Ève Curie
Ève Denise Curie Labouisse, (Paris, 1904ko abenduaren 6a- New York, 2007ko urriaren 22a) frantziar pianojole, kazetari, hizlari eta diplomatikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre Curie eta Marie Curie zientzialarien alaba zen eta Irène Joliot-Curieren ahizpa txikia ere bai, hirurak Nobel saridunak. Senideak ez bezala, ez zuen ibilbide zientifikoa izan, baizik eta ikasketa literario eta artistikoak jorratu zituen, amak animatua. Ignacy Paderewski irakasle izan zuen, eta piano-jotzaile gisa hasi zen Parisen, 1925ean. Frantzian eta Belgikan emanaldiak egin zituen Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte.
Ama hil ondoren, 1934 urtean, haren biografia idatzi zuen, Madame Curie; arrakasta itzela lortu zuen lanak eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen. Ondoren, MGM ekoizleak zinemarako bertsioa egin zuen 1943 urtean; non Greer Garsonek Marieren rola antzeztu zuen eta Walter Pidgeon aitarena.
Bigarren Mundu Gerra zela, Frantziako porrota izatean, 1940ko ekainean, Bordelen itsasoratu zen “Madura’’ Britaniar ontzian, non 1300 errefuxiaturekin batera bidaiatu zuen (besteak beste, Štefan Osuský, Txekoslobakiar Batzorde nazionaleko kidea, belgiar ministroa izandako Marcel-Henri Jaspar eta Hugh Carleton Greene, Daily Telegraph egunkariko kazetaria eta Graham Greene idazlearen anaia). Falmouth (Kornualles) herrira, Erresuma Batuan, iritsi zen ekainaren 21ean.[1]. Han aliatuen aldeko borrokan jarraitzeko engaiatu zen France Libre erakundean gerra bukatu arte. Kazetari gisa, prentsan eta irratian jardun zuen, bitan Radio Londresen[2]. Erantzun gisa, Vichyko gobernuak ondasunak konfiskatu eta frantziar nazionalitatea kendu zion, dekretu baten bidez, 1941eko maiatzean, eta berarekin batera baita ere Henri Bernsteini, René Cassini eta Georges Thierry d'Argenlieuri[3]. 1942 urtean kazetari gisa aritu zen New Yorkeko Herald Tribune Syndicate eta Londongo Allied Newspaper komunikabideetarako; horrek Bigarren Mundu Gerraren fronteetan ibiltzera eraman zuen, besteak beste, Libia, Errusia, Birmania eta Txinan zehar. Berriro Erresuma Batuan, 1943 urtean,France Libre erakundean sartu zen, eta Italiako frontean osasun zerbitzuetan lan egin zuen.
1944 urtean, Philippe Barrès kazetari eta politikoarekin batera, Paris-Presse egunkaria sortu zuen eta elkarrekin zuzendu zuten 1949 urte arte.[4]
1948 urtean, beste intelektualekin batera, deitu zioten Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea edo NATO/OTAN erakundeko aholkulari lanak egiteko Idazkaritza Orokorrena. 1954 urtean Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa edo UNICEF erakundean hasi zen lanean. Bertako kide zen Henry Labouisserekin ezkondu zen eta 1958 urtean AEBko nazionalitatea hartu zuen.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madame Curie, Paris, Gallimard, 1938, (Irati Bereauk euskaratua eta Klasikoak argitaratua 2008an)
- They speak for a nation, letters from France New York, Doubleday, Doran, 1941
- Journey among warriors, Londres & Toronto, W. Heinemann, 1943
- Voyage parmi les guerriers Paris, Flammarion, 1946
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 145, Wall Street, pièce en trois actes et cinq tableaux, "Spread Eagle" lanaren egokitzapena, M.M. George S. Brooks eta Walter B. Listerrek egina
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikus (fr)George de Lovinfosse, Au service de Leurs Majestés : histoire secrète des Belges à Londres, Byblos, 1974, orr.49 ; (en) Geoffrey Cox, Countdown to war : a personal memoir of Europe 1938-40, London, W. Kimber, 1988 ; (en) Alexander Werth,, The last days of Paris: a journalist's diary, H. Hamilton, 1940, orr.205..
- ↑ « Appel au bon sens » 1940k abuztuaren 6an eta « la deuxième réélection de Roosevelt » 1940ko azaroaren 6an, Jean-Louis Crémieux-Brilhac (zuz.), Les Voix de la liberté: Ici Londres, 1940-1944, 1 lbk., La Documentation française, 1975, 40 orr. eta 138.
- ↑ Georges Bernstein Gruber, Gilbert Maurin, op. cit. orr.393.
- ↑ (Frantsesez) Bellanger, Claude. (1975). Histoire générale de la presse française. Tome IV, De 1940 à 1958. Presses universitaires de France, 286 or..
- ↑ (Frantsesez) Monteil, Claudine. (2016). "Eve Curie, l'autre fille de Pierre et Marie Curie". Odile Jacob ISBN 978-2-7381-6435-3..