Edukira joan

Alaia Belaunzaran Arruabarrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:01, 15 apirila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Alaia Belaunzaran Arruabarrena

Bizitza
JaiotzaOiartzun1996ko ekainaren 24a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Instagram: alaiabela Edit the value on Wikidata

Alaia Belaunzaran Arruabarrena (Oiartzun, Gipuzkoa, 1996ko ekainaren 24a) harpista profesionala da. 2017tik, Entrebescant Iberiar Penintsulako Erdi Aroko musikan espezializatutako taldeko partaidea.[1]

Musika ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaiak sei urte zituela hasi zituen bere harpa ikasketak Oiartzungo Ibargain musika eskolako, Iñaki Gurrutxagarekin eta ondoren, 19 urterekin, Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan Cristina Sánchezekin.[2]

2016-2020ean Madrileko Real Conservatorio Superior de Música-n jarraitu zituen bere ikasketak Susana Cermeño irakaslearekin. 2021ean Espainiako musiken ikerketa eta interpretazioko masterra bukatu zuen han bertan.[3]

Harpa masterclassak eta eskolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat harpisten masterclassak jasotzeko aukera izan du: Anneleen Laenerts, Gabriella d'all Olio, Leuan Jones, Anne Le Roy, Maria Luisa Rayan, Françoise Verherve, Cristina Montes eta Marion Desjacques harpistenak, besteak beste.

Alaia Belaunzaran, Luis Martis luhtierrak egindako arparekin, 2022an. "The Hunterian Psalter" manuskritoan dagoen arpa miniatura batetik egindako erreprodukzioa da.

Antzinako harpako ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako musikarekiko bere interesa dela eta, 2021etik Erdi Aroko harpa eta Iberiar Penintsulako harpa Barrokoaren interpretazioa ikasten ari da Manuel Vilas harpa-jotzailearekin.[2]

Hainbat ikastaro egin ditu Erdi Aroko eta Musika barrokoaren inguruan, irakasle hauekin:

  • 2021: Centre Internacional de Música Medieval de la Valldigna Manuel Vilasekin.
  • 2022: Medieval Music Besalú Mauricio Molinarekin.
  • 2022: Curso y festival internacional de música Antigua de Daroca, Nuria Llopisekin.
  • 2023: Early Music Morella, Paloma Gutierrez de Arroyorekin.
  • 2023: Mirabilia Semana Medieval, Llibre Vermell de Montserrat-en inguruan.
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian, 2021ean

Bere ibilbidean hainbat gazte orkestretako partaide izan da.[2]

Gazte orkestrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2017-2018: Euskadiko Gazte Orkestra (Erreserba).
  • 2018: Gaztela-Mantxako Gazte Orkestra.[4]
  • 2019-2020: JMJ Orkestra.
  • 2019-2021: Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Abesbatza Gaztea (Erreserba).[5]
  • 2022: Espainiako Orkestra Nazional Gaztea.

Orkesta profesionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankide izandako zuzendariak eta musikariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrés Orozko-Estrada, Juanjo Mena, Yalda Zamani, José Rafael Pascual Villaplana, Antoni Wit, Dennis Russell, David Runtz, Kynan Johns, Josep Caballé Domenech, Guy Braunstein…

Plácido Domingo, Marina Monzó, Ainhoa Arteta, Lucero Tena, María José Siri, Pablo Sainz Villegas, Anastasia Makhamendrikova, Andrés Barrios, Jorge de León, Iñaki Gurrutxaga, José Miguel Rochina...

Entrebescant musika taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Entrebescant taldea

2017. urtetik, Entrebescant, Iberiar Penintsulako Erdi Aroko musikan espezializatutako taldeko partaide da.[1] Talde horrekin, Espainian, Portugalen eta Frantzian eskaini ditu kontzertuak.[6]

  • 2022an Lizarrako Antzinako Musikako Jaialdiko SMADE plataforman parte hartu zuten.[7]
  • 2023an Early Music Morella (Valentzia) jaialdian parte hartzeko aukeratuak izan dira.[8]
  • 2023ko irailean, Murtziako ECOS Labs-en egonaldi artistiko batean parte hartu dute.[9]

Beste kontzertu nabarmen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oiartzungo udaletxean.

Beira taldearekin kolaboratu zuen Margotu berria diskoan.[15]

Bigarren saria lortu zuen XVIII. Arpa Plus txapelketan, 2016an.[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Entrebescant ensemble, música medieval, península ibérica, España, Portugal. (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Goizarin. (2021-05-01). ««Instrumentu guztiak probatu ondoren, harpa izan zen liluratu ninduen musika tresna» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  3. Txantiloi:Gaztelera LISTADO PROVISIONAL ADMITIDOS MÁSTER RCSMM. Comunidad de Madrid.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Txantiloi:Gaztelera [https://www.orquestadeextremadura.com/wp-content/uploads/2021/12/2021_bolsa_arpa-piano_Preseleccionados-definitivos.pdf Orquesta de Extremadura Audiciones 2021.. ] Extremadura.
  5. Txantiloi:Gaztelera .
  6. a b (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2022 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2022-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  7. (Gaztelaniaz) «Cinco jóvenes compañías europeas participarán en el programa de talento emergente #GeneracionSMADE» Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  8. (Gaztelaniaz) «FRINGE ES - Early Music Morella» earlymusicmorella.com 2023-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  9. (Gaztelaniaz) Escobar, Carlos. (2023-09-09). «La academia del compromiso» La Verdad (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  10. Recital de Música Española. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  11. (Gaztelaniaz) «España suena a música RCSMM» Real Academia de Bellas Artes de San Fernando (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  12. (Gaztelaniaz) «Alaia Belaunzaran musikari oiartzuarraren harpa kontzertu arrakastatsua» El Diario Vasco 2017-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  13. «Arte eszenikoak (Oiartzun): 'Hiru biñaka'» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  14. HARRIBELTZA HARPA KONTZERTUA Alaia Belaunzaran 2023-07-28. 2023-07-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  15. «Beira taldeak 'Margotu berria' diskoa plazaratu dau -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  16. (Gaztelaniaz) «Bigarren saria lortu du Alaia Belaunzaranek XVIII. Arpa plus txapelketan» El Diario Vasco 2016-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]