituz.[33] Besteak beste, hondakinen ekoizleen ardura bermatuko duen lege aldaketa bat eskatu zuten, Alemania edo Frantziaren ereduak jarraituz, Verter bezalako zabortegi low cost deskontrolatuak ekiditeko.[34]

Otsailaren 27an, Eduardo Zubiaurre Confebask patronalaren lehendakariari Arriolak aipatutako eko-zergari buruzko iritzia galdetu zioten; honek erantzun zuen hori baino garrantzitsuagoa zela epe motzean industrian sortzen ari zen hondakinei irteera ematea, "bestela herri honetako enpresa-sarea geldituko da-eta".[35] Deklarazio honen ostean, Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak prentsa oharra kaleratu zuen, epe motzeko soluzio horren bila kolaboratuko dutela, baina "industria-hondakinen kudeaketa haiek sortzen dituztenen erantzukizun ukaezina zela" gogoratuz.[36]

Administrazioan hobetu beharrekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gipuzkoako hondakin bilketa 2007-2016 aldian, Euskal Herriko beste probintzietakoekin alderatuta.

Gainera, Administrazioan (bereziki EAEkoan) hobetu beharreko zenbait arlo agerian geratu ziren.

Larrialdien kudeaketan:

  • Larrialdi baten kasuan, Jaurlaritzen Sailen arteko komunikazioa eta koordinazioa eramateko aginte bateratu baten premia seinalatu zuen Arriola Ingurumen Sailburuak.[37]
  • Larrialdien Kudeaketa Legea aplikatzea: lege honen barruan Lehendakariak larrialdi guztien gaineko aginte bateratua hartzea aurreikusten da.

Hondakinen kudeaketan:

  • Urkullu Lehendakariak seinalatu zuen, aurrerantzean enpresa kutsatzaileek kutsadura horren kudeaketarekiko konpromisoa hartu beharra zutela.[38]
  • Arriola Ingurumen Sailburuak esan zuen, Zaldibarko hondamendia gertatu arte, EAE hondakinen arazoari bizkarra emanez bizi izan zela.[37]
  • Legez kanpoko hondakinen trafikoaren kontrola (laugarren aktibitate kriminal errentagarriena).[39][40]
  • Lurperatzera edo erretzera bideratzen diren hondakinen kopuru handiegia;[41] Zaldibarko hondamendiaren ostean, ia eragile guztiak zeuden ados kopuru hau gutxitu beharrarekin.[23]
    • Europa osoan, Espainia zen zabortegietara hondakin gehien eramaten zituen herrialdea (%54,[42] Europa iparraldeko herrialdeetan %3a delarik).[43]
    • Beste iturri batzuen arabera, siderurgia, papergintza eta eraikuntza arloko hondakinen %58a birziklatu egiten zen; %6a balorizatzen zen; eta %36a zijoan zabortegietara.[23]
  • Biogasaren ustiapena errentagarri bihurtzeko laguntza falta.[44]
  • Zaldibarkoaren ostean, hainbat eragilek "zero zabor" eredurantz jotzearen beharra seinalatu zuten,[45][46][47] atez ateko bilketa sistema bultzatuz,[44] zabortegien jarduna fiskalizatuz,[48][49][50] "hiri-meatzaritza" bultzatuz[51]...
  • Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuaren eredua jarraituz, enpresek bere hondakinen ardura mantentzea, haien tratamendu-prozesuaren amaierara arte (ordura arte, Espainian, enpresaren ardura zaborra kudeaketa-enpresaru ematearekin batera amaitzen zen).[33] Puntu honen premia ASEGRE hondakin-enpresarien elkarteak berak ere seinalatu zuen.[34]
  • Hondakinekin lan egiten duten enpresa pribatu nagusiek (Urbaser, Sacyr, OHL, Ferrovial...) lobby portaera erakutsi ohi dute, Administrazioan "zero zabor" eredura zuzendutako neurriak eragozteko (zenbat eta zabor gutxiago, haiek negozio bolumen txikiagoa).[52]

Iñaki Arriola Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak berak aitortu zuen:

  • Espainiako 2016ko legearekin, zabortegien egonkortasuna Administrazioaren kontroletik kanpo zegoela (enpresaren azterketak ontzat ematen ziren),[37]
  • Horrelako instalakuntzak Administrazio publikoetatik kudeatzeko aukera aztertu beharko zela;[53]
  • Zabortegietan hondakinak uztea "hain merkea" ez izateko eko-zergak beharko zirela; bigarren eskuko materialen merkatua suspertu beharko zela, eta enpresek zaborren kudeaketa produkzio-koste bezala aurreikusten hasi beharko zirela;[54] halere, Jaurlaritzak 2003tik aurrera behin baino gehiagotan aipatu du aukera hau, asmoa burutu gabe;[55] eta Joserra Becerrak (Equo Berdeak) gogoratu zuen neurri hori berak proposatu zuela Eusko Legebiltzarrean 2017an, eta EAJk eta PSE-EEk atzera bota zutela[56]). Era berean, Iñigo Martinez Ezker Anitzako bozeramaleak adierazi zuen eko-zerga eredua ere errebisatu beharra dagoela "kutsatzen duenak ordaintze" teoriko hori, praktikan "ordain dezakeenak kutsatze" bihurtzen baita.[57]
  • Zaborraren kudeaketa eredua birplanteatu beharra, zabortegiak gutxiago erabiltzeko. Ekologistak Martxaneko Javier Vazquezek erantzun zuen "protokoloak, arauak eta legeak badirela; haiek betearaztea falta zela".[58]

Zaborraren negozioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hondakinen tarifak EAEn eta Ipar Euskal Herrian (2016)

Zabortegiak enpresa pribatuen esku egotearen ondoriozko zenbait arazo seinalatu ziren,[42] gehienak zerbitzu publikoaren aldean errentagarritasuna lehenestearekin lotuak:

  • Hondakin bat arriskutsu / ez arriskutsu bezala sailkatzea enpresaren esku uztea;[59]
  • Irabaziak daudenean esku pribatuetara joatea, eta galerak daudenean diru publikotik berdintzea;[60]
  • Irabazirik ez galtzeko kontrolak sahiestea;[60]
  • Ahal denik eta tona gehien hartzeko lehia, prezioak merketzeko lehia.[60]

Erreferentzia bezala, zabortegiek kobratzen duten prezioa hondakin motaren arabera (Zamorako tarifak):[61]

  • Inerte garbiak 1,75 euro/tona.
  • Papera/kartoia ,17,8 euro/tona.
  • Plastiko/papera, 60 euro/tona.
  • Obra-hondakin toxikoak: 60,5 euro/tona.

Hauen aldean, Verter Recyclingek prezio oso merkeak eskaintzen zituen (bataz beste 16 euro/tonako; Arabako zabortegi publikoak berriz, 38 euro/tonako[23]); horren eraginez, enpresa batzuek hondakinak oso urrunetik bidaltzen zizkieten, nahiz eta inguruan beste zabortegiak izan.[62]

Nabarmendu behar da, baita ere, zabortegi batzuk publikoak izan arren, Espainian oso arraroa dela hondakinen ziklo osoa (jaso, banatu, birziklatu...) Administrazio publikoak kontrolatzea. Normalena, kate honen mailaren batean hondakinak enpresa pribatuen esku egotea izaten da.[52]

Lehendik txarto egindakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Josu Jon Imaz
Artikulu nagusia: «Verter_Recycling#Irregulartasunak»

Verter Recycling bezalako enpresen kontrol falta Jaurlaritzak 2000 urtean enpresa arriskutsuen "tutoretza" bertan behera utzi izanakin lotu zen; orduko Industria Sailburu Josu Jon Imazen ekimenez bultzatutako neurri honek promozio industriala zuen helburu, eta inspekzioen intentsitatea gutxitu zuen, superbisioa eta txostenak jaulkitzea enpresaren gain utziz.[2][3] Ekimen hau[63] Europan norabide berean hartutako neurriekin bat zetorren.[40]

Arlo sindikaletik arazo bat seinalatu da: zabortegien eta birziklajearen arloan diharduten enpresa handien egiturak sindikatuen kontrola eragozten dute: askotan UTE motakoak dira (unean uneko elkartzeak), iraupen gutxikoak, azpikontratak ohikoak dira... hau langileen baldintzen kaltetan izaten da (sindikatuen presentzia eraginkorra dagoenean, prebentzio ordezkariak produkzioa geldiarazteko eskumena du, langileen arriskua badago).[64]

Zallako zabortegiaren aurka sortutako mugimendu politikoak bildutako informazioaren arabera, zabortegien negozioan modus operandi amankomun bat detektatu izan da: herri txikietan kokatzea (aurre egiteko baliabide gutxi dituzten udaletan, alegia), hauteskundeak baino lehenago, tramitazio azkarren bidez, esposizio publikora atera gabe, arduradun politiko eta enpresarien arteko konplizitatearekin, kontrol eskasarekin...[65]

Ingurumen inspektoreen arazoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazioan hobetu beharreko zenbait hutsune seinalatu ziren:

  • Ertzaintzan, Ingurumen Unitatearen baliabideak: Zaldibarkoa gertatu zenean EAE osorako 8 agente baino ez zeuden.[66]
  • Ingurumen Sailaren inspekzioetan, 2019an EAEn lan horretarako 8 inspektore baino ez zeuden (4 Araban, 2 Gipuzkoan eta 2 Bizkaian[4]). Horien lana zen 17 zabortegiak jagotea, baita kutsadura sortzen duten 380 industria eta gune klasifikatuak; 2019an 142 instalakuntza inspekzionatu zituzten.[4] Halere, lan hau egiten zuten funtzionarioen arabera, lan hori hobeto egiteko jende gehiago beharko litzatekeen, eta inspektoreen aholkuei jaramon gehiago egin.[60] Arriola Ingurumen Sailburuak ere inspektore taldearen errefortzuaren premia onartu zuen.[37]

Zaborraren arazo globala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neumatikoen sutea Seseñako zabortegian (2016)

Kontuan hartu behar da, 2018 arte, Espaina munduan 9.garrena zela zaborrak atzerrira esportatzen zuten herrialdeen artean. Urte horretan Txina, Indonesia, Malasia eta Filipinak planto egin zuten, 1. Munduko herrialdeek zaborra nahastean bidaltzen ziotelako, %20 soilik birziklatzeko aukerarekin, eta gainontzeko %80 erre edo lurperatu beharra zutelako. Filipinak kontainerrak bueltan bidali zizkion Espainiari, eta urte horretatik aurrera plastikoak ez ziren atzerrira bidali, Verter bezalako zabortegietara bideratuz.[67]

Zaldibarko hondamendiak gizarteak lehendik jakinekoa zen norabidean sakondu beharraren premia azpimarratu zuen: eredu sozioekonomikoa birplanteatzea, sortutako hondakin kopurua gutxitzea, birziklapena handitzea -erraustegien eta zabortegien beharra minimora jaitsiz-, kontsumoaren eta hazkundearen kultura gainditzea, bizimodu jasangarria garatzea[42][40] Zaldibarren gertatutako hondamendia berriro ez errepikatzeko.[68][47][69]

Halere, Zaldibarko hondamena gertatu eta hurrengo hilean, Eusko Jaurlaritzak hainbat hondakini beste bide bat emateko agindua eman zuen: zehazki paper industriarekin lotutako 102.500 tona hondakin erraustegietan erretzea, eta altzairugintzako zepa zuri eta beltzak zementeretan hormigoiarekin nahastea.[70]

Zaldibarkoak, baita ere, atzerriko zabortegietako kontrol faltaren gainean fokua ezarri zuen,[71][72] zenbait aurrekari gogoratuz (Bens 1996,[73] Seseña 2016,[74]) eta antzeko kasuak gertatzeko beldurra piztuz, hala nola Abanilla (Murtzia),[75] Onda (Castelló),[76] Miramontes (Coruña)[77] edo Rubí (Bartzelona).[78] Lan istripu eta prebentzio akats izaerari buruz, berriz, Brumadinhon (Brasil) 2019an izandako hondamendiarekin parekotasunak aurkitu zaizkio.[79]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) «Tratamiento de residuos» Gestión de residuos - Soluciones Globales para el Reciclaje 2014-05-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  2. a b (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-02-18). «Lakua dejó de «tutelar» industrias de riesgo para la salud con una orden de Imaz en 2000» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Vertedero Zaldibar: PNV y PSE sabían que había amianto cancerígeno pero lo ocultaron a bomberos y policías» okdiario.com 2020-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  4. a b c Fernández. (2020). Desde 2008 se han impuesto trece sanciones graves a vertederos. .
  5. Urko Apaolaza Avila. (2020-02-18). «700 enpresak eramaten zituzten hondakinak Zaldibarrera» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  6. a b (Gaztelaniaz) «El derrumbe del vertedero de Zaldibar reabre el debate sobre la gestión de los residuos en Euskadi» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  7. Hermosilla, Gotzon. «Jaurlaritzak kanpora bidali nahi du Zaldibarrera bideratzen zen zakarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Los rescatadores criban a mano y con perros los residuos en busca de los desaparecidos» El Correo 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  9. (Gaztelaniaz) «Estos son los vertederos de Euskadi que pueden recibir los residuos de Zaldibar: 3 en Bizkaia y 1 en Gipuzkoa» Ikusle 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  10. (Gaztelaniaz) HERAS, JOSEMI BENÍTEZ | GONZALO DE LAS. (2020-02-22). «Las claves del derrumbe» El Correo (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  11. (Gaztelaniaz) Redacción. (2020-02-20). «Temen la llegada de 23.000 camiones de residuos tóxicos desde el País Vasco al vertedero de Nerva» Diario de Huelva (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  12. (Gaztelaniaz) MINERA, ONDA. «Desmienten bulo» www.ondaminera-rtv-nerva.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  13. (Gaztelaniaz) Zelaieta, Ahoztar. (2020T11:00). [https://twitter.com/Ahoztar1972/status/1231292605016748032 «HILO El polémico vertedero de Huelva que podría hacerse cargo de los residuos de Zaldibar está gestionando por una empresa vinculada al también polémico vertedero de Mallabia. https://www.lavanguardia.com/vida/20190823/464216936344/denuncian-incendio-en-vertedero-nerva-y-piden-paralizacion-entrada-residuos.htmlhttps://www.elcorreo.com/sociedad/haremos-posible-basura-20180401220345-nt.html …pic.twitter.com/eSy7Uupdev»] @Ahoztar1972 (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  14. (Gaztelaniaz) «Ecologistas andaluces piden a la Junta que el vertedero de Nerva no acoja residuos de Zaldibar» Residuos Profesional 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  15. (Gaztelaniaz) Moreno, R.. (2020-02-22). «El Gobierno vasco agita el traslado a Nerva de los residuos tóxicos de Zaldibar» Diario de Huelva (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  16. (Gaztelaniaz) El diputado de Vox por Huelva, Tomás Fernández, señalado como difusor de la falsa alarma en torno al traslado nunca planteado de los residuos de Zaldibar al vertedero de Nerva -. 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  17. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-25). «Gipuzkoa anima a reabrir Epele mientras Bizkaia deniega sus dos vertederos» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  18. «Vertederos del P.Vasco deben concretar su capacidad de acoger residuos» www.efeverde.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  19. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-24). «Diputación de Bizkaia contradice a Lakua y asegura que sus vertederos no pueden asumir restos de Verter» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  20. a b (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco sigue sin aclarar qué pasará con los residuos que iban a Zaldibar» El Correo 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  21. a b (Gaztelaniaz) COPE. (2020-02-25). «Euskadi no sabe qué hacer con los residuos industriales que no se pueden llevar a Zaldibar» COPE (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  22. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-20). «El embrollo de los residuos de Zaldibar: Lakua se queja y ¿Huelva es una opción?» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  23. a b c d (Gaztelaniaz) «Las 31.500 toneladas de Zaldibar que nadie quiere» El Independiente 2020-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  24. Hermosilla, Gotzon. «Asensiok dioenez, Gipuzkoan ez dute Zaldibarko hondakinik hartuko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  25. a b «“Ez dugu Zaldibar bezalako ingurumen hondamendi baten zain egon behar isurketaren aurrean hondakinen balorizazioa lehenesteko”» Ekologistak Martxan - Euskal Herria 2020-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  26. (Gaztelaniaz) eldiarionorte.es. «Medio Ambiente impone a las empresas límites para eliminar residuos por medio de vertederos tras el derrumbe de Zaldibar» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  27. «Eusko Jaurlaritzak ahalik eta hondakin gehien hartzeko agindu dio Gasteizi - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  28. (Gaztelaniaz) «Euskadi activa un plan de emergencia para los residuos de Zaldibar al cumplirse un mes de siniestro» El Independiente 2020-03-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
  29. «Azkoitian beste zabortegi bat irekitzeko baimena eman da, sekretismo osoz» Plone site (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  30. a b (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. «Los vertederos vascos suben sus tarifas tras la catástrofe de Zaldibar» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  31. (Gaztelaniaz) «Los empresarios reclaman la apertura «lo antes posible» de otro vertedero industrial en Euskadi» El Correo 2020-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  32. (Gaztelaniaz) «Las empresas de valorización energética defienden su tecnología para evitar la llegada de residuos a vertederos» La Vanguardia 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  33. a b (Gaztelaniaz) «Vertedero de Zaldibar: evitar el miedo y promover la responsabilidad compartida» El Confidencial 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  34. a b (Gaztelaniaz) Zugadi, Ane. (2020-03-09). «Proponen un cambio legal para acabar con los vertederos low cost» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  35. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2020-02-27). «Confebask responde a Arriola, "es más urgente saber dónde van los residuos que implantar una ecotasa"» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  36. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-27). «Confebask mete prisa a Medio Ambiente y este replica: «Los residuos, de quienes los generan»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  37. a b c d (Gaztelaniaz) ««Hay que pensar que al mezclarse el amianto todo lo que sale del vertedero está contaminado»» El Correo 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  38. «"Hago autocrítica porque nos ha faltado un relato desde el primer día sobre Zaldibar por esperar a tener información veraz"» https://www.noticiasdenavarra.com/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 23a).
  39. (Gaztelaniaz) «Delitos ambientales, el cuarto negocio criminal del planeta» Residuos Profesional 2018-10-02 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  40. a b c (Frantsesez) Gervaise, Peio Durruty et Maryvonne. (2020-03-12). «Hazketa, Canopia, Zaldibar, ailleurs et ici même combat» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  41. Euskadi 💚 🌍, Greenpeace. (2020T02:42). [https://twitter.com/GreenpeaceEUS/status/1229355393857523714 «#Zaldibar-ko zabortegiaren luiziak, non 2 pertsona desagertu direnen, hondakinen kudeaketa ereduaren porrota erakusten du, pertsonen osasunean eta ingurumenean eragin zuzena edukiz Gure posizioarekin haria irekitzen dugu https://elpais.com/politica/2020/02/13/actualidad/1581592963_032517.html …»] @GreenpeaceEUS (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  42. a b c (Gaztelaniaz) «El desastre del vertedero de Zaldibar nos dice qué sociedad somos» Agencia SINC (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  43. «Más allá de Zaldibar: España está a la cola europea en gestión de residuos» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  44. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-02-20). «Los expertos, sobre la "salvajada" de Zaldibar: "Tenemos los vertederos más baratos de Europa"» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  45. (Gaztelaniaz) Greenpeace. «Zaldibar o el fracaso del sistema de gestión de residuos» Greenpeace España (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  46. (Gaztelaniaz) Aretxabala, Antonio. «Zaldibar: ¿fue la acumulación de basura lo menos sucio?» ctxt.es | Contexto y Acción (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  47. a b Mitxelena, Lander Arbelaitz. (2020-03-09). «"Ez alarmistak izateko diote baina alarma kalean dago, eta beren gezurretatik sortu da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  48. Montero, Txema. La rama dorada. .
  49. «Ecologistas advierten que la tragedia del vertedero de Zaldibar "no fue un accidente"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  50. «Eibarko Udalak pertsonatzea erabaki du Zaldibarko zabortegiaren lurjausia dela-eta, Durangon irekitako auzian» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  51. (Gaztelaniaz) «Residuos o recursos, desde lo local a lo global» lavozdelsur.es 2020-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  52. a b «Quién gestiona tu basura» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  53. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2020-02-19). «"Habrá que reflexionar si los vertederos deben ser gestionados por administraciones públicas"» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  54. (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. «El Gobierno vasco quiere imponer una ecotasa a las empresas que utilicen los vertederos» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  55. (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. «Aplicar una ecotasa por arrojar residuos en vertederos no es nuevo: en 2003 ya anunció lo mismo el Gobierno vasco y hasta ahora» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  56. (Gaztelaniaz) Becerra, Jose Ramón. (2020T10:51). [https://twitter.com/JoseRa_Becerra/status/1232739913117970432 «Leo esta noticia en la prensa y no doy crédito. Abro hilo antes de que me suba el azúcar: "Arriola plantea implantar una tasa disuasoria que grave enviar residuos al vertedero" https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2020/02/26/euskadi-amp-arriola-ve-necesario/1015747.html
    1. ZaldibarArgitu @EQUOBerdeak»] @JoseRa_Becerra (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  57. (Gaztelaniaz) «Íñigo Martínez Zatón responde en Osoigo: "Zaldibar, Eibar, Ermua, Mallabia, Elorrio... ¿Estamos en peligro y se nos está ocultando información?" vía @osoigo» Osoigo (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  58. (Gaztelaniaz) Larraz, Por Irene. (2020-03-06). «Las familias de los desaparecidos en Zaldibar: «Queremos que nos los devuelvan»» Newtral (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  59. Eizagirre, Estitxu. (2020-02-26). «Jaurlaritzak bazekien Zaldibarko zabortegian ez zirela ari araudia betetzen» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  60. a b c d Lete, Irati Urdalleta. «Egon daiteke beste Zaldibar bat?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  61. Txantiloi:Local «Gobierno vasco revela que al vertedero de Zaldibar solo le quedaban tres años de vida» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  62. (Gaztelaniaz) «Precios tirados, negligencia, tóxicos...: el caos de Zaldibar aflora años de irregularidades» El Confidencial 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  63. (Gaztelaniaz) Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2012-07-27). «ORDEN de 26 de diciembre de 2000, del Consejero de Industria, Comercio y Turismo, de simplificación del procedimiento para la puesta en funcionamiento de instalaciones industriales.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  64. «Esclareced Zaldibar! una tragedia que muestra mucha negligencia | porExperiencia» porexperiencia.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  65. Lozano, Maite Asensio. «Zaldibarren ispilua, Zallan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  66. (Gaztelaniaz) Fernández, Juan José. (2020-02-17). «Los ertzainas implicados en el rescate de Zaldibar exigen control médico» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  67. (Gaztelaniaz) «Comeros vuestra basura» El blog de El Ciervo 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  68. (Gaztelaniaz) «Zaldibar Argitu pide dimisiones «antes del inicio de la campaña electoral»» El Diario Vasco 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  69. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-03-09). «Trantsizio zabal baten alde egin dute 84 irakasle eta kultur alorreko lagunek, Zaldibarkoaren ostean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  70. Eizagirre, Estitxu. (2020-03-26). «Jaurlaritzaren "irtenbidea" Zaldibarkoaren ostean: erraustegi eta zementerak gizentzea» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  71. «De Zaldibar al incendio de Seseña: la dejadez administrativa, detrás de los grandes desastres en los vertederos» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  72. (Gaztelaniaz) Bachiller, Carmen. «Ecologistas en Acción reclama información sobre los vertederos operativos en Castilla-La Mancha tras el "desastre" de Zaldibar» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  73. (Gaztelaniaz) Pereda, Rubén. «El precedente gallego de Zaldibar: 25 años sin hallar a la víctima» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  74. «Registrado un incendio en el cementerio de neumáticos de Seseña» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  75. «Vaciarán la balsa de lixiviados del vertedero de Abanilla ante el temor de que se desborde» https://www.laopiniondemurcia.es/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 20a).
  76. (Gaztelaniaz) Mediterráneo, El Periódico. «Inquietud en Onda por la ampliación del vertedero tras el desastre de Zaldibar» El Periódico Mediterráneo (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  77. «Temor en Santiago a que ocorra unha catástrofe en Miramontes como a do vertedoiro de Zaldibar no País Vasco» Galicia Confidencial (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  78. (Gaztelaniaz) «El caso Zaldibar calienta a los vecinos de Rubí en Barcelona: "Aquí, ni un vertedero más"» telecinco 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  79. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-24). «Zaldibar, un año después de Brumadinho» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]