Henryk Sienkiewicz
Henryk Adam Aleksander Pius Sienkiewicz (ˈxɛnrɨk ˈadam alɛˈksandɛr ˈpʲus ɕɛnˈkʲevʲit͡ʂ ahoskatua; Wola Okrzejska, Kongresuko Polonia, 1846ko maiatzaren 5a - Vevey, Suitza, 1916ko azaroaren 15a) poloniar idazlea izan zen. Prentsan hasi zen idazten. Estatu Batuetara bidaia bat egin ondoren, egonaldi haren inguruan Bidaia-Gutunak (1876-1878) idatzi zituen. Slowo egunkarian esku hartu zuen zuzendari gisa 1882tik aurrera, jarrera kontserbatzaileak aldezten zituela. Lehen Mundu Gerra hasi zenerako Poloniako literatura berriaren idazle gorentzat aitortua zen. Kontakizunaren alorrean, Ikatzez egindako zirriborroak (1880) obran laborari-bizitzaren berri mingotsa ematen zuen. Beste eleberri labur batzuk Ameriketako egonaldian oinarrituak dira: Itsasargi zaintzailea (1881), Sachem (1889). 1883tik aurrera eleberri historikoak moldatzeari ekin zion, XVII. mendeko Polonia gai hartzen duen trilogia batekin: Ogniem i mieczem (1884, Odolez eta burdinez); Potop (1886, Uholdea) eta Messire Wolodyjowski (1888, Wolodyjowski jauna). 1896an kristautasunaren lehen garaiak oroitarazten zituen Quo Vadis eleberriak, mundu osoan ezagutarazi zuen. Kryzacy (1900, Zaldun teutoiak) eleberrian berriro landu zuen Poloniako historia. 1905ean Literaturako Nobel saria eman zioten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipuinak
- Humoreski z teki Worszyłły (1872)
- Stary sługa (1876)
- Hania (1876)
- Selim Mirza (1877)
- Szkice węglem (1877)
- Komedia z pomyłek (1878)
- Janko Muzykant (1879)
- Euskaraz: Ianko ereslari. Itzultzailea: Martin Oiartzabal Oiartzabal. Euzko-gogoa, 1957[1][2]
- Przez stepy (1879)
- Z pamiętnika poznańskiego nauczyciela (1880)
- Niewola tatarska (1880)
- Za chlebem (1880)
- Orso (1880)
- W krainie złota (1881)
- Latarnik (1881)
- Bartek Zwycięzca (1882)
- Jamioł (1882)
- Ta trzecia (1888)
- Sachem (1889)
- Wspomnienie z Maripozy (1889)
- Pójdźmy za Nim! (1892)
- Na jasnym brzegu (1897)
- Eleberriak
- Na marne (1872)
- Ogniem i mieczem (1884)
- Potop (1886)
- Pan Wołodyjowski (1888)
- Bez dogmatu (1891)
- Rodzina Połanieckich (1894)
- Quo vadis (1896)
- Krzyżacy (1900)
- Na polu chwały (1906)
- Wiry (1910)
- W pustyni i w puszczy (1911)
- Legiony (1914)
- Bestelakoak
- Listy z podróży do Ameryki (erreportajea, 1880)
- Listy z Afryki (erreportajea, 1890)
- Zagłoba swatem (antzezlana, 1900)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Henryk Sienkiewicz» Armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
- ↑ Sienkiewicz, Henryk. «Ianko ereslari» Euzko-gogoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).