Anwar Ibrahim
Anwar ibn Ibrahim (Bukit Mertajam, Penang, 1947ko abuztuaren 10a) malaysiar politikaria da. Malaysiako lehen ministroa da 2022tik.
Bere ibilbide politikoa ikasle eta gazte erakundeetan hasi zuen. Malaysiako Erakunde Nazionala alderdi eskuindar eta nazionalistarekin bat egin ondoren, hainbat gobernutan ministro izan zen 1980ko eta 1990eko hamarkadetan.
1998an Mahathir Mohamad lehen ministroak gobernutik kanporatu zuen eta sodomia eta ustelkeria leporatu zizkion. 1999an, Ibrahim espetxeratu egin zuten, eta 2004an askatu zuten, epaia aldatu ondoren. 2008an itzuli zen politikara oposizioko buru gisa.
2014an hauteskundeak irabazi zituen Selangor estatuan, baina hurrengo urtean berriro espetxeratu zuten sodomiagatik. 2018an askatu zuten erregearen barkamena jaso ondoren.
2022ko hauteskundeak irabazi zituen eta azaroaren 24an lehen ministro kargua hartu zuen.