Teresa Mendizabal
Teresa Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1940ko irailaren 22a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2022ko abuztuaren 19a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Maria Teresa Mendizabal Aracama (Gasteiz, Araba, 1940ko irailaren 22a) euskal herritar zientzialari eta fisikaria da.
Fisikan doktorea eta ikerketa-irakaslea Espainiako CSICen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanak lursoroaren higaduran, lurraren degradazioan eta desertifikazioan kokatu dira, baita ikerketa zientifiko eta teknologikoaren planifikazioan eta kudeaketan.
CSICen laborantza-zientzietan aritzen zela erakunde horren idazkariorde orokorra eta lehendakariorde izan zen. Garai hartan, batez ere, egin zituen ekarpen nabarmenak ikerketa zientifiko eta teknologikoaren planifikazioan eta kudeaketan.
Teresa Mendizabalen lana berebiziko garrantzia izan zuen Desertifikazioari buruzko Nazioarteko Aditu-Panelean. Mundu osoko hamasei espezialista ziren eta Nazio Batuek 1994an onartu zuen Desertifikazioaren kontra Borrokatzeko Konbentzioa prestatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Teresa María Mendizabal Aracama, física | Efemérides» Mujeres con ciencia 2017-09-22 (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).